Info régionales bilingues (archives 6)

12 / 02 / 2012

“Mouguerre Cadre de vie ” eta CADE

Ingurumenaz arta duten bi elkartek  prentsaurreko batean deklaratu dute Mugerre eta Hiririburu arteko Ametzondo-n egin beharra den IKEA saltegi alimaleak ez dituela behar diren segurtamenak hartzen. Hor kurutzatzen diren A 64 eta 63 autobidetarik hurbilegi jartzen dela. Zuzenez autobidetarik ehun metrotan jarri behar dela baitio ere legeak berak.

IKEA hortan lan egin behar dutenek  bai eta eroslek  osasunarentzat aire pozoindatu, errauts eta arrabots sobera jasan beharko dutela. Nola ez  ere hortik hain hurbil den Hiriburuko kolejioko langile eta ikaslek ?

Afera seriosa izaten ahal da hori guzia, behar diren neurri onak ez badira hartzen. Ez da, zer nahi gisaz, saltegi eskasik gure eskualdean !

Mesures de sécurité exigées à IKEA qui doit s’implanter au lieu dit Ametzondo de St Pierre d’Irube. La distance de 100 m des autoroutes  devrait au moins être respectée !


Irrisku handitan dela Ernesto PRAT en etorkizuna,


iduri bailuke baitezpada nahi dutela auzitegi hoietan abertzale gazte hori espaniol esatatuaren esku ezarri batere funtsik gabe ! Astezkenean erabaki beharra da dena Pauen.

Le tribunal de Pau tranche mercredi prochain le cas d’Ernest Prat, réfugié basque fortement  menacé d’extradition vers l’Espagne.

Zuzenez AB, Batasuna ta Eusko Alkartasunaren ondare den

EH BAI marka erabiliko dute helduden deputatu bozetan Ab eta Batasunak bakarrik, hauk biak elkarrekin agertu beharrak direnaz geroz.

EELV rekin joanen den EA k aldiz beste marka bat asmatu beharko beraz !

“EH BAI” le logo de la coalition AB, Batasuna, EA  sera utilisé uniquement par AB, Batasuna aux prochaines législatives. EA, quant à lui, devra inventer un autre logo dans son alliance avec EELV

Lapurdi, BeNafarroa, Zuberoa ( Labentzu )k elkarrekin

izanen duten ote azkenean Lurralde Elkargo bat ? 1992 an jada EA k eskatzen zuen bezalakoa ? ( eta denboran aski ongi baztertua hemen bereko politikari askotaz, abertzaleak barne ! ).

Iduri luke gauzak berdin horrara ari direla orain gehixago. Sozialistetan segurik lau konsteilari orokor aski alde agertzen dira, Allaux eta Aragon andereak eta Escenarro eta Maitia, lauak Biarnon den Espagnac senatur sozialistaren hitz bereko. Bietan hobe !

Les socialistes plus nombreux que jamais en faveur de la Collectivité territoriale nord / P. basque. Ainsi Mmes Allaux et Aragon, MM Escenarro eta Maitia en P. Basque et même Mme  Espagnac, sénatrice du Béarn. Bravo !

EVA JOLY ez da oihuka ari bainan bere bidean doa beti

aldaketa ejkolojiokoa egin behar dela errotik gure gizartea zinez hobetzekotan ! Garapen ero eta itsuaren ordez !

Otsail honen 24 an Landesetara bederen jin beharra da Bassempouy era. Hor baita Europan segurik agertu andre zaharrenaren buru eder bat. Duela 25.000 urtekoa !

Surprise ! Eva JOLY en campagne…le 24 février dans les Landes à Brassempouy, berceau de la Dame des lieux datant de 25.0000 ans !

05 / 02 / 2012

Ernesto PRAT  euskal ihesliarra ere,

lasai eta denen agerian Lapurdin bizi zena, Urrunan geldiarazi ondoan, komisarian  jada sartu zuten : baizik eta beti Ekin erakunde debekatuaren alde lanean ari dela. Berriz ere arazoak beraz, irriskua ere baita frantses poliziak eta gobernuak espaniol poliziaren esku ezartzen ahal dutela. Bakea egiteko bide txarrak berriz ere !

Ernesto Prat, réfugié basque, arrêté à Urrugne, toujours menacé de remise à la police espagnole.

Pepela Mirande, Zuberoan Garindaneko auzapez eta kontseilari orokorra

beti dudan, omen, bai edo ez aurkeztuko ( presentatuko ) den heldu diren deputatu bozetan…Bainan dudak noiz arte ?

Pepela Mirande, centriste, maire et Conseiller général de Gareindein ( Soule ) toujours hésitant à sa “candidature souletine” pour les prochaines législatives.


Irulegi Irratiak bere 30. urteburua pestatu joanden asteburuan

Baigorrin kantaldi distiratsu batekin. Denen erdian, besteak beste, Erramun Martikorena Baigorriar artzain kantari paregabea!

Grand kantaldi ( festival de chants basques ) pour les 30 ans de la radio basque Irulegi Irratia, hier à Baigorri.

Eusko Alkartasunak biltzen Gasteizen bere Biltzar Nazionala

heldu den ortzegunean. Gai ainitz mahain gainean. EH. iparraldeko EA ren 2 ordezkariak han izanen direla beti bezala.

EA réunit son assemblée nationale jeudi prochain à Gasteiz / Vitoria. Nombreux sujets à traiter.

Biharamunean berriz Alkartasuna Fundazioko zuzendaritza ere

biltzen hor berean. Hor ere EH. Iparraldeko ordezkaria izanen delarik, EH.alde huntako kultura beharrak buruan.

Le lendemain Alkartasuna Fundazioa ( Fondation ) sera sur les mêmes lieux.

Abertzaleen Batasunak eta Batasunak

Eusko Alkartasuna nazionala gomitatzen bihar goizean Baionara. Hean nola konpondu ( akomeatu ) diteken azkenean egiazko EH BAI egiteko heldu diren deputatu bozeri buruz ! EA Iparraldek galdetuko berdin hor, ez ote den eraginkor ( efficace ) izaten ahal ere,  EELV rekin uztartzea, ikusiz EH. alde hontako politika elektoralaren mail apala bozka emaitzetan.

AB et Batasuna invitent pour demain le national d’EA à Bayonne. Comment faire que le vrai EH BAI soit présent aux prochaines législatives ?

Dokumentu balios bat izenpetu joanden astean

R& P.S  federazioak eta EELV-k heldu diren F. estatuko lehendakari bozeri buruz elkarrekin plazaratzen dutena. Besteak beste, gure autonomia edo Lurralde Elkargo berezia + euskararen ko-ofizialtasuna. eta abar… Beste zein kandidatuk dio horrenbeste ??

R& P.S. et EELV signent un important document commun en vue des présidentielles où sont pris en compte la plupart des revendications centrales des autonomiste et indépendantistes divers…Qui dit mieux ?


Hautetsien Biltzarrak Baionan joanden asteburuan

Kotsikar arduradun batzuekin ( Fazi, Fabiana Giovanini, François Alfonsi )  antolatu mintzaldiek oihartzun ederra aste huntako Arritti kortsikar atsekari politikoan bederen. Eta hemen zer ? Jendea ilunpean beti ?

Le Biltzar des élus du P. basque ( nord ) et les débats de samedi dernier trouvent un bel écho dans l’hebdo politique corse ARRITTI.  Et ici ? Toujours le même obscurantisme de bien de nos médias même publics…

Mila konekzio edo loturaz gora joanden urtean

EA- Labenzu.org webgune huntan 2o11  an. Erdiak Euskal Herri kanpotik.Bainan dena hobeki abiatua momentuz 2012 urte hastean segurik.

Un peu plus de 1000 connexions à notre site : EA- Labenzu Org. en 2011.( Moitié de l’extérieur ). Mais meilleur départ pour 2012.

30 / O1 / 2912

TXILLARDEGI zenak –

EH Iparraldean ere aski ezaguna hemen ereman dituen abertzale borroka mota guzien gatik – gaitzeko omenaldi hunkigarria ukan du atzo, Donostiako Victoria Eugenia antzokiann. Jendea trumilka horrara etorria: ” Agur eta ohore!” saminki erraitera.Hemendik, besteak beste, hor zela Piarres Charritton, hunek Hazparneko Kolejioaren buruzagi zenean gogotik aterpetu baitzuen eta erakasle ezarri.

De son vrai nom, Jose Luis Alvarez Enparanza, Tillardegi fut cofontateur d’ETA qu’il quitta assez vite,  puis après le franquisme sénateur de Herri Batasuna.Homme politique, linguiste, pionnier du roman basque moderne comme de l’euskara batua ( basque unifié ), il fut réfugié durant de nombreuses années au nord / P basque comme expulsé aussi avec sa famille en Belgique.
Décédé à Donostia le 14 janvier dernier à 84 ans, un vibrant hommage lui a été rendu samedi dernier au Victoria Eugenia archicomble ! Nos condoléances à la famille !

EAJ / PNB k eta hautetsi zentrista batzuek

dokumentu jori bat plazaratu dute joanden astean EH. Iparraldeaz Lurralde Elkargo bat egiteko.Ez baita orain dokumentu eskasik gai berdinaz : 1992 an EA rena( Collectivité territoriale du P. basque nord ), 1993 an IK rena ( Autonomia ), geroztik PNB rena ( Collectivité territoriale du P. basque nord ) Batasuna rena ( Autonomia ), gero Batera rena eta abar…Bainan gutik aipatzen etorkizuenan Euskal Errepublika demokratiko baten eraikitzea Europan.

Eta horiekin guziekin nolako emaitzak hauteskundetan hemen iparraldean  ? Hor baita beharbada gakoa zinez entzunak izaiteko Kortsikan bezala…

EAJ / PNB  et quelques élus centristes ont  rendu public un document conséquent sur leur vision de la Collectivité territoriale pour le nord P.Basque . A valider aux prochaines législatives ? Avec quels résultats ?

Hautetsien Biltzarrak  mintzaldi sail bat antolatu joanden larunbat aratsaldean Kortsikako Lurralde Elkargoaz

Baionako Komertzio ganbaran. Hor zirela ehun bat  eskualdeko hautetsi eta militante.Hizlari nagusiak Kortsikatik,Fazi unibertsitaria, Fabiana Giovanini Eskualde hautetsia eta François Alfonsi eurodeputatua. Denentzat argigarri.

