Info régionales bilingues –Labourd/Basse Navarre/Soule–

28 / 12 / 2O13

Ikastolen alde

Atzo bildu da jende andana Baionan, zenbait mila, ikastolentzat lege bat eskatzeko Pariseri. Talo andana eskainia izan zaio jendeari erakusteko ikastolek ez dutela omorea falta egoera gogorra heldu bazaiote ere.

Aurtengo Olentzero

Geroz ta gehiago zabaltzen ari da Olentzero bazterretan. Gainera aurten sortua da Olentzero ren adiskideak elkarte bat betiko ohidura ongi zaintzeko.

Herriko bozak

apailuetan bazter guzitan. Aldaketak izanen direla hain segur herri eta hiri anitzetan. Abertzale gehienak EH Bai  en inguruan biltzen ari dira leku gehienetan.


25 /11/ 2O13

Maulen Lurralde elkargoaren aldeko manifa datorren larunbatean ( 3O an ) Batera eta beste erakunde andana handiak deiturik.

Manif samedi prochain à Mauléon appelée par BATERA et un grand nombre d’autres organismes abertzale ou pas.

Datorren herri/ hiri hauteskunderi buruz E.H. Iparraldeko abertzale gehienak sartzen dira EH BAI / Bil gaiten zerrenden osatzeari salbu Biarritzen eta udal bakar batzuetan.

La plupart des abertzale rejoignent EH BAI / Bil gaiten en vue des municipales  de 2O14, hormis à peine Biarritz et quelques rares autres lieux.

Bigarren mailako etxe batzueri su

eman dute Aiherran eta Beskoitzen.Badirudi bertako jendeentzat egoitzarik ezin izanak bultzatzen dituela horrelako ekintza bortitzak.

Maisons secondaires en feu à Briscous et Ayherre. Pour , semble t-il dénoncer la pénurie criante de maisons d’habitations pour la population locale.

11 11 / 2O13

Conférence trilingue sur la Navarre

le mercredi 27 novembre prochain à 19h à l’Elkartetxe de Baiona ( 34, rue Pannecau ) avec deux navarrais de poids Juan Mari Feliu et Maria Luisa Mangado ( élus EA / Bildu ). Présentation par Mattin Etchepare et jeu des questions par Manex Pagola également navarrais ( Landibarre ). Vidéo, échanges, questions du public, le point sera fait en direct sur la Navarre et sa problématique générale à l’intérieur du monde basque.Pour terminer boissons et pintxos.

( Salle chauffée).

1 /11 / 2O13

Miren Urreiztieta Hendaiarrra

izanen da hemendik goiti EH. Iparraldeko EA ren andere lehendakari berria, Marc Viarougue Kanboarra idazkari nagusia eta Jon Arrizabalaga diruzaina.

Baionako Elkartetxea ren estrena bat

bihar hazaroaren 2 an Pannecau, 34, egoitza  berrituaren inguruan. Mintzaldi eta solastatze izanen da hurrupak aintzin, duela 25 urte mugaz bi aldetako  euskaldun abertzale multzo eder baten nahiz xutik eman zen egoitzan.

Adi huntan EA nazionaleko arduradun multzoa izan beharra da hor, Pello URIZAR Idazkari nagusi eta Euskadiko parlamentaria barne.

Frantziak ez du barkatzen,

azkenik oraino Aranalde Espaniaren esku emanez aldi bat gehiago. Valls ek xerkatzen du ? Bakea ala nahasmendua ?

25 / 09 / 2O13

Manifa bat Maulen hazilaren 3Oan


euskal lurralde kolektibitatearen alde. Hauxe erabaki baitu atzo BATERA kolektiboak.


Alkartasun Eguna Amurion joanden igandean.

Ekitalde ederra izan da Eusko Alkartasunak antolatzen duen festa hori, aurten Araban baitzen. Pello Urizar ek  argiki erran du hor EA ren mezua euskal independentziaren aldekoa dela eta EAJ/PNV k ere ongi egin lezakela berdin jokatzen balitz.

9 /09 / 2O13

Jean  Haritschelhar hil da 90 urtekin  Biarritzeko klinikan.

Ehorzketa hunkigarriak egin diozkate Baigorrin joanden astezkenean. Sekulako jendea haratu baita Euskal Herri osotik,  hain ezaguna zen pertsonalitate arraro horren gatik: Bordeleko  unibertsitateko erakasle handi, Euskaltzainburu izana, Baionako euskal museoko zuzendari, Baigorriko auzapez, kultura elkarte andana baten bultzatzaile eta lankide suhar.Orroitzapen hoberenak uzten ditu bai eta modelo handi bat izan dela  euskal hizkuntza eta kulturaren aldeko borrokan beti gogo ideki eder batekin.

Dolumin bizienak bere etxeko eta ahaide guzieri !

René CASSIN pastorala igandean ( 15 / 09  ) Baionan Lauga salan Sohütarrek emanik.


Jada bi aldiz beren herrian hain ederki arizan direnak ( 8OOO ikusliar !! ) Baiona betean izanen dira J. Louis DAVANT euskaltzain porrokatuaren obra horren agertzeko. Mogimendu gaitza beraz Baionan egun guzian eta hain segur zernahi jende berriz ere ikusgarri arraro hortan. Gora Sohütarrak eta baiones antolatzaileak ere !

25 / O8 / 2O13

EH BAI en Udako Unibertsitatea 3 egunez aurten Arbonan deneri idekia.


Hau iraganen da Arbonako Arantzolan abuztuaren  29, 30, 31an. Gai zernahi jorratu beharrak dira hor hizlari ospetsu andanarekin, J.Pierre Massias,  Gorka Elejabeitia, Lohitune Txarolan,  Iban  Grossier eta beste… Gai premiatsuak, demokrazia parte hartzailearen inguruan,  bake prozesuaz, Europako hauteskundeak, herriko bozen antolatzeaz, alderdi abertzaleen harremanez eta abar…Zinez aberatsak beharrak dira 3 egun hoiek geroarentzat. EA tik izena horrara eman nahi dutenentzat, tel : 06 08 63 05 12.

Université d’été de EH BAI, c’ette année à Arbonne ( Arantzola ) les 29, 30, 31 Août prochains. Nombreux intervenants de marque et nombreux thèmes traités.

Pausu ko mugan auto lerro izigarriak berriz ere !

7 edo 8 kilometro luzeko lerroak

Des files incroyables de voitures à Béhobie. Jusqu’à 8 km ! Impossibilité de circuler ! ça ne peut durer !


Euskal Herria ez dela salgai !  Autonomia Eraikik antolatu du manifa pollit bat Baionan afitxa baten kontra eta irabazi !

Manif réussie d’Autonomia Eraiki sur Bayonne contre affiche limite d’une agence immobilière.

Baionako Elkartetxe berrituaren estrena apailatzen ari helduden urrirako gomita andana batekin .

Réouverture de l’Elkartetxe d’EA à Bayonne en Octobre.


08 /08 / 2O13

René Cassin Pastorala biziki ederki emana


joanden igandean bigarren aldikotz ( 3OOO behariren aintzinean ! )  Sohütako herri erdian. Jendea xoratua egon da buruan buru jokolarien lanarekin : arropa, kantu, taula gain joko ta abarrekin. Sinkronisatze eta entzumena ezin hobeak. Goresmenak izan dira luzaz J. L. Davant idazlearentzat eta errejententzat bai eta jokolari guzientzat. 3. aldiz emana izanen da obra handi hau Baionan helduden iraila erditan.

Magnifique rééédition de la pastorale René Casssin de Jean Louis Davant dimanche dernier à nouveau par les 95 acteurs de la commune de Sohüta ( Chéraute ) en Soule devant plus de 3OOO spectateurs ravis. Un très très grand bravo à tous et toutes !



Nafarroa Biziririk erakundekoek


Bastidan finkatu dute Nafarroa 1512 / 2O12 burdinezko orroigarri bat joanden igande goizean jende andana ederraren aintzinean. Hor zirela lehen lerroan Darritchon jaun auzapeza eta Auzi anderea herriko kultura axuanta. Beste mintzalarien artean ezagutu ditugu Juan Mari Feliu Uharteko hautetsi mendizale famtua bai ea Maria Luisa Mangado Nafartar hautetsia ere besteak beste…

Pose d’un trophée trilingue – Nafarroa Bizirik / Navarre vivante 1512 / 2O12 ( euskara, frantses, espaniol ) samedi dernier devant la mairie de La Bastide Clairence en présence des élu(e)s de la commune ( notamment Léopold Darritchon maire, Mme Auzi Adjointe ) et d’une belle assistance dont des représentats infatigables ( Mme Maria Luisa Mangado et Juan Mari Feliu, élus navarrais ) .


R& P.S. ( Régions et Peuples Solidaires )


federazioko aurtengo Udako Unibertsitatea eta kongresua eginen dira Saboian abuztu  azken aldera. Hor kausitusko direla ere EH.Iparraldetik AB, PNB eta EA ko ordezkariak.

Université d’été et Congrès de la fédération R& P.S.  ( Régions et Peuples solidaires ) cette année en Savoie avec aussi les délégations des partis abertzale basques AB, EA, PNB en fin Août.