Conférence organisée samedi dernier à la Chambre de commerce de Bayonne par le Biltzar des élus du nord P. basque avec d’éminents intervenants corses, le professeur Fazi, Fabiana Giovanini Conseillère territoriale corse, François Alfonsi eurodéputé EELV / R& P.S. qui ont expliqué en quoi consiste la Collectivité territoriale corse. Instructif.

Hautetsien kontseiluak eta Garapen konseiluak

EH. Iparraldeko EA ere galdezkatuko dutela otsail erditsutan, jakiteko nola ikusten duen Iparralde hunen etorkizuna EAk. Hitz batez, biziki hitsa denen buru, autonomia ardiesten ez duguno.Jada 1992 an ” Lurralde kolektibitatea “n EAk aintzin ikusi bezala…

Le Conseil des élus et le Conseil de développement du P. Basque rencontreront aussi EA nord /P. Basque en milieu de février afin de recueillir son sentiment sur ” la gouvernance du P. Basque” nord ! Situation pas brillante du tout d’où nécessité d’une vraie autonomie au plus vite. ( Sans aucune illusion ! ). Mais sortie possible par le “sud” à travers la revendication générale d’une République Basque démocratique en Europe comme ce qui se prépare en Ecosse…

N.Sarkosy lehendakari frantsesa ere sartu zaukula 8 leihotarik betan !!

Ezterenzubiko azken etxeraino.Frantzia zilotik ateratzeko Alemanian hartu behar dela modeloa. Moltsa handien leloa !

N. Sarkosy a pénétré par 8 fenêtres à la fois jusqu’à la dernière ferme d’Ezterenzubi.La France est en panne et cherche top modèle en Allemagne. Et nous ici en Euskadi !

Gure hautetsi andana berriz ere uzkur beren sinadura emateko

F. lehendakaritzarako “kandidatu ttipi” batzuen alde. Berriki Sud Ouest eko artikulu batek abilki beldurra sartu ote dioten, ez idurian, hezurretaraino ?

Pas de précipitation chez  nombre de nos grands  élu(e)s en faveur des petits candidats au présidentielles. Un récent article du grand Sud Ouest a bien joué pour leur trouillomètre !

Yve Ugalde, Baionako hautetsi bat ere ( Bayonne par coeur ) taldearen sustatzailea,

doi bat tentatua litekela berdin helduden deputatu hauteskundetan bere inguruko norbait aurkezteko ( presentatzeko ) Baiona, Angelu eskualdean.

” Bayonne par coeur” animé par Yves Ugalde ( centriste local ) tentée de planter un candidat sur la 5 e circo des P.A.( Bayonne / Anglet) pour les prochaines législatives.Un peu plus de souci pour Jean Grenet député UMP sortant…opposé ( encore ? ) à la Collectivité territoriale du nord/P.Basque…

Azken berrietan oraino, ardi esne ekoizleak beti lanetan

Be Nafarroa aldean, konponbiderik ezin aurkitu oraino esne industriariekin ! Sarkosyk berak ezin konpondua ! Bainan Euskal Herritarren elkartasunak egin lezakena.

Conflit persistant des producteurs de lait de brebis avec les industriels.La solution ? La solidarité redoublée des habitants du P. Basque comme pour  EHLG.

EH BAI ko alderdien artean

( AB, Batasuna, EA ) oraino konponketa baten bila EA ren aldetik segurik heldu diren deputatu bozetarako. Beste hauteskunde marka berri bat asmatu beharko beraz ?

Les partis abertzale de gauche  d’EH BAI ( AB, Batasuna, EA/nord P. Basque ) encore en quête d’entente.Que deviendra le logo EH BAI ?

TTantto eder bat frantses legebiltzarrari

hain urrun preso diren euskal errefuxiatuak beren etxetara hurbiltzeko. Azkenean ! Grenet deputatua ere osoki alde !  Bainan komunixtak eskuak sakelan ? Zer da manera hau ?

BONUS au Parlement français pour son vote favorable au rapprochement des prisonniers basques. Intervention honnête de Jean Grenet aussi.Mieux vaut tard que jamais !

Erakasleak greban hemen gaindi ere bihar

beren eta ikasleen zuzenen alde ! Ez eta ez bereziki hainbeste erakasle bazterretan kentzeari ! Nuklear zentralak gehitzeko ( emendatzeko ) ?

Grêve des enseignants à nouveau demain en défense de leurs intérêts et ceux de leurs élèves. Non à tant de tant de suppression d’emploi !

MAITIA mintzo Donostiako Diario Vasco egunkarian.

Ezin dela asmatu Frantzia gure euskal “Iparraldea gabe”. Momentuan bozak irabazteko hain segur ez. Berdin zioten duela zenbait urte Parisen frantses ezker eskuinak -eta Euskal Herri huntan ere – SAHARA ko lurraldearentzat ! Eta orai ?

Sudurra baino haratago so egitea hobe naski. Eta Historia ez dela mugatzen ere oraiko belaunaldian.

La France sans notre ” iparralde” inconcevable pour Frantxua Maitia du PS  ( déclaration dans Diario Vasco  de Donostia.Il est vrai qu’on disait de même à Paris pour le Sahara voici quelques années. Et maintenant ?

Comme quoi, avec tous nos respects, il faut aussi, M. Maitia, anticiper en politique. L’histoire ne s’arrête pas heureusement aux aléas des générations actuelles.

22/O1/ 2012

Arrakasta handiz joan dela EHLG. 7. urteburua Ainizan.


Jende ainitz eta egitasmo balios andana ere urte berrirako.

7e anniversaire de EHLG ( Chambre d’agriculture du P. basque nord) réussi. Beaucoup de détermination et de projets  !


Arazoak dituzten gazteen hezkuntza etxeak


hetsi beharrak betbetan Akamarren eta Baionan ere ! Zerekin ordaintzeko ote ?

Centres de Came et Bayonne…pour jeunes en difficulté fermés  subitement !


EVA Joly ( EELV ) ren aldeko batzorde ideki bat


abiatuko beharra dela orain ekolojista eta abertzale ezberdin andana batekin, EA, AB ta beste…EELV koekin batera.

Un comité de soutien à la campagne d’EVA JOLY en formation avec divers membres de EELV/ P. basque, AB, EA et autres…


Hautetsi andana Larzabaleko CLPB koperatibaren alde


agertu prentsaurreko batean ( zenatur, Kontseilari orokor, auzapez eta hrri hautetsi…).Diotela ez dela batere onargarri ardi esne industrialariek utz ditzaten artzain ekoizleen  esneak hartu gabe !! Aterabide bat behar dela kausitu laster.

Conférence de presse , jeudi dernier, de divers élus ( sénateurs, conseillers régionaux et généraux, maires, conseils municipaux ) en soutien à la CLPB, coopérative de lait de brebis de Larceveau.


Colette Capdvielle Baionako sozialista bai edo ez ?

helduden aldian, eskualde hortako deputatu bozetan kandidatu ? Edo bestenaz nork ordaintzeko ? Zer misterio hori guzia !

Me Colette Capdevielle candidate P.S. sur la 4e circonscription des P.A. ( Bayonne, Anglet ) oui ou non ? Qui entretient le mystère ?


EH BAI edo “Euskal herria Bai” hauteskunde marka hastetik beretik

hiru alderdi abertzalena dela: AB, Batasuna, EA rena. Eta ezin dutela batzuek bakarrik erabili, nahasmenik sortu gabe hautesletan.

EA fait savoir à AB et Batasuna que le logo électoral EH BAI lui appartient aussi.

ACBA ko hautetsiak ( Baiona aldea ) ez direla batere ados

Biarnotik Baionako portura nitrata garraia dezaten. Sobera irrisku baita jendentzat ekai horrekin.

Les élu(e)s de l’ACBA ( Bayonne et alentours ) pas d’accord sur le transit du Nitrate par le port de Bayonne. Car produit extrêmement dangereux.Bravo !

Beren Lurralde kolektibitatea ( CTC ) nola ikusten eta bizi duten Kortsikarrek,

gai balios hau aipatua izanen dela datorren larunbatean, urtarrilak 28, Baionako Komertzialdegian ( Jacqué salan ) aratsaldeko 3 tan. EH. Iparraldeko Lurralde Kolektibitatearen egitasmoa argitzen ahal duena.

Kortsikatik etorri beharrak direla hortarako André FAZI , unibertsitaria, gai hoietan aditua eta Fabiana GIOVANINI kortsikar Lurralde Elkargoko hautetsi anderea, beste kargu publiko andana ere suharki daramazkiena.R& PS. en sustatailetarik François Alfonsi euroeputatu kortsikarraren ondoan.

André FAZI, universitaire de Corse et Fabiana GIOVANINI Conseillère territoriale de Corse et élue de Bastia en conférence samedi prochain 28 janvier à la CCI ( salle Jacqué) de Bayonne à 15h. Ouverte à tous.

Thème: Qu’est la Collectivité territoriale de CORSE et comment fonctionne t-elle ? Pour quels avantages pour les Corses ?

EH.Iparaldeko EA k gutun bat bidalia AB eta Batasunari,

helduden hauteskunde legegileri buruz, denen buru, behar litekela adoste bat kausitu Abertzale ezkertiarren eta EELV koen artean. Egitasmo berdintsuekin ariko direla eta batzu  eta besteak  hauteskunde hoietan eta berex joanez indar galtze handia gerta litekela EH. abertzalegoaren eta ekologiaren kalte handitan.

Aurrikusia baita bereziki, presidentzialetarik landa, “bipolarisazio” handia izanen dela hemen ere F. eskuinaren eta ezkerraren artean. Eta EH. abertzale eta ekolojistak nun ?

EA/ nord P. Basque demande à AB et Batasuna que vue la bipolarisation extrème aux prochaines législatives, il ne serait pas plus judicieux de former une large coalition entre AB, Batasuna, EA, EELV pour donner plus de poids et de lisibilité à des revendications communes telles que, bilinguisme basque/ français, Collectivité territoriale pour le nord P. basque, écologisme intégral etc…Il faut être politique et non partisan…

12 / 01 / 2012

EHLG.( Euskal Herriko Laborantza Ganbara) ren 7.urteburua larunbatean Ainizan ospatuko da .

Mintzaldi eta egoeraren berri eta bazkari hauta, hau aperitiba eder baten ondotik aratsaldeko 2 ak aldera. Bazkarian parte hartzeko deitu : 05-59-37-18-82

7e anniversaire de la Chambre d’agriculture du nord / Pays Basque ( EHLG ) samedi prochain à Ainhice. Divers rapports d’activité le matin, puis vers midi passé, apéritif et repas champêtre animé. Pour inscripions au repas, voir tel.+ haut.


Lionnel Beffre P.A. departamenduko prefeta berria,

sortzez Okzitanoa ( Decazevillen ) heldu zaukula goi kargu andana batzutan ibilia.Ikusiko nola tratatuko dituen Biarnesak eta Euskotarrak, ala beti ” tantiruri berdin iduri ? ” ( Esperantza edo itxaropen guti hortik, egundainokotan ! ).

Nouveau préfet dans notre département des P.A.Lionnel Beffre originaire d’Occitanie ( Decazeville ). Avec plus d’écoute pour les revendications basques ? A voir…


Pantxoa Bergara ( Xabaltx ) famatuak Ezpeletan abiatzen daukula Gaurko Makila,


euskal makila molde berrikoa, erakunde publiko batzuekin finkatuz bere proiektu ederra : Gaurko makila ! Goresmenak !Harremanentzat, deitu : 0643 96 5252

Gaurko Makila ou makila contemporain, innovation par  Xabaltx ( Pantxoa Bergara ), artiste chanteur et créateur de renom  de Souraide fabriqué à Espelette.Contact ci dessus .


Quiksilver ?


Donibane Lohitzunen bere egoitza soziala uzten duela eta hogoi bat langilek  hor nunbait Landesetan segituko dutela omen…AZKEN BERRIETAN, hau dena ez baita  batere egia !! Nundik heldu da beraz holako berri makurra ?

Quiksilver remanie certes partie de son personnel mais garde son siège social ( pour toute l’Europe ) à St Jan de Luz.

Ardi esne ekoizleak kexu gorrian CLPB  beren koperatibarekin esne industrialen kontra.

Pauen atzo esnea mila pintaka bota dutela Paueko Laborantza etxearen aintzinean. Kanpotik zernahi esne sarrarazten dutela industrialek, hemengoaren kaltetan.Eta ez badira entzunak urrunago joanen direla berdin entzunak izaiteko…

Des milliers de litres de lait de brebis déversés hier devant la Chambre d’agriculture de Pau par des paysans bergers basques de la coopérative CLPB. Furieux que les industriels fassent entrer  de grosses quantités de l’extérieur et ce à leur détriment !

Peio Serbielle euskal kantari famatuari bakea uzten diola

azkenean frantses justiziak, jada preso eta dena arazoren artean urte andana batez atxiki zutela  behar gabe !

Peio Serbielle l’artiste chanteur basque libéré enfin des contraintes judiciaires incompréhensibles qu’il a supportées durant tant d’années !


Martxoaren 3 an manifa handia dukegula


Mugi, mugi !…Baionan Lapurdi, Benafarroa eta Zuberoa ( Labenzu ) elkarturik azkenean, Lurralde Kolektibitate bat bilaka diten.Zendako ez AUTONOMIA ? Zeren beldur dira ? ( Gure autoa izan dezagun Euskal Herritarrek eta ez bestek Pau etik eta Bordeletik gidatu auto kakola kankail hau ! ).

C’est officiel !  la nouvelle grande manif pour réclamer la Collectivité territoriale ( ou Autonomie ? ) pour le nord / Pays Basque est fixée au samedi 3 mars prochain.ça comence déjà à chauffer !

9 / 01 / 2012


BILBAO   HAIN  URRUN, XINAN OTE ??

Hala iduri luke gure eskualeko prentsa ikusi eta bai atzo eta egun ere. Sud Ouest denen errege ! Holakoetan ere ikusten baita zer joko erabiltzen duen aldi bat gehiago. Alta, hor berean, airez 120 kilometrotan, Euskal Herrian, Bilbaon, ehun mila jendez goiti segurik zelarik karriketan joanden larunbat aratsaldean,euskal presoen libratzea galdegiteko eskuak hutsik. PAZIFIKOKI.

BILBO KO MANIFA zinez HARRIGARRIA ! Bai hala zela eta ondorioak ukanen dituela nahi ta ez ! ( Errozue hori Bordaleko Sud Ouest eri ).

BILBAO en  Chine ! Pour Sud Ouest qui ne dit mot encore ce matin sur une manif de plus de 100.000 personnes dans les rues samedi dernier. Pour demander respect pour les prisonniers basques. Devinez pour qui roule ce quotidien bordelais ?

Gure hautetsi andana Bordelen aratsalde huntan,

LGV2 ren auzia ez dadin gure kontra itzuli, trust handiek nahi luketen bezala. Agian entzunak izanen dira. Sud Ouest eko inkesta batean – nahi edo ez ! -halere – gaur % 58 bozka emaile segurik LGV horren kontra arras agertzen dira.

Nos élus sont à Bordeaux cet après midi pour redire poliment au super préfet de région ( Aquitaine bordelaise ) que le projet de LGV 2 est une ruine pour notre région  ( basque, Euskal Herria ) comme dit déjà mille fois !!

4 / 01 / 2012

2012. agiantzak trumilka

hedatzen direla eskualde guzietarik, askotan euskaraz. Hau bozgarria ! Bakearen urtea estrenatzen dugula ere aspaldiko partez ! Orain gelditzen zaikula berdin lehenik presoen askatzea, bereziki beren denborak aspaldi beteak dituzten hoik guziak…

Voeux de nouvel an à profusion et de plus en plus souvent en euskara ! Bravo !


Urtarrilaren 6 an Baionako IUT en aratseko 8 tan Askatasunak antolatzen  mahain ingurua presoen egoeraz eta egitekoaz. Hizlari ospetsuak ( Irlandatik ere ) berme.

Vendredi prochain, 6 janvier à 20h, débat important à l’IUT de Baiona sur les prisonniers basques et leur rôle dans la phase politique basque actuelle. ( Organisé par Askatasuna ).Interventions de spécialistes ( dont Irlandais ).


Biharamunean bostpasei autobus

aterako direla EH. iparralde huntarik Bilbao alde, beste hainbeste berdin Txingudi aldetik ere.Manifa kolosala izanen baita larunbateko hori euskal presoen alde.Horrara deitzen dutela bixtan da E.H. osoko alderdi abertzale guziek !

Nombreux autobus samedi prochain en partance du nord du Pays Basque à la manif ” colossale” de Bilbao, comme aussi autant du Txingudi ( Hendaye, Irun, Fontarrabie ).

Frantxua Maitiak gutun berezia igorria

François Holande Frantziako president gaiari, euskal gatazkaz ardura dadin.Bereziki euskal presoen libratzeaz.

François Maitia, Conseiller général basque des P.A.et Conseiller régional ( candidat pour le P.S. aux prochaines législatives ) adresse un courrier à François Hollande sur la nouvelle situation politique basque… et celle préoccupante des prisonniers basques ( 700 ! )


Ke handia berriz ere LGV2 aren inguruan.

Denen buru geroz ta hobeki agertzen dela dirurik ez dela holako erokeriaren abiatzeko ere.Hobe guretzat hemen E. Herrian. Bainan kasu ez denetz ere hor beste jukutria bat RPR ak  bozak ez galtzeko !

Beaucoup de fumée encore sur la création ou pas de la LGV 2.Oui et non ! Période électorale oblige !

BATERA bilkuran Hazparnen helduden larunbat goizez, 9: 30 tan

Elgar bilkura gunean.Euskal Herri iparraldeak Lurralde Elkargo berezia ukan dezan lasterrenik. Horren alde nola mobilisatu behar den indartsu oraitik.

Batera en AG importante samedi prochain au centre ELgar d’ Hasparren à 9h 30. Comment lancer dès maintenant une mobilisation active en faveur de la création d’une Collectivité territoriale basque spécifique pour le nord / P. basque ?


Alkartasuna aldizkariaren 61. zenbakia ( 21 or.) ederrik plazaratua:

” Bakearen udazkena : Aieteko konferentzia eta ETA ren betirako desagerpena” izenburuarekin.EAren lanetaz xehetasun asko bestalde.

EH. iparraldetik ere hau eskuratu nahi duenak igorri 5 tinbre edo sello normal helbide huntarat : EA, 34,rue Pannecau karrika – 64 100 Baiona.

Le N° 61 de la revue ALKARTASUNA ( organe officiel d’Eusko Alkartasuna ) vient de paraître. Nombreuses rubriques. Pour  le recevoir, s’adresser à : EA, 34, rue Pannecau 64 100 – Baiona . + 5 timbres ordinaires pour envoi.


26 / 12 / 2011

Bozen apailuak !

EA / Lapurdi, Benafarroa eta Zuberoako federazioak zenbait egun barne ukan beharra du “E.H. Iparraldeko EELV” rekin lehen bilkura heldu diren frantses estatuko presidentzietarako eta ondotik izanen diren deputatu hauteskundentzat.

Début des rencontres entre EA et EELV. Pays Basque en vue des prochaines présidentielles et législatives.

Euskal presoen alde Bilbora !

Deia zabaldua da Euskal Herri oso osoan datorren urtarrilaren 7 an ( larunbata ) garrantzi handiko manifa bat izanen dela Bilbaon. Horrara deitzaletan dela besteak beste Eusko Alkartasuna osoa.

Manif nationale géante le samedi 7 janvier prochain pour les prisonniers basques. Qu’attendent les états espagnol et français ? Qui veut enfin la paix ?

Eroak eta Euroa….

Nahiz Eguberri eta urtats festa hauekin jende bat xoratua bezala den ( hainbeste publizitatek azkarki joa !! ),ez da egundainokotan berri onik hemen gaindiko bankoetan ere. Jende batek ezin duela ere jada bere dirua nahi bezala bankotik atera ere  ? Eroek derabilate orain osoki mundua ? ( Ez baita berdin orain hasia dantza ilun hori !! ).

Folie des grand financiers et ses répercussions aussi sur les petits épargnants…Qu’en est-il dans nos diverses banques locales ?