NUN da POPO ?

lema handi kezkagarraren inguruan izan da atzo arrastirian Heletako plazan ekitaldi hunkigarri bat jende andana baten konpainian Autonomia Eraiki k ederki antolaturik. Mintzaldi, kantu, aurresku eta bildutasun handia ekitaldi guzian. Ezin ulertu eta onartua nola frantses gobernuak ez duen oraino batere argitzen zer gertatu zen duela 3O urte !! Popo Larre IK.abertzale borrokari gazteari Landesetan gertatu zen tirokada handian ! Nolaz desagertu den bat batean!! …Geroztik Jon Anza kasu harrigarrian bezala funtsean !

Très touchant hommage mercredi dernier en soirée à Popo Larre, militant d’IK de Hélette disparu voici trente ans dans un affrontement avec la police dans les Landes. Sans nouvelle de ce dernier depuis tant de temps ! SCANDALEUX !

Baionako pestak aski ilunduak berriz ere

aurten ere emazte bortxaketa eta kolpatze batzuen ondotik, auzapezak berak aitortu duela holako egoerak zinez ezin onartuak direla, bestalde aski ederki eta jende ainitzekin iragan diren urteroko pesta bero hoitan.

Belles Fêtes de Bayonne assombries cette année encore par viols et violences diverses. Intolérable !

25 / 07 / 2O13

Harrigarriko berri mingarri lazgarria,


atzo gauean Compostelako treinaren desbideratzea bere segurik 70 hilekin !!  Doluminak eta elkartasuna molde hortan harrapatuak diren hilen eta kolpatuen familieri.

Solidarité avec les familles de la catastrophe ferroviaire inadmissible de Galice.


Lebranchu frantses ministro adarduna


dena lapar xixta eta gaixtakeria ? Euskaldunen kontra, aldi bat gehiago !  Sozialista dela ? Bainan nolako demokrata ote ? Nolaz du honek ere holako futitukeria euskal lurralde elkargoaren kontra ?

La ministre Lebranchu n’a aucun sens, elle non plus, des démocraties de base ( Refus sans explication de la Collectivité territoriale nord /P. Basque ).


Urrunan Exposito jaunak



irabazi duela auzia bere lurra atxikitzeko, ” modernitatearen izenean ! “  aitzakian edo estakuruan hartu nahi baitzioten !  Biba Exposito  ! Gureak gure !

M. Exposito d’Urrugne gagne el procès pour garder sa terre destinée aux “grandes infrastructures !!”. Bravo !


2O13.Baionako festak abiatu atzo gauean


lehen gauaren estrenan Xumai Murua betsolariak ederki harrotu baitu bere hitz sarkorrekin herriko etxe aintzinean bildua zen jendalde meta . Biba Xumai  !

Magnifique improvisation en euskara de Xumai MURUA hier soir à l’ouverture des fêtes 2O13 de Bayonne.


Baionako festakari ere,


Baionako Elkartetxean – EA ren egoitza, Pannecau 34 an,  “hurrup eta klik” igande eguerditan euskal sosialdemokrazia ospatzeko baso baten inguruan festen artetik ere . Sozial eta demokrazia gehiago !!  baita segur beharra !

Apéro ” en honneur à la socialdémocratie basque ” dimanche prochain 11h 3O à l’Elkartetxe de Baiona,siège de EA,  34, rue Pannecau. Ouvert à tou/tes, militants/es, élu/es, à l’occasion des fêtes 2O13 de Baiona


1O / O7 / 2O13

Bordele – Hendairako LGV 2 delakoa

segurik ez dela eginen baieztatzen da argiki frantes lehen ministroak berak erranik ! Bai ordu zen  !

La LGV2 Bordeaux Hendaye ne se fera donc pas avant 2O30 au moins !! La Paix  de ce côté là au moins !

Atorrasagasti taz zer eginen duten

bihar jakinen dela Paueko auzitegian.  Aranalde, Zubillaga eta Iradiren kasuan berriz uztailaren 16an argituko. Hoiek lauak mehatxatuak baitira MAE neurrien izenean Espainiaratuak izatea ! Jendea kexu eta manifara joanen dela aldi bat gehiago Baionara !

Menaces persistantes contre exilés basques, mais Pau refuse, aux dernières nouvelles, d’appliquer la MAE ( mandat d’arrêt et expulsion ) à M. Atorragasti.

Jean Claude IRIART

izanen dela Baionako hauteskundetan ” Baiona 2O14 ” ren zerrenda buru. Zorionak !

C’est Jean Claude IRIART qui mènera la liste abertzale et non abertzale de Bayonne en 2O14.

Pau eta Baionako CAF delakoak

( allocations familiales ) bateratu nahi dituztela Pauera bilduz. Bereziki euskal abertzale eta beste ez baitira neholaz ere horren alde !

Protestations contre le regroupement des CAF sur Pau  ! A quoi jouent’ils encore  contre les Basques ?

Euskaltzaleeen Biltzarrak

aurtengo bere ateraldi kulturala eginen duela Getariara uztailaren 24 an autobusez. Deneri idekia.

Sortie découverte annuelle d’Euskaltzaleen Biltzarra cette fois à Getaria le 24 juillet.

BATERA k

biltzar handia helduden  larunbatean ( 9: 3O ) Ezpeletan Lurralde Elkargoari buruz.” Jo ta su ! Beti kementsu !” Beti aintzina !

Importante AG de Batera samedi prochain à 9h 3O à Ezpeleta. La lutte pour la Collectivité térritoriale continue plus que jamais !

………

28 / 06 / 2O13

EHZ / Euskal Herria zuzenean euskal festibala

abiatzen da gaur arratsaldean Lekorneko GARROa jauregi inguruetan. Orain arte beste herrietan bezala, aurten ere izigarriko lana egin du hor gure gazteriak ekainaren 28, 29 ta 3O an  mila ta milaka gazte erakarri behar dituen topagune handi horrekin. Auzo lan ohargarria zinez Muguruza artistak ere ohartarai duen bezala.

C’est aujourd’hui que débute à Mendionde / Lekorne ( tout près d’Hasparren ) le grand festival basque EHZ qui se poursuivra jusqu’au 3O juin au soir. Un travail collectif vraiment remarquable des mains de notre jeunesse pour accueillir des dizaines de milliers de festivaliers comme les années précédentes.


Colette Capdevielle Baiones deputatu sozialistak jarri du emendakin bat

Parisen frantses legebiltzarran Euskal Lurralde elkargoaren alde asteburu honetan. Ikusiko zer jarraipen ukanen duen  bereziki beste deputatu sozialisten ganik

Amendement déposé aujourd’hui par la député socialiste de Bayonne Colette Capdevielle au Parlement français en faveur de la Collectivité territoriale basque. Attendons impatiemment la suite !


Berri handia bidean : AHT edo LGV2 delakoa ez dela azkenean batere obratuko

2O3O.urte aintzin segurik Bordeletik Hendaira frantses gobernuak berak orai  naski erakusten duen bezala ! Gehiago jakin behar liteke hortaz uztailaren 1O rako.Bitoria  ederra momentuko bederen. Ez baitira guti pozten egitasmo ero horren kontra jokatu diren  hautetsi, sindikatu, alderdi politiko eta elkarteak. Hauen artean  nola ez ? CADE elkarte lantsua eta abertzale gehienak ere inguruan.

—-

Grande nouvelle enfn ! Le projet fou de la LGV2 Bordeaux Hendaye sur le point d’être  abandonné selon des indications du guvernement français. Réponse définitive annoncée pour le 10 juillet prochain.  Grosse satisfaction dans les rangs de toute l’opposition locale, syndicats, partis abertzale et écolo comme associations de défense telles que surtout le CADE !


Iheslari gelditzeak bat bestearen ondotik !! (Jokin Aranalde, Benat Atorrasagasti, azkenik Aitor Zubillaga )

berriz ere frantses eta espaniol gobernuen eskutik. Mobilisazioak nun nahi gertakari ilun hoien gaitzesteko, hauk ez baitute bakebiderik neholaz ere ekartzen ahal, alta hainbeste beharra delarik !

Arrestations en série de militants basques (  Mrs Aramendi, Atorrasagasti et Zubillaga en dernier ) au titre de la MAE ( mandat d’arrêt européen ) exécutées à nouveau ces jours ci par la France conjointement avec l’Espagne. Drôle de méthode et de collaboration pour favoriser la paix !


ZUBIAK 55,  EH. Iparraldeko EA ren  agerkari elektroniko elebiduna bidean mami nasaiarekin :

EA ren azken kongresu nazionala, Euskal Lurralde Elkartearen aldeko auzapezen hitza eta zerrenda ederra ( 1O3 ), François Alfonsi korsikar eurodeputatu abertzalearen hitza bai eta Paul Molac bretoin deputatu abertzalearena, R& P.S. federazioaren aurtengo Udako Unibertsitatea eta kongresua Saboian ( abuztuaren azken egunetan ), Txomin Peillen idazle nasaiaren lerroak….

ZUBIAK 55  en ligne dès la semaine prochaine: Rubriques diverses : Compte rendu du dernier congrès national d’Eusko Alkartasuna et réélection de Pello URIZAR comme Secrétaire  général national, le soutien des 1O3 élu(e)s / maires à la Collectivité territoriale basque pour EH. Iparralde, les interventions remarquées de François Alfonsi (  eurodéputé abertzale corse ) et Paul Molac ( député abertzale breton ), l’ Université d’été et Congrès 2O13 de la fédération R& P.S. ( Régions et Peuples solidaires )  cette année en Savoie, fin Août, la page de Txomin Peillen, écrivain basque.