P.A. departamenduko 5. bozka eremuan, ( Baiona, Angelu eta Aturri hegian….)

nor izanen den egiazki P.S. aren kandidatu ez da segurtatua. Baiona edo Angelu aldeko sozialistak ez aski, beste nunbaitik ekararaziko dutela berdin buru handi handi bat RP.R. aren kontra irabazteko ! Eta EELV / EA ren kandidatuaz ez axola ?

Parachutage d’une grosse pointure PS sur la 5e circonscription électorale des P.A. ( Bayonne, Anglet… ).Le PS local pas assez performant pour battre un UMP local ?

ZUBI ZOLAK LANETAN ( Aturri gainean ).

Gastu handiko obrak ari dira berriz ere Baiona ekialdean azken zubi handi kankailaren azpian. Zubipeko pitrailek lohian saltsan lehertzeko arrisku zerbait dutenez ustegabetarik ?  Ez baita  hola jostaten  ez urarekin ez hunek lohitzen duen lurrarekin ! Gastuen gainera gastuak. Eta nork ordaintzeko berriz ere ?

Problèmes de stabilité autour du dernier pont sur l’Adour à l’est de Bayonne ? De nombreux travaux  ( de consolidation  ? ) en cours dans cette zone marécageuse…


LGV2 delako zinez eginen dea Bordeletik Hendaiara, Garraio eta ingurumen andere ministro UMP tarraren  azken eleen ondotik ?

Manifa bat egin beharra dute trenbide berri horren aldekoek Baionan otsaila hortan. Zendako ez diren haatik mugitzen dagoen trenbidea hobetzeko, hau askoz ere gastu gutiagorekin !!!

La LGV2 se fera t-elle, après les déclarations de la ministre UMP des Transports et de l’Environnement ?

Ses partisans UMP / PS… de Bayonne à Bordeaux tentent de se mobiliser en organisant une manif en début de février prochain…Quand ils n’en font pas autant pour améliorer la grande ligne existante. Pourquoi au juste ?

Gaur, Sabin Intxaurraga EA kide famatua zenaren lehen urteburua.

Omenaldi eder bat eginen baitzaio gaur egun Zeanuri bere sor herrian Euskal Herri guzitik horraratuko diren hainbeste adiskideen ganik.Lapurditik eta diasporatik ere ( Cesar Arrondo Unibertsitariarekin ).

1er anniversaire du décès de Sabin Intxaurraga, fgrande figure d’EA, ce mardi 27 décembre 20011.Un important hommage public  doit lui être rendu aujourd’hui dans son village natal de Zeanuri en Biscaye, en présence de nombreux amis de l’ensemble du Pays Basque.Comme aussi de la diaspora avec le professeur César Arrondo.

Urteberri on zoriontsua!

oraitik hemendik gure adiskide eta irakurle orori : Bake, osasun eta ongizatea deneri ! Gure borroka zuzenak aintzina ( aurrera ) doatzi !

Meilleurs voeux de nouvel an 2012 à tous nos amis et lecteurs de ces lignes/ Paix, Santé et Prospérité à tous  ! Nos combats justes vont de l’avant !


18 / 12 / 2011

8OO manifestari Donibane Garazin atzo,

aratsaldez, euriak euriari, hortik Parisen atxilotu bikote abertzalearen alde. Gehienak jende gazteak.

800 manifestants hier à la manif de St Jean Pied de Port en protestation contre l’arrestation du jeune couple abertzale de la région.

LGV aren proiektua hatshantua dela jakiten da zorionez.

Datorren presidentziako eta deputatu bozak iragan arte bakarrik ??

Le projet de la LGV sur le nord P. Basque serait bien essoufflé ! Jusqu’arès les présidentielles et législatives ?

2. Biltzar erabakitzailea EA/ Iparraldek

atzo larunbat aratsean Baionan partaidetza ederrarekin. Hartu den erabakia laster plazaratua izanen dela komunikatu batekin.

2e AG décisive de EA nord/ Pays Basque sur les prochaines législatives.Décision qui sera rendue publique sous peu par un communiqué.

Hemen ere pozten garela abertzale ezkertiarrek

Donostian, atzo larunbatean gizartearen birradiskidetzeaz hartu erabaki onarekin.Alde batean edta besteak izan diren giza kalte handiak,- Estatuena bai eta ETA renak – erreparatau behar direla.

Très grande satisfaction avec la déclaration des abertzale de gauche hier à Donostia sur la réconciliation nécessaire dans la société basque: Réparation des blessures humaines et autres des deux côté, autant celles faites par les Etats comme celles d’ETA.

16 / 12 / 2011

Euskaldun gazte bikote bat geldiarazi dute Donibane Garazin

herenegun eta komisarian sartu, baizketa ETA ren  harma zilo zahar batekin zerbait ikusteko dutela ( oraino deus frogatu gabe ). Andere gaztea gainera 5 hilabetez haurdun dela !!

Manifa bat izanen da hori guzia gaitzesteko handizki bihar, larunbata, Donibane Garazin, aratsaldeko 3 ak eta erditan, alderdi ta talde abertzalek ere horrarat deitzen dutela oraitik.

Demain samedi à 15h 30 manif importante à St Jean Pied de Port contre l’arrestation d’un couple de militants abertzale ( la jeune femme enceinte de 5 mois !! ) suspecté dans une affaire de cache d’armes d’ETA ( Et la présomption d’innocence ?? ). C’est l’Algérie des temps sombres en Pays Basque ? Quand tout le monde clame ici une paix démocratique et juste….

Lapurdiko egunkari batek dionaz, JJ Lasserre-k

frantses zenatuan galdeginen duela Frantziari euskal bake bidean sar dadin. Hobe !

Le sénateur JJ. Lasserre, Modem des P.A. doit demander à l’état français qu’il s’implique dans le processus de paix en P. basque, selon un quotidien du Labourd.

LGV ren kontra/ aurka CADEk Mugerren egin mitinean

zazpi ehun jendez goiti berriz ere joanden astean, RFF en nahaskeriak gaitzesteko.Berriz erranik, LGV hori bezalako proiektu debalde eta suntsitzailerik ez dela hemen batere beharrik. Ez eta ez  !

Plus de 700 personnes encore au meeting contre la LGV  la semaine dernière à Mouguerre. RFF fait fausse route y a t-on martelé. “No pasara !”

13 / 12 / 2011

Lau mila manifestari Baionan iragan larunbatean.

Adin guzietarik, alderdi politiko edo ez, jende mota askotarik, salbu frantses eskuinekoak. ..Gipuzkoako Garitano Aldun nagusia ( BILDU ) ere hor zela, hurbil ere berdin PS alderdiko buru zenbait eta denen aintzinean Josu Esparza eta Aurore Martin . Hauk biak MAE neurri eroak Espaniaratu nahi dituenak. Dena ederrenan iragan da Euskal Herrian “neurri demokratikoak orain berean” behar direla hartu azpimarratuz.

400o  personnes dans les rues de Bayonne pour demander à l’état français de vraiment s’impliquer dans le processus de paix en Pays Basque.Parmi elles Martin Garitano, Député général ( BILDU ) du Gipuzkoa.

GECT erakundea, Hendaian jarri beharra dena,

Akitania ta Euskadiren arteko harremanen hobetzeko, Gasteizen estrenatua izan da atzo. Hor zirela Rousset Akitaniako burua ( PS ) eta F. Lopez Euskadiko Lehendakaria ( PSOE ). Biek ziotela mugen gainetik lan egin behar dela. Hobe!  Ikusiko orain  zertan eta nola !

Vers la mise en place d’une eurorégion basco aquitaine ( Euskadi + Aquitaine ) avec un bureau spécifique à Hendaye, nord du Pays Basque.


Euskal Herri iparralde barnean esne ekoizle laborariak beti arrangura

handitan, ez jakin nola trenkatuko den esneketari etxe handiekin arrazoinekin abiatu soka tira tinkia.Aste huntan bururatu behar lukeena omen…

Inquiétude persistante des producteurs de lait à l’intérieur du nord P. basque face aux firmes collectrices.

Josu Esparza, Nafartarra, atzo aratsalde erditan frantses poliziak arrastatu

eta Espainiarako bidean ezarri tarrapata gaitzean, kabala bat bezala. Gaur arastirian, 6 ak eta erditan izan beharra da manifa bat Baionako suprefetura aintzinean arrastatze basa horren gaitzesteko gain gainetik.Beste erakunde andanaren konpainian EH. Iparraleko EA k ere deitzen duela bixtan da horrara.

Josu Esparza, le jeune navarrais réfugié en Labourd, poursuivi par le MAE ( mandat d’arrêt européen ) a été arrêté le lendemain de la grande manif de Bayonne et remis à la politique espagnole. Vengeance  ? Vives protestations évidemment sur le terrain et dans tout le Pays Basque, de Bayonne à Pampelune….

EH. Iparraldeko EA k iragan larunbatean bere biltzarran barnatu

dituela datorren urteko hauteskunde legegileri buruz 3 mozioetarik 2. Egiazko EH BAI ekin jokatu ala R& P.S. eta EELV rekin uztartu.

Damugarri dela ez AB-k ez Batasunak bereziki ez diotela kasu handirik EA ren ekarpenari.Ala ezker abertzalegoaren birrantolatzeak ( Batasuna + AB ) manatzen duen EA egundainokotan baztertzea ? Alderdien mail berdinean ezarriz “independenteak”. Hori ez baita jokoa neholaz ere.( Zertako orduan alderdiak ? ). Bainan abertzale- nausikeria hutsa ! Joko hortan ez baita sartzen ahal EA segurik ! EH. hegoaldean ere erakutsi duen bezala.

AG  partielle de EA / nord Pays Basque sur positionnement électoral aux présidentielles françaises et législatives suivantes. Déjà acquis clairement le soutien à la candidature Eva JOLY de EELV et vote à gauche évidemment au 2 e tour…

Pour les législatives, décision finale sous peu.EA se préoccupe de la position de Batasuna de vouloir modifier la composition et le rôle de la coalition EH BAI où les partis membres jusqu’à présent ( AB, Batasuna, EA ) n’auraient plus leur place légitime et normale au profit de militants ” indépendants”. NON à cet hégémonisme insupportable ! qui rechercherait indirectement la mise à l’écart des candidatures légitimes de EA…

ZUBIAK 46 ( Abendokoa ) jada salgai.