Mattin Larzabal irratilari eta kazetari euskaldun ezagunari goresmenak !

erretretara joan baita egun hautan. Omenaldi berezi eta aberatsa egin diote Baionako Euskal Museoaren barnetan hainbeste urtez ereman duen sail eder eta aberatsaren  aldera. Ainitz urtez oraino, Mattin !

Hommage appuyé à Mattin Larzabal, travailleur infatigable des radios et journaux en euskara durant tant d’années et qui a fait valoir ses droits à la retraite ces jours ci.


21 / 06 / 2O13

Bihar, larunbata, manifa handia Baionan arratsaldeko 3 tan Gaskoinen plazatik Suprefektura

Hendaiako ikastola berriaren eraikitzea debekatzearen kontra. Edo euskarazko erakakuntza zinez onartua izan dadin ! Jendea alabaina arras kexu. Mundu bat izan beharra baita aldi bat geiago Frantziari errateko bakea eman dezan euskararen kontrako bere lege zahar gaixtoekin.

Demain, samedi, grosse manif à Bayonne, 15h. De la Place des Gascons à la S/ s préfecture en réaction à l’annulation de la délibération du Conseil Municipal d’Hendaye en faveur de la nouvelle ikastola.


Aroa beti bere hortan,


Uholdeak nun nahi bereziki Biarnon eta Bigorran bai ta Landetan ere.Laborari, artisau eta beste nekezia handitan, lanak ezin egin.Arriskuak ere EH. aldean

Pas d’amélioration du temps. Mais très grosses inondations en Béarn, Bigorre et Landes. Grosses pertes déjà pour les paysans, entreprises du bâtiment,etc…Gros risques aussi, côté Pays Basque.

.

Igandean Senperen LGV ren kontrako harrespilaren ondora ibilaldia.


Ez baita batere errana egitasmo herraldoi eta behargabe hori ez dutela batzuk aintzina ereman nahi sakelak  betetetzeko !

Après demain, dimanche matin, marche au monument anti LGV à St  Pée pour protester contre ce projet inutile et ruineux.


13/O6/2013

Euskal Herbesteratu edo Eksiliatuen biltzar handia igande goizaldetik  egun osoan Biarritzeko IRATI lekuan.Deneri idekia.Zer nahi gertakizun antolatuak direlarik :hitzaldi, bazkari, tailer eta beste…

Denak gomitatuak dira ehunka pertsonek eginen duten ekitaldi nagusira. Herbesteratuek parte izan nahi dutela zuzenean Euskal gatazkaren konponbidean.Hainbertze jasan dutela hain aspalditik deportatuak, preso sartuak eta abar…izanik !

Dimanche prochain à Biarritz, complexe IRATI, journée des éxilé(e)s basques ouverte à tous. Gros évènement.


Donostiatik Hendaiara egin behar zen AHT a ez dela azkenean eginen uste zen bezain laster.

Berri ona.LGV k beraz bakea emanen digu ixtante luze batez  !

LGV / AHT Donostia / Hendaye est lourdement retardée et mise en cause peut-être.


IKASBI-k bere 30 urteak ospatzen helduden igandean Saran egun guzian eginen duten pesta handian. Duela 30 urte abiatu baitzen ere hor gisa hortako eskola elebiduna.

Lau mila ikaslez gora dituela orain .Zorionak ere hoieri !

Dimanche 30 e anniversaire de la fédération Ikasbi à Sare. Nombreuses activités toute la journée.


Paueko prefetak debekatzen dio Hendaiako hiriari ikastola berria idekitzea. Baiziketa legez kontrakoa dela ! Bainan demokraziaren kontrakoa ?? Jendea hasarre gorrian berriz ere !

Le préfet des P.A.  annule la délibération majoritaire de Conseil municipal de Hendaye de construire la nouvelle ikastola contraire à la loi ( de 1830 !! )  mais contraire à la démocratie  ??


2 / O6 / 2O13

Udaberria edo primadera noizko ?


Ikusiz astetik astera maiatz guzian Euskal Herri osoan ere izan diren haize hotz  eta eurite guziak, kezka edo arrangura handitan da zinez orain jendea, bereziki lurrarekin larean ari diren laborari, artzain, baratzezain eta  beste.. Beti galde bera buruan: noizko dugu ohizko aroa ? Ala hainbeste zikinkeria eta abarrek arras nahasia dute hau ?

Baionan  Henri Etcheto erakasle eta tokiko Kontseilari orokorrak

jakinarazi du sozialisten zerrenda buru aurkeztuko dela datorren urteko hauteskundetara Baionako auzapez izateko.

Euskal Herri iparraldearentzat Lurralde kolektibitate berezia


ardiesteko joanden larunbatean antolatua zen manifa handiak arrakasta ederra izan du, aro hitsaren gatik ere. Antolatzailek diotenaz 6.000 jende karrikan, auzapez, kontseilari orokor, deputatu eta zenatur lehen lerroan. Jakinez ere aldi huntan ehun auzapezez gora izan direla Lurralde horren alde agertu direnak. Alderdi abertzaletako  EH.iparraldeko ordezkari multzoak hor bixtan dena bai eta Modem, UMP , EE. Berdeak ekoak, UDI eta PS ko hautetsi handi batzu ere.

Atseginekin agurtu ere ditugu, besteak beste, EH. hegoaldetik horraratu hautetsi talde ederra, dela Aralar tik ( Inarritu deputatua ), EA ko Ikerne Badiola, Lorena Lacalle, Txarola Lohitzune, Sortu ko zenbait arduradun, ELA eta LAB ko zindikalista ordezkari batzu ere.

Zer du buruan Manuel Valls frantses barne ministroak ?


Manifa bezperan berean berriz ere bere ikuspegi berezia agertu baitu E.H. Iparraldeko Kolektibitate proiektuaren kontra, baiziketa ez dela hau frantses gobernuaren xedetan. Jadanik gobernu buru balitz bezala ! Ala gure kasuan frantses poliza buruak manatzen du frantses gobernu sozialistan ere ? Eta demokrazia zertaratua da beraz ? Badute hor euskal sozialistek bi gogoeten gaia !

22 / O5 / 2O13

Eusko Alkartasuna ren X. kongresua joan da

hobekienean joanden den  larunbat eta igande goizean Baranainen. Zuzendaritza edo Nazio batzorde eragilea osatua eta bozkatua izan da, Idazkari nagusia berriz ere Pello URIZAR izanen dela, Biltzar nazionaleko lehen 60 kideak bozkatuak ( EH.  iparraldetik hamar bat ). Eusko Alkartasunak berriz finkatzen du euskal sozialdemokraziari atxikia dela bai eta autodeterminazioaren aldeko urratsak aintzina ereman behar direla abertzale ezkertiar guziei esker eta haratago ere, ahal bada.Estaturik gabeko nazioetako ordezkari andan hor ginuen, hala nola, Katalunia,Galizia eta  Bretainiatik ere Pierre Fourel, UDB koa. ( Goresmenak ! )

Orain, federazio bakotxak bere arduradunak berritu eta bozkatu behar ditu eskualde bakotxan. Hortarako EH. Iparraldeko biltzarra bilduko da Baionan maiatzaren 31 an.


Taxi edo jende garraiolari bereziek Nafarroan segurik,

mugaz bi aldetan hemendik harat beren kliente edo bezeroak libreki hartzen ahalko dituzte beti hor dagoen frantses eta espaniol estatu mugaren gainetik ere !

Ekainaren 1 an Baionan  EH. Iparraldearentzat Lurralde Elkagoaren alde manifa handia


izanen dela, euskal eta abertzale elkarte ta alderdi mota gehien gehienek deitzen dutela horrara, bai eta inguruan beste elkarte gehientsuek ere, nehoiz ikusi ez den bezala.

Jende handia behar liteke beraz arratsaledeko 5 tan Lauga aldetik abiatzean Baionako karriketan barna.

12 / O5 / 2O13

Zer leku duen Euskal Herriak Europan ?

Lema horrekin izanen da helduden ostiralan / maiatzaren 18 an, Baionako IUT an eztabada handi bat Autonomia Eraiki k antolatua arratsaldeko  3 tan. Hor izazen dira eztabadatzeko Alain Lamassoure, europar deputatua, Izaskun Bilbao, Inaki Irazabalbeitia eta François Alfonsi kortsikar eurodeputatua. Deneri idekia den ekitaldia.


Euskaltzaleen  Biltzarrak omenaldia Hazparnen

helduden igandean, maiatzaren 19 an. Goizeko bere biltzar nagusitik landa, Piarres Ainciart elkarteko lehendakariak omenduko ditu 11 : 30 Mediateka ondoko barnetan Piarres Charritton, bertako seme ikastetxe buru ohia, euskaltzain eta  idazle jakintsuna eta honekin Mixel Itzaina Aldudar idazle eta bertsu akulatzaile suharra bai eta Andde Luberriaga Azkaindar auzapez lantsu ohia, hauk biak Euskaltzaleen Biltzarrako lehendakari izanak beren denboran.

Euskal Herriko eliza katolikoaz lan trinko bat

apailatua bezala du Xipri Arbelbide heletar apez idazleak, lan hau laster argitaratua izanen delarik Baionan. Lan gaitza, egia erran, Euskal Herri osoko eliza aipatzen daukunaz geroz eta hau hogoi bat mendez ! Gaia ongi ezagutzen bide du Xipri Arbelbidek, ehun orritan biltzen daukunaz geroz zer izan eta den eliza katolikoa gure zazpi lurraldetan.