Artikulu andana batekin: Besteak beste, Mattin Etchepare EA iparraldeko koordinatzailearen ikusmoldea bizi ditugun aldaketa handien aintzinean Euskal Herrian, Espainian eta Europan ere ! A.L.E ( Europako Aliantza libre ) aren 30. urteurrena Pierre Fourel bretoin politikariarekin, Ingurumena-Osasuna saila Kattalin Gorri rekin, Baionan iragan urriaren 29 an ” Giza Berriztapenak itsasoan” gaiarekin  antolatu ziren eztabaidetaz Txomin Peillen en lerroak, Batera-k berriki antolatu herritar foroetaz  egin bilana, ” Sortir du nucléaire” erakundeak zabaltzen duen izenpetzeaz,  Cesar Arrondo , Argentinar diaspoaratik eta Unibertsitari abertzale gisa” Nazio bat mogimendu handitan” deitu hausnarketa, jada hazaroaren 30 an Gara egunkarian publikatua izan zena espaniol erdaraz.

Le N° 46 du journal bilingue ( euskara / français)  ZUBIAK ( décembre 2011 ) en kiosque. Nombreux articles entr’autres ceux avec Mattin Etchepare, Coordinateur de EA nord P. Basque, 30 e anniversaire de l’ALE ( Alliance libre européenne ) avec Pierre Fourel, secrétaire général de R& P.S. -Txomin Peillen et la ” Journée des innovations sociales en milieu maritime” du 29 octobre à Bayonne -professeur Cesar ARRONDO sur “le Pays Basque, une nation en plein mouvement”.

Abonnement annuel : 15 euros. Adresse: 34, rue Pannecau 64100  Bayonne/ Baiona.

2 /12/  2011

Biltzar nagusiak hilabete huntan…

AB,Batasuna eta EH.Iparraldeko EAk bakotxak bere kondu.Nola antolatu deputatu bozak 2012 an ? Bakarrik abertzaleen artean ala EELV rekin ere ? Gaur AB ren aldi.Iduriz lehen hautua nagusitu beharra baita.

AG successives des partis AB, Batasuna et EA en ce mois de décembre. Aujourd’hui celle d’AB à Ustaritz. Thème: Quelles coalitions en vue des législatives prochaines ? Entr’abertzale uniquement ou en ouverture à EE les Verts ? Une majorité qualifiée devrait se dégager pour la 1ère formule.

Frantxua Maitia Izpurarra deputatugai izendatu duela

P.S. ak P.A departamenduko 4. zirkunzkripzioan ( E.H.iparralde. barnekaldean, Garazi, Baigorri,Hazparne aldea, Amikuze, Zuberoa ).Goresmenak !

François Maitia désigné candidat P.S. sur la 4 e circonscription des P.A. en vue des législatives de 2012. Félicitations !

Max Brisson izendatu duela RPR alderdiak

P.A. departamenduko arduradun bere alderdiarentzat.

Le RPR au national a désigné Max Brisson comme son représentant dans les P.A.

BIZI erakunde sozial ekolojistak xirrindu bat

eskaintzen Didier Borotra Biarritzeko auzapezari, hiri hortan xirrindularientzak bideak ideki ditzan lasterrenik.

Le mouvement alternatif BIZI offre un vélo à M. Didier Borotra, maire de Biarritz afin qu’il se préoccupe aussi d’ouvrir des pistes cyclables.

DURANGOKO AZOKA idekitzear dela

aurtengo edizioarentzat. Saltzeko zernahi dokumentu, liburu eta bertze, CD eta bertze soinu ekoizpen, Euskal Herri guzitik. Erosleak hamar milaka aurten ere…

La traditionnelle Foire du livre et du disque de DURANGO  ouvre ce soir . De très nombreux produits et beaucoup de monde en vue.

R& P.S federazioak

( Herri eta herrialdeak elkarkide, Gustave Alirol buru) bere kontseilu federala bildu atzo Parisen ikusteko nola antolatu deputatu hauteskundeak 2012 an. Zer heinetan bereber eta EELV rekin.

La fédé R& P.S. ( Régions et Peuples solidaires, président Gustave Alirol ) a réuni hier son conseil fédéral. Objet princial: Comment s’y prendre parmi les peuples minorisés de l’état français pour les législatives de 2012.

ALERTA GORRIA langabezia gatik !

FINANTZA -Krisi alimale eta ero hau dela, langabezia bazter guzitan goiti doa Europa guzian. Euskal Herri hegoaldean jada kasik berrehun mila jende hortan dira eta egunez egun kopurua edo zifra goiti doa. EH. Iparraldean ere ez dira gauzak hobeki. Denetara Euskal Herri osoan %9 – 10 hurbil langabezian da, 250.000 jende hurbil !! NORA  JO ?

Alerte rouge pour le chômage en records un peu partout ! Merci la crise financière qu’ils nous ont provoquée ! Près de 250. ooo personnes au chômage rien qu’en Pays  basque !!! Où va t-on ?

Helduden larunbatean Baionan izan beharra da

manifa garrantzitsu bat elkarte eta talde politiko andana batek deiturik, EA barne.  Besteak beste presoen egoera kondutan hartua izan dadin lehenbailehen.

Helduden ortziralean, abenduak 9, aratseko 8 tan izan beharra da bilkura handi bat Mugerre ko Haitz Ondoan,

LGV rik ez dugula neholaz ere nahi erraiteko. Sekulan baino gehiago ezin onartua !

Vendredi prochain 9 décembre à 20h importante réunion d’info à Mougurre, Haitz Ondoa, pour dire encore une fois NON au projet démentiel, dévastateur, inutile et ruineux de la LGV. IL FAUT  PLUTOT  AMELIORER  LES VOIES  EXISTANTES !

( Buvette à partir de 19h  )


Importante manif samedi prochain à Bayonne


à l’appel de nombreux comités et partis politiques dont EA. Afin de réclamer d’urgence que le sort des prisonniers politiques basques soit réglé dignement et au plus vite.


21 / 11 / 2011

Euskal Herri hegoaldean Amaiur, EAJPNB eta Geroa Bai ko abertzale zerrendek gehiengo handia

espaniolenen aldean atzoko espainiar hauteskundetan.Amaiur ek  7 deputatu,EAJ/PNV ek  5 eta Geroa Bai ek 1.
Euskal Herri hegoaldean eta Katalunian salbu, PP ko eskuindar espaniolak aise nausi PSOE ko ezkerrekoeri, gehiengo gehiena ere ardiesten dutela.

Harrigarri PP ko buru Rajoik, Espainiako lehendakari izanen denak,  ez duela mintzatu nahi AMAIUR  en deputatuekin, gaur aratsean jakin den bezala.Zer dira manera hoiek ??

7 députés aux Cortes espagnoles pour la coalition AMAIUR (  Gauche abertzale, EA, Altenatiba, Aralar ),5 pour le PNV, 1 pour Geroa Bai ( en Navarre).La majorité est abertzale ( patriote basque ) en sud P. Basque

Batera plataformakoak bozik direla

iragan asteburuan antolatu foroetan kasik sei ehun jende izan dela, hoitan hautetsi andana ederra ere.Eztabadatzeko gaia zutela Euskal Herri iparraldearen lurralde kolektibitatearen beharra.

La plateforme BATERA ( pour une institution spécifique du nord/ P ays basque satisfaite de ses forums citoyens.

Bokaleko lantegi zahar bat…

Akitania eskualdeak bere gain hartu behar lukeena, biziki kutsatua dela eta beraz hor deus egitekotz, kutsadura gaixto hori guzia kendu beharko zaiola lehenik lehen bai lehen !!

Alerte ! Pollution massive dans une ancienne usine du Boucau.Le Conseil régional d’Aquitaine demande d’urgence la dépolution du site.

Nestor Basterretxea artista famatua berriz ere ohoretan

bihar Baionako Euskal Museoan, horren obrekin liburu eder bat egin baitu Eusko Ikaskuntzak sustaturik. ( Bere arte lanez bestale, Nestor Eusko Alkartasuna alderdiaren sustengu ederra izana dela askotan ). Gora Nestor !

Un ouvrage de choix pour rapeller l’immense oeuvre de Nestor Basterretxea ( sculpteur basque ), présenté au Musée Basque de Bayonne en compagnie de nombreux ami(e)s.

EH. iparraldeko EA ren adarrak bere atsegina agertzen duela

gaurko komunikatu baten bidez hegoaldean AMAIUR ek atzoko hauteskundetan izan duen arrakaskastaz. Bai eta EH. Iparralde hunentzat eskatuz zerbait holako funtsez abia dadin Euskal Herri zati hontako biztanleen beharreri egin ahala hurbiletik.Bainan nundik lotu horreri ?  Eta nork nahi du holakorik hemen, zinez ?

La fédé EA du nord Pays Basque se réjouit du succès de la coalition AMAIUR su sud/P. asque et demande qu’on procède de même au nord.

Helduden ortzirale eta larunbatean Baionako IUT an

Autonomia Eraikik antolatu hitzaldiek arrakasta izan behar luketela.Ez ahantz ikasteko holako parada !

La plateforme Autonomia Eraiki (  Autonomie pour le nord P. basque ) devrait avoir du succès lors de ses interventions à l’IUT de Bayonne du samedi 26 novembre.

Helduden larunbatean, Larresoroko festa salan omendu beharra dutela

EH. Iparraldeko EA ren zaintzen eta akulatzen kasik 25 urtez arizan den idazkari orokor eta lehendakari ohi bat.Omenaldiaren antolatzale Bilbotik ari den Alkartasuna Fundazioa.

Hommage entr’ami(e)s d’EA et proches, le samedi 26 novembre à Manex Pagola pour son eouvre et son engagement

18 / 11 / 2011

ELB.laborari andana batek blokatzen barnekaldeko esneketako lantegi batzu.

Lantegi hauk kanpotik sarrazten dutelakotz esnea merkeago eta hori tokiko esnearentzat oraitik mehatxu delakotz. Dotzena bat laborari Baionako auzitegira deituak beraz bainan hauk diotela ez dutela hola ta hola amor emanen.Jasaiten duten zuzengabekeria zuzendu bebar dela lehenik.