Bordeletik Hendaiara ideki behar zen… LGV2 trenbide bidea lanetan !


Geroz ta gehiago berri ateratzen ari da diotenak trenbide herraldoi behargabeko hori ez dela berdin batere eginen !! Ikusiz zenbat kostatzen den eta ere jende andana nola arras aurka / kontra agertzen den gero ta gehiago.

1O / 05 / 2O13

HERRI URRATS SENPEREN

Helduden igandean izanen da urte oroz egiten den EH. Iparraldeko ikastolen pesta handia. Zer nahi ekitaldi  aintziraren inguru guzietan. Aurten ere milaka jende horraratuko da eta egunaren etekinak baliatuko dira Kanboko Xalbador ikastegiaren handitze lanen fagoretan.

Baionako Marinadour eko lanak ez direla ongi abiatzen

hor dagon kutsadura guziaren gatik. Hor bizi den jendea ere arranguratua. CADE ko kideek diote arrazoinekin ez direla behar diren garbiketak egin hor jendeen osasuna zaintzeko.

EHBAI ek komunikatu bat  atera du

joanden aste hortan arrastatu dituzten omen sei ETA kideen inguruko gertakariaren ondotik. Frantziak eta Espainiak hobeki egin lezaketela ere ongi gogoetatzea ez ote den pentsatu behar ere momentu historiko huntaz baliatzea bakeari buruz zinez joaiteko behar den solastatze eta bake bidetarik.


26 / 04 / 2O13

Bihar, larunbata, Baionako fakultatean aratsaldeko 2:3O tan izanen da goi biltzar jendetsu bat euskal iparraldeko Lurralde Elkarteaz.

Jende ainitz, kolore askotako hautetsi, elkarte kide eta beste bildu beharrak direla hor. Ikusiko da lehenik Jean Gourdou eta J.P. Massias deretxoko erakasleen bidez zertan den orain Lurrale Elkarte horren auzia. Jakinez Parisen, frantses ezkerreko gobernua ere aski kontra agertzen dela, bereziki Manuel Valls barne ministroa bezala !! Aipatuko da ere Baioan ekaina hastean egin beharra den manifa handia. Motorrak azkarki berotzen ari beraz. On baino hobe !

EH. Iparraldeko 24 herritan datozen herriko bozetan proportzionalki bozkatzen ahalko da

mila jendez gehiago duten 24 herritan, gehienak Lapurdin. Aldaketa zenbaiten bidea beraz aspaldi egin beharko zen bezala. Zenbait bakarrik aipatzeko, Itsasu, Larresoro, Lehuntze, Ahurti, Beskoitze, Urketa….

24 communes du nord Pays Basque pourront voter cette fois à la proportionnelle aux municipales de l’an prochain.

Hendaiako herri kontseiluak bozkatu gehiengoz ikastola berriaren eraikitzea. Zorionak !


Ez hainbeste, Loi Falloux lege okitu zaharraren fagore ( 1850  ! ) egitasmo horren kontra bozkatu duteneri, hautan bostpasei ezkerreko ere. Nun bizi dira ?

Vote favorable du Conseil municipal de Hendaye en faveur de l’ikastola .

12 / 04 / 2O13

Sarako euskal idazleen egunak betiko arrakasta

Pazko astelehenez hogoita hamar urte hautan Saran egiten den Idazleen Egunak emaitza onak ukan ditu aurten ere. Geroz ta ghiago idazle eta bisitari. Jean Mixel Garat antolatzaile finak bere atsegina agertu du eta arrazoinekin !

Gros succès cette année encore pour la “Journée des Ecrivains basques” à Sare sous la houlette de son fondateur le Dr. Jean Mixel Garat.

HERRIA astekari euskaldunak bere urteko biltzarra


Hau egin baita aurten Hendaian, joanden larunbatean,  3O bat idazle eta astekari horren buruzagiekin. Xede onak ere hartuak astekari hori indartzeko. Nolaz ez, euskara hutsez ari den astekari bakarra dugula ta EH. Iparralde  huntan ! Gainera ongi moldatua eta orori idekia.( Helbidea : 11, Laffitte karrika, Baiona ).

L’ hebdomadaire bascophone HERRIA a tenu son AG à Hendaye. Seul organe de presse entièrement en euskara au nord Pays Basque, il se veut pluriel et moderne et est décidé à accroître son audience en premier auprès des gens qui n’ignorent pas que l’euskara vit surtout si on le pratique oralement et aussi par la lecture dans cette langue. Adresse: 11, rue Jacques Lafitte – 64 100 Baiona / Bayonne. Abonnement annuel : 55 euros.


2O14. Herriko bozak direla ta


antolamenduak hasiak serioski Baiona, Biarritze, Angelu, Hendaia, Urruna, Uztaritze aldetan segurik. Bihar  abertzale, sindikalista, ekologista eta abar… agertzen den  Baiona 2O14 zerrendak egiten du kasetaurreko bat Baionan bere xedeak plazara agertzeko.

Préparation active des élections municipales 2O14 avec EH  BAI dans plusieurs comunes importantes du nord / Pays Basque.

Euskal presoen inguruan beti hertsapen deitoragarri gaixtoak


Alta omen bakeari joan behar dela, Parisek Madrilek bezala ez dute hortaz batere kasurik.Gauzak beti bezain bortizki baitoatzi auzietan eta presoendegietan. Noiz arte ?

Il est clair que le climat d’oppression, répression franco espagnol n’aide pas à la volonté de paix du peuple basque. Jusqu’à quand ?

1/ O4 / 2O13

Aurtengo Aberri Eguna ere Irunan zela….


“Independentistak” sareak deiturik, jendalde handia ikusi da aurten ere Irunako plazan eta inguruetan. Jaz bezanbat segurik parte hartzaile. Hizlariek nabarmendu dute Xabier Lopez Pena ( Thierry ) ETA ko buruaren Parisen hiltze deitoragarria ( ezin onartua molde hori ! ) eta  Euskal Herriak ez duela etorkizun onik ez Frantzian ez Espainian. Ordu dela euskal populua antola dadin urratsez urrats ongizatea eta euskal nortasun osoa zaindu nahi baditu egiazki.

EAJk berriz “Aberri berria” lemapean ospatu du bere Aberri Eguna Bilbaon bere jarraitzailekin.

Bezperan jadanik ekitaldi berezia antolatua zen Itsasun / Lapurdin, Enbata mugimendu abertzalearen abiatzeko 50. urteburua orroitarazteko,Bost alderdi abertzaletako ordezkaritzak segurik eta beste jende multzo batek parte hartu dute Itsasuko harri ezagunaren inguruan ( AB, Aralar, Alternatiba, Eusko  Alkartasuna eta Sortu rekin  ) .Lehen hizlarietan izan dira Enbata ko Jean Louis Davant eta Jakes Abeberry orduko bi buruzagietarik.

Aberri eguna ( jour  de la Patrie basque ) dimanche dernier à Pampelune à l’appel du réseau Independentistak. Le PNV  célébrait le sien à Bilbao. La veille une commémoration  tenait lieu à Itxassou, berceau de la naissance du Mouvement Enbata il y a 5O ans avec les prises de parole de J. Luis Davant et Jakes Abeberry comme des représentants des 5 partis abertzale de gauche.

Euskal Herri iparraldeko Lurralde Elkargoaren alde berriz ere.

Ikusiz frantses estatuak ez duela erantzunik batere aspaldi egina zaion galde horreri, ekitaldi handi pare bat bidean dira. Lehenik pretsaurreko hanfi bandi bat apirilaren 27 an eta hortik laster manifa pizkor bat ere Baionan. Ez da alabainan zilegi Parise euskal populuaz hain axolagabeki trufa dadin aldi bat gehiago !

Mise en place d’une nouvelle Coordination large en faveur de la revendication de la Collectivité territoriale pour le nord Pays Basque. En points de mire une grande conférence de presse et une grande manifestation prochainement à Bayonne.


ZUBIAK 54 plazaratua

bere ohizko idazleen eskutik eta euskaraz bezala erdaraz ere. Hemendik aintzina internetez zabaldua dela irakurle andanari Euskal Herrian eta hemendik urrun ere berdin.

Le N° 54 de ZUBIAK, journal abertzale bilingue a paru avec les rubriques habituelles. Il est diffusé dorénavant par internet. Pour le recevoir, s’adresser ( avec son adresse e mail ) à : ZUBIAK, 34, rue Pannecau, Bayonne / Baiona.


EA ren kongresu nazionala,

denbora batez maiatz hastean egin beharra zena, bi astez gibelatua izan da kalendario arrazoin batzuen ondorioz. Baranaineko polideportiboan  izan beharra da maiatzaren 18 eta 19 an, Pello Urizar Idazkari nazionalaren ardurapean, Beti bezala Euskal Herri handi osoko eta diasporako lau ehun bat ordezkariekin. Txosten politiko, sozio ekonomiko eta estatuena eztabadatuko direla hor eta buruzagitza berria bozkatu beste lau urterentzat.

Congrès national d’EA au palais des sports de Baranain, près de Pampelune les 18 et 19 mai prochains sous la présidence de Pello Urizar Secrétaire Général national et avec la participation de quelques 4OO délégué(e)s de tous les territoires basques comme de la diaspora.


2O14. Herri hauteskundeak eta bertze…

Euskal estrategia nazionalaren bidetik hemen EH. iparraldean Bil gaiten / EH BAI en sailetik ari direla orain gero ta gehiago AB, EA eta Sortu, datorren urteko bozen apailuak abiatuak dira polliki. Apirilaren  6an izan beharrak dira jadanik jardunaldi bereziak Baionako fakultatean gauzak hobeki barnatzeko. Hiru alderdietarik andanak izena emana duela horietan parte hartzeko.

Mise en orbite de la coalition des abertzale de gauche du nord/ Pays Basque sous les couleurs de Bil Gaiten / EH BAI ( Unissons nous, Oui au Pays Basque ) en vue des municipales de 2O14. Et ce déjà par les assises prévues à Bayonne, samedi prochain 6 avril, à la faculté.

27 / O2 / 2O12

Udabiltza berriz antolatzen larunbatean Donostian.

Euskal Herriko 1200 hautetsi bidu beharrak ditu euskal zazpi lurraldetan.

Batasuna alderdia,

EH. Iparraldean debekatua etzena ere SORTU deituko da Euskal Herri osoan bezala.

EH. Iparraldeko hiru ezkerreko alderdi abertzalek

dokumentu bat izenpetua dute EH Bai bultzatzeko bereziki datorren urteko herri hauteskunderi buruz bai eta geroago ere.

EH. Iparraldearentzat

euskal lurralde Elkargoaren alde jendea mugitu beharra da oraino gehiago apirilaren 27 an.

53. ZUBIAK plazaratzen da

edukin zabal batekin egun. Eskuratu nahi duenak internetez ere ahal du. Eskatu : lejournalzubiak@gmail.com helbidera.

Alkartasuna Fundazioak bere 2O13. SARIAK

emanen ditu Baionan martxoaren 23 an, larunbata. Sarituak izanen direla aurten: Ingrid de Graève Urrunarra, Filippe Oyhamburu Biarriztarra, Jakes Casaubon Izurarra, Juan Mari Feliu nafartarra.

Euskal Alkartasuna ren 2O13. KONGRESU  NAZIONALA

Irunan izanen da maiatzaren 4 eta 5 an Pello URIZAR Idazkari nagusi nazionalaren ardurapean.

1 / O2 / 2O13

Bihar, larunbata, Hendaian 17: OO, manifa handia

ikastolen alde, Baionako suprefetak  ez baitu onartzen Hendaiako herriak ikastoleri  herri lurrik uztea. Goazen multzo handian euskarak egiazki bizi nahi duela erraiteko !!

Demain à 17h, manif à Hendaye ( gare ) manif pour la défense des ikastolas, suite aux injonctions incompréhensibles du S / s  préfet de Bayonne !

Bihar ere, Ezpeletan 10: 00 tan IZAN oldeaz ( 1980. hamarkadan )  mintzaldia

J. Claude Larrondek emanik, orduan indartu baitziren egitasmo zenbait : Hemen, Herrikoa etabar…

Demain à 10h à Espelette, conférence de J. Claude Larronde sur le mouvement IZAN ( des années 1980 ) et les projets avancés à cette époque : Hemen Herrikoa, relations avec hegoalde ( Baiona / Iruna ) etc…

23 / O1 / 2O13

Urte beroa ( 2O13 ) heldu !…


EH. Iparraldearentzat lurralde estatua… 2O14. hauteskundeen apailatzea…EA ren kongresua Irunan udaberri ondoan.. urrats handian abiatuak gara EA n  ere. Zer nahi ikerketa, gogoeta, bilkura eta abar…Laguntzaile berriak ez dira soberatuko ! Elkarren errespetu eta elkartasun hobean jokatzen bagine bederen behingotz !

Chaude année 2O13 pour EA aussi: Préparation des élections de l’an prochain( 2O14 ), congrès de EA à Iruna / Pampelune en fin de printemps, poursuite de la revendication de la Collectivité territoriale pour le nord Pays Basque, etc…


Pasaiako kanpo portu egitazmoari  EZ eta EZ !



Azkenik Lapurdi hegiko CPIE erakundeak ere ez du Pasaian egin asmo zuten portu herraldoik nahi. Sobera makur ekar bailezake ingurumenari mugaz bi aldetan, Txingudi aldea jada Natura 2000 ekarria delarik gainera ! Galdegeta edo erreferenduma gisako bat bederen egin dezatela mugaz bi aldetan, jendeak zer nahi duen jakiteko, diruzale herraldoien nahietara itsuki joan aintzin ! Ala dena pozoindatu, nahasi eta hil nahi dute ?? ” Atzar gaiten lotarik !”

Le CPIE de la Côte du Labourd aussi se prononce contre le superport  ( démentiel et hautement inutile ) de Pasaia comme d’ailleurs la LGV 2. Pourquoi pas un référendum ?


Valls frantses barne ministroa itsu, elkor ta gaixto !

.

.

Edo holako zerbait edo gurekin ere gerlan hasi nahia ? Malin egiten ari direna hain kukuruku handiz etzaio aski doaike ? Noiztik frantses departamendu gisako baten ardiestea EH. Iparraldearentzat  eta Euskal Herri osoaren independentzia hain berdinak ote dira ? Nun ikasi du holakorik Valls ek ?  Ala Rajoy espaniolak bezala ez ditu Euskaldunak eta Euskal Herritarrak batere maite ? Erakutsiko diotegu denborarekin bieri hemen mugaz bi aldetan Herri / POPULU bat segurik badela eta ez dela gehiago hau belauniko eta mutu egoitekotan !

Valls aveugle, sourd et méchant.OUI !

Où a t-il appris qu’instaurer une collectivité territoriale basque légale ( à la française ! ) au nord Pays Basque et la revendication de l’indépendance basque sont identiques ? Qu’il nous dise plutôt carrément qu’il n’aime pas le Peuple Basque, comme d’ailleurs son mentor chéri espagnol, Rajoy ! Non à son socialisme cocardier minable !


Valls itsuki gure kontra / aurka ! Bainan…


erreakzioak ere hor direla !  Izan diten Abertzale, UMP, zentrista, EELV, antikapitalistak, PS eta abarretarik ere. ..Apaila gaiten beraz Valls horren gerla xikin horreri ihardokitzen bainan horren demokrazia baino hobeagoarekin !

Réactions bien senties quasi unanimes aux déclarations méchantes et huluberlues de Valls contre la Collectivité territoriale basque pour le nord Pays Basque: Celles surtout des Abertzale de droite et de gauche,comme UMP, Centristes, anticapitalistes, EELV et même certains PS et autres…Il travaille pour qui, ce ministre ? Pour quel socialisme et surtout quelle démocratie ?


VALLS  zer ari da Parisen berean ?



Bai Parise bete betean ! Alta poliza indar alimalez harmatua, besteak beste, 3 emazte kurdo militante basa ihizi batzu bezala buruan bedera tiroz erahilak gertatzen direlarik ? Ezin ezin onartua ! Denbora berean, Valls hori Euskal Herri huntan etsai bila dabilkigula ?

Gure dolumin bihotzkorrenak bederen, zer nahi gisaz hemen, hiru Andre borrokalari hoieri !

Gora Kurdoak eta daramaten borroka !

3 femmes militantes kurdes assasinées en plein Paris !! Et on cherche encore leurs assassins ?  Mais on vient par la voix de ce même Valls au Pays Basque désigner des ennemis de la France ?  Des amis de terroristes ? qui pousseraient à la Collectivité territoriale des plus légales  ( françaises ) pour le nord Pays Basque ? ?

Puissions nous au moins, adresser ici nos condoléances les plus cordiales  à ces trois dames kurdes, si sauvagement assassinées au coeur même de l’état français.

Vive les Kurdes !  VIVE  le PEUPLE KURDE !


R& P.S. federazioak ere boza altxatzen !



( ikus sail hortan ) Hollanden gobernuari bixi bixia egiten dituen oharrak. Aldaketarik ez dela ikusten frantses estatuko POPULU lehertuen aldetik segurik !

La fédération R& PS ( Régions et Peuples solidaires ) réagit aux promesses nos tenues ou dévoyées de François Hollande  ( régionalisation, défense des langues territoriales etc…).Ou on s’occupe d’abord du Mali ?

( VOIR dans la rubrique R& P.S. )


30 / 12 / 2012

Aurore Martin etxeratua azkenean !

Joanden ortziralean ( 21 a ) jakiten zen Aurore Martin Madrileko presondegitik libratzen ahal zela biharamunean berean !! Bainan 15.000 euroko bermea ematekotan. Biharamunean berean  diru hori bildua zen Donibane Garaziko eta Baionako bi ostatutan jarri mahain batzutan !

Gisa hortan Aurore aske utzia izan baita eta biharamunean etxeratua ! Berri horrek atseginik eman ez diotenetan izan diteke hain segur Manuel Valls frantses barne ministroa bera, honek ez baitu dudarik agertu batere Aurore Espainolen esku ezartzeko, alta etzelarik batere hortara bortxatua; egiazko legez ere ! Bai dantza itsusia egin duela ministro sozialista horrek !!

Urtarrilaren 5 an, Hazparnen biltzen BATERA.