Plusieurs militants du syndicat agricole basque ELB poursuivis par la justice pour occupation de laiterie en Basse Navarre et Labourd, suite aux importations de lait de l’extérieur.

Antton Eceiza euskal zinegilea zendu dela,

lan hortan aintzindari handi izanik eta Euskal Herri iparraldeaz ere lan ederra eginik IKUSKA deitu zuen zinesail aberatsa obratuz. Hauetarik andana baten kopiak beharrik Baionako Euskal Museoan direla. Milesker handi bat Antton !

Décès d’Atton Eceiza, pionnier du cinéma basque. Honneur et condoléances attristées.

Adi egon ! Heldu den hazaroaren 25 ( Ostirala ) eta 26 an ( larunbata ) Autonomia Eraiki-k antolatzen Baionako IUT.entzungelan mintzaldi aberatsak. Bereziki EH. iparralde honi buruz.

Gaiak  Autonomiari buruz, dela unibertsitate mailan konkretuki, dela orokorki politika sailan.

Hizlari andana beharra dela hor hautetsien aldetik ere, besteak beste, Elisabeth Nauder Aland ugarteko deputatua, Hiriburuko A.Hiriart auzapez kontseilari orokorra, J.K. Izagirre Donostiako auzapeza, Gipuzkoako Foru Aldundietako lehendakari L.Txarola andere lehendakaria ere.

Importants débats du Collectif Autonomia Eraiki ( Autonomie du nord/Pays Basque ) à l’IUT de Baiona vendredi et samedi prochains ( 25 et 26 novembre ) avec des intervenants de marque dont Mme Nauder, député de gouvernement de l’Ile d’Aland, le Maire et Conseiller général de ST pierre d’Irube, le maire de Donostia / S. Sebastian, la Présidente des Juntes du Gipuzkoa.

Datorren igande aratsean behari ainitz izanen bide dela ETB-en

Euskal Herri hegoaldeko hauteskundeen emaitzeri so zuzenean.Lapurditik ere EA ko batzu bederen Donostiara joan beharrak hango giro hartzeko eta goresmen emateko.

Beaucoup de monde dimanche soir devant ETB pour les résultats électoraux au sud / P. basque. Au moins une bonne délégation de EA du Labourd à Donostia pour les félicitations à Amaiur !

15 / 11 / 2011

Anoetako mitin handi indartsua Donostian joanden larunbatean !

Lapurditik ere horraratu diren EA koek ere hurbildik ikusi ahal dute AMAIUR koalizioak hor antolatu ekitaldi politiko handia.Zoko guziak beteak,12 mila jendez gehiago hor metatuak eta esperantzaz beteak Euskal populuaren abotsa Madrilen indartsu izaten ahalko dela helduden igandeko bozen emaitzarekin.Dolu zerbait halere Lapurdi, BeNafarroa eta Zuberoa ez direla hor aipatuak izan. Nolaz ?

Au moins des militants de EA en Labourd se sont intéressés à l’énorme meeting électoral  d’Amaiur à Anoeta ( Donostia / S. Sebastian ): 12.000 participants au moins.

Joanden astean 14 erakundek ( horietan AB eta Batasuna ere – EA ahantzia gomitatzeko !! )

finki erran dutela prentsaurreko batean Donostia Aieteko deklarapenak jarraipena ukan behar duela frantses estatuari buruz ere. Konponbide politikoa egiazko bake eta justizian oinarritzen badira, frantses estatuak ere hortik jo behar duela eta tokiko gizarteak ere gehiago engaiatu.Hala bedi !

14 formations politiques ( dont AB et Batasuna, mais oublié EA ! ) et sociales et humanitaires ont tenu à rappeler dans une conférence de presse à Bayonne à chacun une véritable implication dans la recherche de paix et de normalisation politique en Pays Basque après la décision d’ETA d’arrêter sa lutte armée. Cet appel vaut doublement en direction de l’état français qui ferait bien de “se  bouger au moins un peu ! “

UMP alderdiak erabaki duela Biarritzeko auzapezgai izendatzen duela Max Brisson bere kidea,

jadanik P.A.departamenduko kontseilari orokorra dena eta Biarritzeko auzapez ordea ere.

L’UMP désigne Max Brisson, Conseiller général et adjoint au maire de Biarritz comme candidat à la mairie.


RFF ek beti berea salbatu nahiz bezala,

Akitaniako prefeta eta P.A. departamendukoa ere mintzatu dira, Baionatik mugararaino joan behar lukeen trenbide berria nundik jooanen den helduden urtarrilan erabakia  izanen dela dudarik gabe.”Guk mana eta zuek segi ! ” beraz bainan ez da beharbada dena hain ongi joanen bereziki oraiko krisi ekonomikoaren gatik ere !

Préfets régional et Pyrénées-atlantiquais sont à la rescousse de RFF ( ligne nouvelle LGV  ) et annoncent que le tracé définitif de la nouvelle ligne sera dévoilé sous peu, en début d’année prochaine…Sans parler de l’état des finances publiques à ce moment pour mener à bien le projet en question déjà archicontesté !

Jende frango hemen gaindi ere beha nola trenkatuko diren

egun edo bihar Parisen P.S aren eta EELV ren arteko negoziaketak nuklearrari buruz.Ondorioak izanen baitira presidentziako hauteskundetan eta ere ondotik izanen diren deputatu huteskundeentzat hemen ere, dudarik gabe. Zer nahi gisaz, nuklearrik ez ! ez han ez eta hemen.Bada beste aterabide merkeago eta baliosagorik aspalditik !

De la longue attente des négociations entre P.S. et EELV au sujet de l’arrêt ou pas de la folie de l’industrie nucléaire.

BILDU, AMAIUR…EH. hegoaldeko 4 lurraldetan.

Aldiz hemen Lapurdi, BeNafarroa eta Zuberoan oraino fitsik ez holakorik ! Beste Euskal Herri bat beraz hemen ? Hori gure zorigaitza, Frantzia eta Espaniaren aspaldiko ametsa eta nahia, ederki obratuak mendez mende ! Eta euskal abertzale asko ere oraino hortik herrestan !

Au sud du P. Basque, avancées notables avec les coalitions abertzale BILDU et AMAIUR. Au nord toujours rien de tel ou si  peu dans ce sens.

7 / 11 / 2o11

Uholde handiak Euskal Herri osoan,


bereziki Gizpuzkoan Donostia Martutene eta Loiola auzoetan, berdin beste gune ainitzetan, Lapurdin ere eta B. Nafarroan Arrosa aldean. Batzutan sekulan ikusi ez diren ur andanak.Kaltetuak nun nahi. Bi gogoeten parada berriz ere.Bazter guziak betoneztatzeak ez baitu deus konponduko hain segur Gipuzkoan bezala !!

Elkartasuna deneri !

Graves inondations dans tout le Pays Basque depuis la Biscaye ( zone de mungia… ), Gipuzkoa ( Donostia, Astigarraga…) Araba, Navarre ( Elizondo ), Labourd ( côte, zone d’Hasparren ), Basse Navarre  ( Arrosa… ).Le béton à outrance n’arrange rien non plus !

LURRAMA k arrakasta handia aurten ere


Biarritzeko Irati gunean. Baionan erabiltzen zuen tokia baino egokiago dela Biarritzekoa, ainitzen iduriko.

Gros succès des journées Lurrama pour leur première édition à Biarritz ( halles Irati ) le week end dernier.

Auzapezen biltzarrak Bardozeko bere azken bilkuran galdegiten duela


E.H. iparraldearen inguru historikoak zainduak izan ditezen herrietan eta herri elkargoetan egin beharrak diren aldaketetan. Bai eta Zuberoako herrialdea Baionari lotua izan dadin behingotz.

Le Biltzar des maires du nord P. basque déclare à son AG de Bardos, samedi dernier,  que ce dernier doit garder ses contours historiques.

Helduden larunbatean Donostiako Anoetara deitzen dituela


AMAIUR koalizio elektoralak ahal duten guziak deitzen,  Anoetan aratsaldeko 5: 30 tan izanen den mitinera : Euskal Herriak bere zuzenak zinez behar dituela Herri bezala oihukatzeko.

Samedi prochain grand meeting de la coalition électorale AMAIUR à Donsotia ( S.Sebastian ), complexe Anoeta , à 17h 30.

BATERA kolektiboak ere herri foro bereziak antolatzen

inguru hautako herri andana batean: EH. iparraldearentzat lurralde kolektibitateaz edo elkargoaz eztabadatzeko.Kanpaina indartsu bat aintzina ereman nahi dutela hortik aintzina.

En ce mois de novembre,la plateforme BATERA organise  au nord P. basque de nombreux forums citoyens sur le projet de collectivité territoriale nord Pays basque.

Bakotxak bere biltzar nagusi berezia antolatzen


AB, Batasuna eta EAk  datorren  abendo hortan, bereziki ikertuz nola apailatu hobekienik helduden urteko hauteskunde legegileri buruz.

AB, Batasuna, EA ( nord P. basque ) organisent chacun leur AG en décembre en vue des législatives de 2O12.

1/ 11 / 2011

Eremu eta egitarau berriak aurtengo LURRAMA ko egunentzat


Biarritzeko Iraty gunean hazaroaren 4, 5 eta 6an. Jende ainitz joan beharra dela aurten ere horrarat ! Ikugarri ainitz aurten ere jende heldu ala haurrentzat.

Nouveau site pour les journées de Lurrama : le Hall Iraty à Biarritz les 4, 5, 6 novembre.Nombreuses expositions et conférences.


Karlos Garaikoetxea ohoretan Gernikan

Atseginekin jakin da Euskal Herri guzian Gernikako Haritzaren kurutzea eman diotela Euskal gobernutik, hainbeste lan berezi eginik Euskadiko gobernua eraikitzeko. Beti kartsuki eta zuhurki.

Guk ere hemendik goresmenak !

Karlos Garaikoetxea, décoré par le Gouvernement autonome basque de la Croix du Chène de Gernika. Félicitations.


Hazaroaren 30 an E.H. hegoaldean izan beharrak diren hauteskundetan, BILDU-k bezala, AMAIUR koalizioak arrakasta handia


izan beharra duela.EA-k ere deputatu eta zenatur ateratzeko esperantzarekin.Madrilen ere entzun dezaten Euskal Herriko subirautzaren oihua handia.