Euskal Herri iparraldea kolektibitate berezia izaten ahal dela oraino nahiz Valls eta bestek ez duten holakorik nahi. Asko lan dela eginik gisa bat edo beste pondu hori aintzinarazteko. Aintzina segitu behar dela, ikusiz nundik. Horra zer den ikertuko datorren larunbatean Hazparnen. Lapurdi, Zuberoa eta Be Nafarroa LURRALDE ELKARTE batean biltzearen alde guziak gomita dutela bilkura garrantzizko / inportante hortara.

Urtarrilaren 12 an Euskal Herritar oro dituak Bilbaora.

Hor izan beharra  baita arratsaldez euskal presoen eskubideen aldeko manifa handi handi bat. Frantziak eta Espainiak ez dutela oraino deus mugitu nahi alde hortara, iduri ez dutela bakerik ere nahi !!

2O12. urtea joan zaukula “on ta tzar nahaste !” Biba edo gora ! 2O13 eta bere buruhauste ! Euskal Herria ( osoa ! ) bere bidean ezarri arte !

Osasun eta zorion deneri ! Guziz EA – Labenzu ren berri sail hau eta bertzeak… irakurtzen dituzteneri ! Alkartasuna da bidea !

ZORIONAK 2O13 !

16 / 12 / 2012

Bake Foro arrakastatsua Baionan atzo


Baionako fakuktatean antolatua zen bake foroa historiara pasako da. Jende ainitz, alderdi gehientsutakoak eta erabaki suharra. Antzina jo behar dela hortik beretik Frantziak eta Espainiak beren urratsa abiatu aintzin euskal presoen alde.

Bitartekari internazionalekin ( Brian Currin eta bertze… ) Ezker abertzaleko, EAko, AB ko ta abar hor izan dira, Donostako auzapeza ere, EH. iparraldetik ere UMP eta PS, EELV ko ere.Partida ez bada segur oraino irabazia, hortik jo behar dela nolazpait aintzina.

Succès du Forum de la Paix à Bayonne samedi dernier en compagnie des médiateurs internationaux ( Brian Currin…) et de nombreux élus de tous bords. Assistance conquise à l’idée que la France et l’Espagne jouent un jeu malsain en  ne prenant pas en compte le désir de paix du peuple basque.,Le sort de tant de prisonniers basques en est en effet toujours au statu quo !!


BIL GAITEN en bilkura Hazparnen larunbatean.


AB, Batasuna, EA eta independiententzat bilkura handia larunbata goizean beraz, ikusteko zertan den BIL Gaiten plataformaren kondu egin den bilkura lerroa han ta hemen…

Importante réunion des acteurs de la plateforme BIL GAITEN (  Se rassembler ) samedi prochain à Hasparren. Délégués d’AB, Batasuna, EA et indépendants… feront le point sur les préparatifs en vue des municipales de 2014…


ZUBIAK 52 internetez zabaldua gehienik.


Beti bezala artikulu elebidun andana duela barnean ( Argitxu Noblia ren elkarrizketa, Ingurumena saila,Georges Labouysse Okzitandarren lerroak Aljeriako gerlaz eta abar…) ZUBIAK 52 zabaldua izanen da gehienbat internetez Euskal herrian eta munduan.Eskuratu nahi duenak bidali beza bere helbide elektronikoa.

Sortie de ZUBIAK 52 qui sera diffusée à l’avenir principalement par internet. Pour tout renseignement s’adresser à : 34, rue Pannecau – Baiona / Bayonne 64 2100

27 / 11 / 2O12

EH. Iparraldean  ez dela deus mugitzen  ?


Baionan LGV ren kontrako azken manifan ere 10.000 jende, gero berriz euskal presoen aldekoan 15.000, Biarritzeko Ama Birjinaren Harrokan  Bretainiako NDDL ekin elkartasunez ekimen. Zoko guzietan kantaldi, bertsu emanaldi, erakusketa eta abar…bai badela mugimendu azken denbora hautan ere. Bainan frantses gobernua oraino elkor eta itsu haueri guzieri !

Le PS en haut lieu ne voit rien bouger au nord Pays Basque ? Tant de manifs etc…Aveugle à ce point ?


Bakea nork nahi duen ?


Biak ados jarri dira frantses eta espaniol gobernuetan ETA ren azken eskaintzeri EZ ! erraiteko. Nola nahi dute beraz bakea aintzina dadin ?

Nouveau refus catégorique des gouvernements français et espagnol à l’offre de paix de ETA.  Quelle paix veulent ils enfin ?


Bai poztekoa Kataluniako azken hauteskunde erakusten dutena:


Gehiengo zabal bat badela berriz ere autodeterminazioaren alde, deputatuen  lauetarik  hiru hurbil ! Eta diotenaz Europako buruek ez dutela  hau ongi ikusten ? Nora so da beraz  Europa hau ?

Lurralde Elkargoa E.H. Iparralderako, berriz ere…


Hautetsien kontseiluak eta Garapen kontseiluak ere gehiengo ederrez EH Iparraldeko Lurralde Elkartearen beharraz egin  bozkatzeak  zer erantzun edo arrapostu ukanen du azkenean ? Iduri luke : deusik ez ! Frantses gobernuan orain sozialitak ditugula bainan zenbaiteraino demokratak ?


Aurore Martin askatu edo libratu behar dela !


Parisen egin da prentsaurreko handi bat kasu hontaz, hor zirela J.Goirizelaia Aurore en abokataren ondoan Giza eskubitetako lehendakaria, Hessel pentsalaria, C. Capdevielle eta Allaux deputatu sozialista andereak, Paul Molac Bretainiar deputatu abertzalea eta beste…Gutun bat bidali diote François Hollande ri, behar dena egin dezan Aurore n alde, lehenbailehen libratua izan dadin Madrileko presondegitik !

Lettre à Hollande pour la libération d’Aurore Martin présentée à Paris par de nombreuses personnalités autour de l’avocate  Jone Goirizela, le président de la Ligue des droits de l’homme, le penseur Hessel, Mmes Allaux et Capdevielle députés PS de la Côte basque, Paul Molac, député patriote breton, apparenté UDB…


5 / 11 / 2O12

AURORE MARTIN en egoera….


Ez dela arras txarra Soto del Real Madrile ondoko presondegian denetik. Morala edo gogo handia duela beharrik !  bainan beti harritua nola hartu duten molde hortan jandarmek Maule ondoan !  Egina zaion presondegiratzeari hel eginen duela ahal den bezain laster, bainan esperantza guti dela libratua izan dadin berehala !

Les avocats d’Aurore Martin s’activent pour sa libération de la prison de Solto del Real à Madrid. Mais les juges ne semblent pas pressés.Victime de la MAE, Aurore fera appel dès que possible.


Hautetsiak kexu edo  hasarre



kasu berezi bortitz hortaz, Baionako hotel batean, joanen larunbat goizean egin baitute kazetaurrekoa PS tik haste, UMP, Modem eta  abertzaletaraino ( AB, Batasuna, EA, EAJ / PNB raino ). Ez direla ados eta ez dutela onartzen Aurore Martin i egina zaionarekin. Ezin ulertua / konprenitua egiten diotena eta Valls barne ministroaren  iritzi edo opinioa nahi dutela eta Aurore lehen bai lehen askatzeko.

Indignation des élu(e)s de tous bords secondés de tout l’arc politique abertzale ( AB,Batasuna,EA, EAJ / PNB ) ou hexagonaux, de gauche comme de droite, centriste,etc…qui demandent ensemble la libération d’Aurore Martin et la vérité de Valls sur son arrestation dite comodément ” fortuite” !


Manuel Valls,


frantses barne ministroak  bere deklarazioak S.Ouest egunkari frantsesean igandekari. Hain presatua ote ? Ez baitu frogatzen ez duela jandarmek egin arrastatzean deus ikustekorik. MAE hori jujetik jujera egiten dela eta politikatik aparte. Bainan nork eman dieten jandarmeri bet betan Aurore Martin geldiarazteko eta espaniol guardia zibilaren esku ezartzeko, hor da behar bada gakoa. Zeren aurore libre bezala ibilki zen eta hainbestenarekin eta bat batean, Valls ek euskal lurrale elkargorik ez duela onatzen espanioleri !! deklaratu eta gertatzen da arrastatze hau. Bitxikeria han handia !  Hain segur denborarekin argituko dena. Bainan noiz ?

Vis à vis de Valls, la question centrale est : qui a pris la décision d’arrêter Aurore ?  Quel chef de gendarmerie et sur les ordres de qui ? LA version  de  VALLS ne convainc personne de sérieux.

Manifa nazional handia euskal presoen alde helduden larunbatan,


hazilaren 10 an, arratsaldeko 3 ak eta erditan Baionan. Eskualde guzietarik deiak direla horrara etortzeko, jende ainitz bilduko baita hain segur berriz ere.

Importante manif nationale pour le respect et le rapprochement des prisonniers basques samedi prochain 10 nevembre à Bayonne, 15h 3O.Il devrait y avoir foule


2 /11 / 2O11

Presoen aldeko oihartzunak azkartzen ari dira geroz ta gehiago


EH. alde huntan ere. Bietan oraino jakiten delarik Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbe, ETA kide ekarriak direnak bainan ere, omen, harmatuak zirenak ! arrastatu dituztela Frantzia behere hortan. Eta preso ezarri atzoz geroz Parisen.

Inquiétudes autour de l’arrestation de deux militants supposész d’ETA ( dont l’une serait la porte parole qui avait annoncé l’arrêt de la lutte armée d’ETA) !