Gros succès annoncé pour la coalition abertzale de gauche aux prochaines élections du 20 novembre.


UMP lanetan dela EH. iparraldean,


azken zenatur bozetan izan duen arrakasta eskasaren ondorioz.Hautetsi bazuek ere bere kidegoa hortik kentzen.

l’UMP divisé en Pays Basque nord après l’échec des sénatoriales.


N. Sarkosyren azken predikuak arrakasta guti


izan duela E.H. alde huntan ere. Jendeak obrak nahi alabainan eta hautarik guti ikusten soldaten eta egoera sozioekonomikoaren planta zinez hitsa kondutan hartuz. Lan gabezia sekulan baino hitsago dela berriz ere.

Peu de succès dans la région pour la dernière prestation de N. Sarkosy.


Datorren maiatzeko frantses lehendakaritzarako


Eva Joly ren sustengu, EA koek bakarrik izan behar ote duten Euskal Herri alde honetan EELV rekin kanpaina egiteko ??

Alta ingurumen onaren alde presazko neurri egokiak (nuklearrik ez ta ez ! ), sozial hobekuntza orekatua, E.H. alde honen onarpen argia  ( autonomia )…zoin kandidatuk bada oihukatuko ditu guretzat ere lehen txandan holako neurriak ? Ala Batasuna batek, adibidez, dena behar dauku manatu egundainokotan ? Alta Ezker abertzalea bera hegoaldean segurik EA rekin eskuz esku doalarik  eta EA ren aspaldiko erranetara guti edo aski itzulia  ideki den ” ziklo politiko berrrian” !

Eva Joly  la mieux placée parmi les candidats aux présidentielles pour représenter les aspirations des peuples niés de ” l’héxagone”.


Amoniaka horren Biarnotik garraiatzeko

beste biderik  ez ote den  baitezpada Baiona / Bokale  ingurutik baizik ?? Jada horgo ingurumena aski pozoindatua delarik ! Bada arrangura bazterretan…

Grosses inquiétudes. Le transport du gaz amoniaque sur Bayonne/ Boucau accroîtra les dangers de toute sorte ( AZF ? ) dans la région.


22 / 10

Garrantzizko mezua :


ETA euskal erakunde harmatu iraultzaleak – duela mende erdi bat iragantxe abiatua Euskadi askatzeko ( libratzeko ) – jakinarazi du urri honen 20 an  borroka harmatuari uko egiten duela.Ez dela goizegi diote politikari gehienek bainan ere zentzuzko erabakia dela.Alderdi politikoen lana errextu beharko lukeena.

ETA déclare abandonner la lutte armée entamée voici un demi siècle. Grand soulagement  dans tous les camps/


Gaur aratsaldean jende asko joan beharrak


dira Euskal Herri guzitik Bilbora manifestatzera. Euskal Herriak konponbidea behar duela lehen bai lehen.


Grosse affluence attendue à la manifestation nationale de Bilbao pour clamer la nécessité de SOLUTIONS pour en terminer avec le conflit politique majeur en Pays Basque.


Helduden larunbatean ( urriak 29 ) Baionako IUT. entzun gelan


izanen da Bretainia, Katalunia, Suiza eta Euskadiko aditu batzuekin eztabada berezi bat. Gaia: “Berriztapen sozialak itsasgunean gizarteratzen nekeziak dituzten jendeentzat”. Goizeko 10 tarik arasaldeko 6 ak arte. Deneri idekia.

Samedi 29 octobre ( 10h – 18h ) grand débat à l’amphi de l’IUT e Bayonne sur ” Innovations sociales en milmieu maritime” avec intervenants suisse,breton, catalan et basque?


ZUBIAK 45 plazaratua artikulu andana batekin:


EA. 25.urteburua, Zenaturako bozen emaitzak abertzaleentzat, elkarrizketak ere: Manu Ibarrondo, Maider Carrre ( G.A. ) ko Idazkari nagusia, Nestor Basterretxea, Mattin Etchepare.LGV . kontrako borroka zertan den eta abar.

Le Numéro 45 du journal politique bilingue ( basque et français ) en kiosque. Témoignages sur le 25 e anniversaire de la création d’ Eusko Alkartasuna



13 / 10

P.S. en ” Primaires” delakoetako azken eztabadek ere


Hollande eta Aubry ren artean ez dutela deus handirik aipatu frantses estatuak artoski zaintzen duen zentralisazioaz.

Momentuko, zentralisazio itogarri hortaz argiki mintzo den kandidatu bakarra ( Frantziako lehendakaritzara )  dukegu hain segur denen buru Eva Joly EELV. eurodeputatua.

Aux primaires du P.S. ( intéressantes ) très peu ou pas du tout d’allusion à la plaie du centralisme français !! Est-ce encore totalement tabou ou hors sujet ?


Donostiako “Bake konferentzia”n jende  aditu andana izanen dela azkenean !


eta E.H. alde huntarik lehen lerroan Kotte Eszenarro P.A. departamenduko 1.lehendakari ordea,PS.koa, Hendaiako auzapez luzaz izana, bai eta eskuin aldetik ere J.J. Lasserre zenatur berria( Modem ).Biak beren kondu doatzila.

Kotte Escenarro ( P.S. ) 1er Vice président du Conseil général des P.A. et J.Jacques  Lasserre nouveau sénateur ( Modem ), seront présents – à titre personnel – à la Conférence de la Paix à Donostia/ S. Sebastian lundi prochain.


LGV2 aren kontra kanpaina biziagotzeko, igandean ( urriak 16)


ibilaldiak izanen direla Uztaritzera ( Arruntze gainean), hor izanen baita mintzaldi eta bazkaltzeko molde. Hau dena gehienetan bezala CADE elkarte ekolojistaren inguruan.Nahi duten guziek dutela horrara gomita .

1er grand rassemblement de rentrée contre la LGV dimanche prochain à Ustaritz ( quartier d’Arruntz ) sur le coup de 11h . Il y aura foule. Et avec raison !


Jean Grenet Baionako auzapez eta deputatuak ( UMP. ren aldekoak )


aski gora jakinarazten daukula ez duela uko egiten bere kargueri helduden aldietako ere.

Jean Grenet, Député maire de Bayonne ( apparenté UMP ) déclare avec force qu’il va briguer à nouveau tous ses mandats en 2012 et après… On est donc prévenus !


Batasunak ere bere boza altxatzen


helduden hauteskundetan nola jokatu behar den E.H. iparraldean erraiteko bainan ez dio gauza handirik jada bidean diren erakundetaz:hala nola R& P.S.eta EELV k elkarrekin duten lotura politikoaz.Hauk, denen buru, bakarrak izan direnak E.H. alde huntako beharrak aipatzeko Bacho jaunaren inguruan.

Déclarations sur déclarations de Batasuna.Mais rien encore sur la convergence entre  R& P.S. et EELV ! Pas assez actifs ?  de gauche ? et abertzale pour R& P.S  ?



Auxtin  Chaho eta Grégoire Epphere

Auxtin Chaho Zuberotar pentsalari ta idazle famatua ohorezki aipatua Baionako Euskal Museoan Eusko Ikaskuntzak joanden larunbatean antolatu mintzaldi andanan . Eta biharamunean ere Atarratzen.  Goresmenak !

Igande berean ere Grégoire Eppherre Altzürüküko seme apez euskaltzalea  ( Mauleko ikastolaren sortzaletarik…) handizki ohoratua Euskaltzaleen Biltzarraren ganik. Egun eta orroitzapen ederrak bientzat. Biak euskal jendearen eredu !

Deux grands Souletins euskaltzale et abertzale tôt disparus à l’honneur à Bayonne, à Tardets et à Aussurucq: Augustin CHAHO et Grégoire EPPHERRE.C’était samedi et dimanche dernier. Mais bien peu de jeunes abertzale  dans ces célébrations! Curieux !


BATERA plataformak berriz abiatzen ditu bilkurak eskualdeka


ustez eta oraino Frantziak onartuko duela halere azkenean E.H. Iparraldearen ezagupen eta onarpen berezia. Alta bi mende hautan eskatua dena ! Bainan harentzat lurpean barna ehortzia !

BATERA redouble de vigueur pour la reconnaissance institutionnelle du nord du P. Basque bien enterrée dans les profondeurs depuis des siècles par la ” douce France “. Des comités locaux seront mis en place sous peu.

Et que faire du souverainisme basque ( Indépendance dans l’Europe ) de l’ensemble du Peuple et Pays Basques ? Pas assez offensif pour faire reconnaître nos droits ” au nord ” ?


E.H. Iparraldeko euskal irratietan alderdi abertzalekilako debateak


itzaliak ote diren betiko edo beti berak direla hor aipu : edo AB edo Batasuna. Alta beste batzu ere hor direla. Hauk gainera Euskal Herri osoan ( 7=1 ) lehiatzen direnak ! Ala ez den hemen Euskal Herri osorik oraino nahi ? Gaixo egiazko Euskal Herria !

Fin des débats abertzale entre TOUS les partis abertzale dans les radios basques de la région ? “On n’y entend que AB et Batasuna” comme relevé par nombre d’auditeurs.


Aurtengo LURRAMA festa Biarritzen*


izanen ( Halle d’Iraty  )  da hazaroaren 6 tik 6 rat. 700 lankide falta direla laguntzeko eta izena eman ditekela egin ahal bezain laster internetez ere.Beti bezala zernahi gauza ikusteko eta jastatzeko.Hiriaren eta baserriaren artean lokarri zinez baliosa.

LURRAMA  (édition 2011 ) aura lieu à Biarritz du 4 au 6 novembre ( halle d’Iraty ).La foule habituelle y est attendue comme les bénévoles pour aider à de nombreuses tâches comme les précédentes années.


05 / 10 /

Tarnose eta inguruko herri landesek ez dutela onartzen Baiona


aldeari lotzea herri arte aldaketa berrikari erran dute bereziki Tarnosen antolatu den bozkaldi batean iragan igandean.Euskal Herria Euskal Herri da eta Landak ere Landa .

La commune de Tarnos ( Dpt 40,  limitrophe de Bayonne ) décide par vote de ne pas se rattacher au Pays Basque.

Hazparnen bet betan zendu dela Patxi Arotçarena jauna, 43 urtetan.