Aurore Martin Espainiaratua tarrapatan atzo


Maule ondoan polizak arrastatu / bahitu ? eta. Bazterrak asaldatuak dira jadanik aski Euskal Herri osoan bezala Lapurdin ere. Aurore Batasunako kidea izanki eta hau beti legala delarik frantses estatuan. Manuel Valls en eskua aski ageri da militante honi egina zaion harrigarrikerian. Frantses Barne ministroak ez baitu detallerik egin nahi euskal gauzekin, ez preso, ez EH. Iparraldearen Lurralde Elkargoaren eskakizunarekin ! Alta bere alderdiko ( PS ) kargudun handi batzu ere ez dituela batere alde. Hazilaren 10. manifan ( euskal presoen alde ) izanen da hain segur jende eta  PS tik ere, omen. Ikusiko !


Arrestation / enlèvement ? d’ AURORE MARTIN,

militante de Batasuna au nord P. Basque ( parti légal en France ) près de Mauléon et livrée illico à la guardi civil espagnole, et incarcérée depuis à Madrid. Beaucoup de réactions et d’inquiétudes là aussi.

EA ( EH.Iparraldek)  ere komunikatu bizia zabaldu du atzo

gorago aipatu gaietaz. Zeren bake bideak irrisku handitan dira holako gertakari bortitzekin, beste alderdi abertzalek eta EELV koek ere dioten bezala.Ikusiko zer erranen duten orai PS koek ere bereziki.

Communiqué d’EA / nord P. Basque hier soir sur ces derniers graves évènements : Qui veut la paix ? Réactions similaires des autres partis abertzale aussi, dans l’attente des réactions des partis F.hexagonaux.


29/ 10 / 2O12

Hazilaren 10 an, larunbata, beste manifestaldi handi bat Baionan Herrira elkarteak deiturik

euskal presoen alde jadanik erakunde askok  deiturik bai eta 150 herri hautetsik ere segurik. Ezin dela presoen arazoa bazter utzi eta Frantses estatuak indar egin behar duela alde hortara zuzentasunaren eta demokraziaren izenan.

Samedi 10 novembre, grande manif à Bayonne, à l’appel de Herrira, en faveur des prisonniers basques. Secondée par de nombreux élus de la région. La situation carcérale devient intolérable depuis longtemps et la France doit changer enfin sa politique !

Joanden larunbatean jendalde gaitza berriz ere Baionan LGV 2 aren kontra.

Egitasmo hau ere erokeria hutsa dela eta bazter suntsitzailea .Batzuk hamar mila jende bazela hor, bainan gutienez zortzi milako hori segurik. Bainan polizak ez lituzke bi mila ta bost ehun baizik kondatu hor !! Borroka aintzina doa beraz. Irabazteko punduan berdin.

10.000 manifestants encore samedi dernier à Bayonne pour dénoncer le projet démentiel de la LGV2 !

Uholde gaitzak joanden aste hortan Zuberoan ere.


Adibidez, Larrainera heltzeko bideak azkarki andeatuak, jendeak bidetanezin ibiliz setiatuak bezala. Makurrak zer nahi eta nun nahi !

La commune de Larrau isolée à la suite des très fortes intempéries. Routes principales enfoncées et totalement  impraticables !

EH Bilduk  21 deputatu ardietsi dituela Euskadiko Parlamenturako,

horietarik 5 segurik EA ren lerroetarik ateratzen dira : biga Gipuzkoan, Pello Urizar zerrendako bigarren zelarik hor, bat Bizkaian eta beste bat Araban.Goresmenak EH Bildu guziari eta ere beraz EA ko hautetsieri ere, nolaz ez ?

Félicitations aux 21 élus parlemenaires d’Euskadi dont 5  de EA !

Manuel Valls frantses barne ministroa Rajoy Espaniol

gobernu eskuindarraren alde eta EH. Iparraldeko

lurralde elkargoaren kontra !

Gisa hortan ongi argituak gara beraz orain, frantses gobernu sozialista berriak ez duela EH. Iparraldeko hautetsi eta jende xehearen beharretaz ere axola handirik ! Dena terrorismoarekin nahasiz frantses eskuindarrek bezala.

STUPEFACTION. Le ministre de l’Intérier français socialiste Manuel Valls abat ses cartes contre la  Collectivité Territoriale du nord Pays Basque ( Labourd, Basse Navarre et Soule ) et en soutien au gouvernement espagnol de droite.

22 / 10/ 2012

LURRAMA – 25.000 bisitari aurten ere Biarritzen !


Antolatzaileak biziki pozik agertu dira atzo Lurramak izan duen arrakastarentzat.Dela bisitarien aldetik, dela bazkari nasaientzat sekulako jendea izan da aurten ere hor. Gainera lehen egunean, mahain inguruetan hor izan dira laaborantzako Le Fol frantses ministroa eta Bové eurodeputatu famatua ere Mixel Berokoirigoin EHLG ko lehendakariaren inguruan, besteak beste. Entzulek nahiko zuketen Le Fol ek gehiago hitzeman balu mendi aldeko laborantza  eta hazleen aldera laster berritu beharra den PAC europarraren ganik.


Bideko pankartek Gipuzkoan BAIONA hobeki seinalatuko hemendik aintzina


Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko bide seinaletan Baionako bidea hobeki ikusia izanen da “Frantzia” xoilaren partez, hori erabaki berri baitu Gipuzkoako diputazioak. Gauza egokia azkenean  han eta hemen Euskal Herria denaz geroz !


Inigo Urkullu Bizkaitarra, EAJ / PNV alderdiko burua Euskadiko lehendakari


27 deputatu rekin lehen ateratzen da EAJ / PNV  atzo bozkatua izan den Gasteizeko parlamentu berrian. Bigarren 21 deputaturekin EH Bildu koaliziokoak ( Alternatiba, Aralar, Ezker abertzalea eta EA k osatua ).Hirugarren indarra PS-ekoak, laugarren PP koak eta azkena UPD koak. EH Bildu koak biziki pozik agertzen dira beherakada zerbait Gipuzkoan bereziki ukana gatik.

Orain Urkullu ri izanen da Euskadiko gobernu berriaren antolatzea edo bakarrik ( gutiengo handiaan ) edo beste indar baztzuekin harremanak egin ondoan adostuta.

FR3 Pays Basque ko euskal emankizunen alde

astezkenean ( 23 / 10 )  arratsaldeko 7 tan manifa bat izanen da Baionako komertzialdegi aintzinean. Alabainan Pariseko buruzagiek erabakia dute zenbait astez kentzen ahal direla emankizun hoiek gastuak ttipitzeko !! Nunbaitik ere Euskal Herri iparraldeko biztanleen bizkar, hemen ere, berriz ere, aldi bat gehiago !!


Dei asko Baionan uriaren 27 an, laruunbata, LGV ren kontrako manifari buruz


Eskualde guzietarik heldu dira deiak beste manifa handi bat egteko LGV ren egitasmo edo proiektu eroaren kontra Baionan.Akitaniako buru sozialistak beti beren hartan dira bainan gorago, frantses gobernuak ez du iduri hain bero denik denen buru.


Baionako Komertzialdegia finki euskal Lurralde Elkargoaren alde !


Dokumentu luze eder bat horren alde agerturik eta gehiengoz bozkaturik. Haatik Parisetik erantzun guti oraino. Diotena zerbait erabaki beharra dutela ez aurten bainan helduden urtean.Urte berriko “opari” bat berdin ?

Biarnes sozialistak nun daude Euskal Lurralde Elkargoari buruz ?

Gero ta azkarrago ari baitira batzu, bereziki sozialista eta komunista buruetan, lurralde elkargorik ez dugula ukanen ez departamendurik ere Euskal Herri iparraldean. Ez da berria leloa bainan ez da demokraziaren errespetuzkoa. Nungo ezkerretik ari dira bada beraz holakoak ?


17/ 10 / 2012

BERRIZ  ZUEKIN !

Geldialdi luzetto baten ondotik ( oporrak eta arazo tekniko zenbait= Barkatu ! ) hemen gaituzue berriz ere azken egunetako berri nagusienekin.


- Ainitz gertakari aste gehienez bezala.


Handienetan: Mayse Lebranchu andere ministroak hartu dituela Parisen EH. Iparraldetik urriaren 11 an 8 hautetsi ( deputatu, zenatur eta elkarteburu, Garapen Kontseilu eta Hautetsien kontseilua… ). Lurralde Elkargoa behar dela EH Iparraldearentzat!!

Andere ministroak erran baitiete galde hori ikertuko duela eta datorren urtarrila aldean jinen dela  honara gauzak hobeki ikusteko.Dionaz, Frantses Errepublikak EH. iparralde honen  onarpena eginen duela…Pazientzia gehiago beharko dugu beraz oraino !

La ministre Maryse Lebranchu areçu une délégation d’élus du Pays Basque au sujet de la demande de COLLECTIVITE  TERRITORIALE pout le nord Pays Basque. Bon accueil et promesse de prise en compte de la revendivcation ci dessus.On verra bien la suite.


Helduden igandean,hauteskundeak Euskadin!

urriaren 21 an direla Euskadiko lurralde autonomoan euskal parlamentu berria hautatzeko hauteskunde edo bozak.EH BILDU rentzat esperantza handiak badira lehen ez bada bigarren aterako dela. Hala bedi !

Elections législatives au Pays autonome d’Euskadi dimanche prochain. La coalition abertzale/ patriote de gauche basque EH BILDU ( union du peuple et pays Basques ) est donnée première ou au moins deuxième.


Urriaren 27an,

larunbata, LGV2 ren kontrako manifa handi handi bat antolatzen ari direla Baionarako.Geroz ta gehiago ageri da egitasmo ero hori batzuek nahi dutela oraino sekulan baino gehiago obra dadin ! Diren trenbideak behar bezala antolatzeko eta baliatzeko ordez !!

Samedi 27 octobre après midi, grande manifestation anti LGV2 à Bayonne. On y  annonce grande foule.


LURRAMA feria eta erakusketa handia

abiatzen dela hiru egunentzat Biarritzen ( Irati gunean ) helduden ortziralean, urriak 19, igande arratsa arte. Mila ta milaka ikusliar joanen da horrara beste urtetan bezala. Aurtengo egunek ez baitute zorrik ukanen iragan urtekoeri. Zernahi ikusteko, entzuteko eta gozatzeko delarik hor adin guzientzat. Goresmenak antolatzaileri !

Vendredi 19, samedi 20 et dimanche 21, les Journées Lurrama ( Terre Mère ) de l’agriculture paysanne basque à Biarritz ( Hall Irati ).Expositions diverses, conférences, dégustations,nombreuses animations.  Beaucoup de monde très certainement. Félicitations aux organisateurs.


” Sur les pas de Jakes” – Abeberry dokumentala Ramuntxo Garbisuk egina

agertu dute Biarritzen joanden ortziralean. Zer nahi jende bazela hor zingelan eta Abeberry Enbata ko eta Biarritzeko hautetsi eta kultura bultzatzailearen omena eta lana gisa bereziz goretsiak izan direla.

Beaucoup de monde à la projection à Biarritz , vendredi dernier, du documentaire de Ramuntxo Garbizu ” Sur les pas de Jakes” Abeberry, cofondateur du journal et du mouvement Enbata, élu de Biarritz, promoteur de  différentes facettes de la culture basque.


ZUBIAK 51

ateraia dela, lehen orrialdean Lorena Lopez delacalle ren aurkezpenarekin, hau Arabako deputatu probintziala delarik eta EA ren kanpo harremanetako ordezkaria. Beste artikulu andana ere, bereziki R& P.S. federazioak Biarritzen egin dituen Udako Unibertsitate eta Kongresuaz erabakiak,Marc Viarouge EH. Iparraldeko EA ren idazkari nagusi berriaren xedeak, Pierre  Fourel UDB bretainiako alderdi abertzalearen erranak etabar…Harpidetza ( 12 euro)- helbidea: 34, rue Pannecau karrika – 64 100 – Baiona

ZUBIAK N° 51  est en kiosque: Dialogue avec Lorena Lopez de Lacalle, député provinciale abertzale BILDU d’Alava, déléguée aux relations internationales d’EA,les projets du nouveau secrétaire général d’EA/ nord Pays Basque Marc Viarouge, interview de Pierre Fourel de l’UDB ( Union déocratique bretonne ), les journées de la fédé R& P.S. ( Régions et Peuples solidaires à Biarritz ) et diverses autres rubriques…

Adresse pour abonnement : ( 12 euros) au 34, rue Pannecau – Bayonne


8 / 09 / 2O12

Donaixtiko San Mixel eskolako okupatzaileak jandarmek kendu  dituzte,e z baita orino etxe horren jakekin akomeatzerik.Gazte okupatzaile hoiek diote beren xedeak aintzina eremanen dituztela eskualde horren biziarazteko eta aratsalde huntako deitzen dute jendea hor berean manifestatzera.

Eskoletako haurren garraioa ez dela batere ongi antolatua jakinarazten dute burraso andana batek P.A. departamenduko Kontseilu orokorrari, bereziki Baiona mendebal eta ekialderako herrietan, nehor behar bezala abisatu gabe autobus batzu kenduak izan baitira. Haurrek eta burasoek pekatu beharko beraz. Noiz arte ?

Mendiague Pastorala handia egun aratsaldean emanen dela handizki Hazparneko pilota plazan.Ikusliar frango izanen dela esperantxa da euskararen eta euskal biziaren alde hainbeste bermatu den Aldudar/ Hazpandar Jose famatuaren orroitzapenez Arrokiagako jokolariek emanen duten obra hortan. Sartzea: 12 euro.

LGV 2 hori beti aipagai nahaskeria andana batzuen artetik. Beldurra bada ote duten departamenduak eta Eskualdean buru diren hautetsi sozialistek aintzina ereman nahi proiektu ero eta suntsigarri hori. Manifa handi bat izanen dela berriz ere Baionan urri hortan.

EH. Iparraldearentzat Lurralde Elkargoa eginen den ala ez ?  Hautetsien kontseilukoaak ez dira xede bereko. Sozialistek azken momentuan atera baitute egiazko lurralde elkargoaz beste eraketa bat PA departamenduko eta Akitania eskualdeko hautetsien gain litekena. Hau ez baita Lurralde Elkargoa bainan naski ziminokeria bat bezalako zerbait. Geroan gerokoak !…

26 / O8 / 2O12

Oporrondo !

Bakantzak askorentzat, beste batzuentzat lana doblezka bezala ! Hala nola antolatu direla R& P.S. k aurten Biarritzen muntatu egun aberatsak. Unibertsitatea eta kongresua.Mintzaldi eztabada nagusiak bakeaz eta EH. Iparraldeko Lurralde Elkargo beharraz. Itxaropena nagusi oraino, geroa argituko larrazken edo udazken hontan bertan. ..

Donaixtin bertako gazte batzuek

horgo seroren eskola berritu nahi dutela bainan  jabeen baimenik ezin ardietsi zorigaitzez. Bazterrak berotzen ari beraz Baionako auzitegiak hortik lekutzeko manua eman ondoan.


Urriaren 21 an  EAE n hauteskundeak !

izanen direla Parlamentu autonomoa bozkatzeko eta horgo lehendakari eta gobernu berria bidean ezartzeko… Motorrak azkarki beroten hasiak jadanik !


Abuztuaren 30 an Donostiako Londres hotelean Eusko Alkartasunak abiatzen

duela 2012 / 2013. urte politikoa Pello Uritzar Idazkari orokorraren  mintzaldiarekin.Horraratuko dela ere Lapurdi, BeNafarrora eta Zuberoko EA ren ordezkaritza pollit bat ere.


EH. Iparraldeko Eusko Alkartasuna ren zuzendaritza berria bozkatua izan dela.Kargu garrantzizkoenak:

Mattin Etchepare, Kudeari -  Idazkari nagusi Marc Viarouge, Ordezkoa Philippe Duluc -Diruzain Jon Arrizabalaga, Ordezko Inaki Cordoba, Biltzar nazionala rako ordezkariak : Jon Arrizabalaga eta Alberto Jimenez de Aberasturi, R& P.S. federazioarako ordezkariak :P hilippe Duluc eta Miren Urreiztieta.

Beste kargu batzu  ( eledunak eta Zubiak en ardura ) laster emanen ezagutzera.


Protesta ekintza andana egundainokotan Euskal Herri guzian,

eri handi diren presoen alde. Espainiak ez duela hortaz deus entzun nahi oraino ! Eta bakea nun dela, hor  ?

31 / 07 / 2012

Pasaiako superportuaren egitasmoa

lanetan dela.Baionako suprefetari ere etzaio iduri eginen dela ekonomiaren egoera beltz honen gatik.

Le superport de Pasaia n’est pas prêt de se réaliser à cause de la crise économique actuelle.

EH. Iparraldeko EA ren biltzar nagusia

izan dela uztailaren 13 an Baionan Mattin Etchepare kudeariaren ardurapean.Iragan hauteskude andanaren azterketa, zuzendaritza indartua, egitasmo ainitz.

Orain udako oporraldia R& P.S. en Biarritzeko egunak arte, hauk  abuztuaren 21 an abiatzen direla.

AG 2012 d’EA EH. Iparralde le 13 juillet dernier. Analyse des éléctions passées, renforcement du C.A. et nombreux projets. Vacances jusqu’aux Journées R& P.S. de Biarritz à partir du 21 Août prochain.

Hazparne Hazketako zikintegian berriz ere sua !

Auzo batek behar ukan baititu abisatu su hiltzaleak !

La déchetterie d’Hazketa à Hasparren à nouveau en feu ! C’est un voisin qui a donné l’alerte aux pompiers !

Mendiague pastorala

arrakasta handiz emana Arrokiagan joanden igandean. Bigarren emanaldia izanen  delarik helduden igandean abuztuaren 5 an herri berdinean 15: 30 tan.

Plus de 3000 spectateurs à la 1ère représentation de la Pastorale Jose Mendiague à Arrokiaga en Soule, dimanche dernier.”L’évènement” sera rejoué dimanche prochain 5 Août sur les mêmes lieux à 15h 30 précises.

ZUBIAK 50. saltegietan dela

artikulu andana batekin. Lehen orrialdean Jaun Mari Feliu Nafartar mendizale eta politikari abertzalearen ( Bildu ) bizia eta erakaspenak…

Le périodique politique ZUBIAK 50. en kiosque. En 1ère page la vie et l’engagement exemplaire de Juan Mari Feliu, montagnard navarrais abertzale et engagé politique ( Bildu ).