Gizon eta aita entseatua, guziz euskal kulturan aspaldi engaiatua, Eskola Tekniko pribatuan erakasle eta herrian auzapez orde, denen errespetua eta atxikimendu bildua zuela. Mundu bat izan zaio hain hunkigarria zen ehortzketarat gaur aratsaldean.

Décès brutal de Patxi Arotçarena,  l’adjoint à la culture de la Commune de Hasparren à 43 ans sur son lieu de travail. Homme extrèmement dévoué et compétent, père de 2 enfants. Ses obsèques se sont déroulées en présence d’une foule d’ami(e)s.

EKT ( Baionako Elkartetxeko Kultura taldea)k  antolatzen du


eztabada aberats bat uriaren 29 rako ( larunbata)  gaia izanen dela: Itsasgunetan antola ditezken sozial berrikuntzak eskolatzeko eta bizitzeko arazo zerbait duten gazteentzat. Esperientziak Bretainiatik, Suizatik, Kataluniatik eta Euskal Herritik. Xehetasun guziak laster.

Débat ( entrée libre ) sur des innovations sociales en milieu maritime en direction de personnes en difficulté d’intégration le samedi 29 octobre prochain à l’Amphi de l’IUT, place St André Bayonne. Avec participation d’experts et observateurs divers.

Euskal presoen hurbilketa Euskal Herrira


geroz ta gehiago aipu aski serioski Euskadiko gobernuan ere. bainan espaniol eskuindarrak ( PP ta bertze ) beti kontra astoak bezala !

Le rapprochement des prisonniers basques ( plus de 700 ) dispersés en France et en Espagne est de plus en plus à l’ordre du jour.Avec opposition tenace du PP.

28 / 09

—————

Zenaturako bozen ondotik

Esperantza ederrak baziren Sauveur Bacho, Arberatzeko auzapeza zenatur ateratzen ahal zela berdin joanden igandeko bozetan :P .S alderdiarekin 2. itzulirako egin adoste teknikoaren bidez. Bainan Jarraud andereak ez du bere alderdiak erabakia errespetatu bainan bazterrak azkarki nahasi.

Halere Bacho ederki ateratzen da bigarren itzulian kasik lau ehun boz ukan baititu. Goresmenak Euskal Herri alde huntako behar ainitz ( bai eta Biarnoko asko ere ) hain ederki plazaraturik beste bere zerrenda kidekin !

P.S. ak bi hautetsi ardietsi ditu halere: Jo Labazée eta Frédérique Espagnac anderea, hau euskal arazoaren aldekoa. Joka hor orai !

Après les sénatoriales en P. basque et Béarn.

Bon score de Sauveur Bacho au 2 e tour dimanche à Pau ( Candidature soutenue par EELV, R& P.S et aussi EA ). Mais faute de respect minimum de l’accord technique pourtant établi entre P.S. et EELV – R& P.S par une sortante P.S. Mme Jarraud, les espoirs d’élection pour le premier se sont évanouis.

Au moins deux sénateurs de gauche ( Jo Labazée, Président du C.G des P.A et Frédérique Espagnac, adjointe à la Mairie de Pau, iront-ils au plais du Luxembourg où le nouveau président devrait être M. BEL , ancien maire de Lavelanet ( Occitatine ) soutien de François Hollande….

CDDHPB elkarteak JAKILEA bere agerkariaren 100. alea ospatuko

helduden larunbatean 17: 30 tan Baiona Polo Beyriseko MVC etxean.Elkarte horrek lan jarraiki argia erematen du euskal preso eta iheslariek Frantzia eta Espaniaren ganik jasaiten dituzten zapalketen berri emateko. Jende ainitz izan beharra da ontsa merezitako ospaketa hortan, Gaillot apezpiku ausart eta merezduna ere hor. Deneri idekia den ekitaldia.

Le CDDHPB ( défense des prisonniers basques ) à l’honneur samedi prochain à son siège de la MVC du Polo Beyris, Bayonne, pour le N° 100 de sa revue Jakilea ( le Témoin ).Venue notamment de Mgr Gaillot parmi les divers intervenants du riche débat organisé à cet effet.Moment important ! Entrée libre !


Iragan asteartean, AMAIUR deituko den

hauteskunde koalizio berria agertuko dela azaroko espaniol legebiltzarrerako ( EA, Ezker abertzalea,Alternatiba eta Aralar ek osatua ). Honen xedea aurkeztua izan da Donostiako Miramar en iragan asteartean. Hor zirela euskal zazpi luraldetako sustengu andana bat lau alderdi horietarik.

Igandean gehiago jakinen da Irunako Baluarten eman beharra duten agerpenean, ideia nagusiak, ikurra eta beste. Denak gomitatuak dira abertzale ezkertiarren ekitaldi hortara.

Annonce de la candidature de la plateforme AMAIUR formée par EA, Gauche abertzale, Alternatiba et Aralar pour les prochaines législatives dans l’état espagnol, mercredi dernier à Donostia ( S. Sebastian ) en présence d’abertzale de l’ensemble du P. Basque.Présentation officielle comme de son logo… dimanche prochain à Iruna ( Pamplona ) à 12 h à Baluarte.Grosse affluence prévue.

Agustin Chaho Zuberotarraren bizia eta lanak orroitaraziko dira

helduden larunbatan zortzi, urriaren 8an, Baionako Euskal Museoan egun osoan izan beharrak diren mintzaldietan. Antolatzaile Eusko Ikaskuntza erakundea.

Le 8 octobre( samedi ) importante journée en rappel de la vie et de l’oeuvre du souletin Augustin Chaho, précurseur des abertzale, au Musée basque de Bayonne. Nombreuses communications. Organisée par Eusko Ikaskuntza (Etudes basques ). Entrée libre.


Urriaren 8 an P.S. eta ezker Erradikaleko alderdien kandidatuen ” primaires”

delakoak izanen direla ere E.H. iparraldeko herri eta hiri ainitzetan.Lehen irabazletan izanen direla berdin omen hemen gaindi segurik Hollande eta Aubry.Deneri idekiak diren bozak, bakotxak bere iritzi emateko parada hortan.

Dimanche 8 octobre vote des Primaires P.S. dans de nombreux points du P.Basque aussi.


Abertzaleen Batasuna-k atzo bere prentsaurreko bat eman Baionan,

iragan igandeko zenatur emaitzetaz aski baikor, eskerrak emanez ere EELV alderdiari. Bainan ez hitzik EA k ekarri sustenguaz ! Biltzar nagusi bat eginen dutela ere abendoan egoeraz mintzatzeko eta erabakitzeko…

AB remercie dans une Conf. de presse de mercredi dernier EELV pour sa participation à ses côtés aux sénatoriales de dimanche dernier.Mais pas d’égard pour EA qui a pourtant soutenu cette entente !

E.H. Iparraldeko EA-k ” Euskal Errepublika Europan”

karta postal bat ta afitxa / kartel bat zabaltzen hasia, ez dela azken batean beste molderik Euskal Herri osoak  behar duen herri-errespetua ardiesteko tokian bertan eta Europan eta munduan ! 2 karta postala euro batean.Salgai Baionako Elkartetxean, 34, Pannecau – Baionan.

Edition d’une carte postale et d’une affiche : ” La République basque en Europe” par la fédé EA du nord P. Basque.Pour s’en procurer… s’adresser au 34, rue Pannecau, Baiona / Bayonne.

24 / O9 / 2O11

Bihar, zenaturren bozak Pauen.


EELV / R& P.S. zerrendako kandidatuek, bereziki direla AB, EELV, P.OC ekoak,  Sauveur Bacho buru, kanpaina bizia egin dute bereziki EH. Iparraldean.Esperantza handiak badira ondorio onak izanen dituztela eta bigarren itzulian S. Bacho aterako dela zenaturgoan.Zerrenda honek adospen tekniko bat baitu ere eginik ezker alde P.S. alderdiarekin gauzak horrela izaiteko.EA-k ere bere sustengua ekarri dio argiki .S. Bacho ren zerrendari, beste molderik ez izanez E.H. iparraldeko arazo asko frantses zenatura ere helarazteko. Suerte BACHO !

———————-

Demain élections sénatoriales à Pau.la liste EELV / R& P.S. avec les candidats AB, EELV,P.Oc emmenée par Sauveur Bacho a de fortes chances d’arriver au but à cause de l’accord technique effectué avec le P.S. Liste soutenue aussi par Eusko Alkartasuna.

Euskal presoen kolektiboak


( 700 presoez goiti direla Espainia eta Frantzian)  bere sustengua ekartzen EA, Ezker abertzalea, Alternatiba- eta Aralar ek bake bidearen alde Gernikan sinatu oinarrizko dokumentuari.Urrats handia hor aintzinera / aurrera !

——-

Le Collectif national des prisonniers basques ( plus de 700 en Espagne et en France ) rejoint l’accord de base de paix et de voies démocratiques de Gernika signé déjà par EA, Ezker abertzalea,Alternatiba et Aralar.


Alkartasun Eguna 2011 Lizarran ( Nafarroan )


ospatu izan dela joanden igandean milako bat iraganik EA ko militante eta adiskideen konpainian. Hitzaldi nagusia Pello Urizar ek hiriko plaza erdian EA ren 25 urteak ospatuz eta heldu diren herronkak aipatuz, hala nola Cortes etako bozak hazilaren azken igandean.

Ondotik bazkaria Lizarrako ezker paretan milako bat hurbil bazkaltiarrekin,Lapurdi aldetik ere mitinan bezala hor zela  EA ko multzo pollit bat.

———-

Succès de la fête Alkartasun Eguna – Solidarité basque – dimanche dernier à Lizarra ( Estella ) en Navarre en l’honneur de plus cette année des 25 ans d’EA,  avec la participation de militants et sympathisants de l’ensemble du Pays Basque ( plus d’un millier ).Pas un mot encore dans la presse abertzale ou frantximent d’EH. iparralde ( Honneur à la frontière franco espagnole ? ).

ZUBIAK ( aldizkari elebiduna, euskara / frantsesa, harpidetza:15 euro ) 45.alea plazaratua dela artikulu andana batekin:

- Pello Urizar en azken mezua Euskal Herriari

- Eva Joly EELV ko F. Presidentziarako kandidatuaren hitzak R& P.S. federazioaren Udako unibertsitatean eginak.

- Udako Unibertsitate horren berri bai eta hortik atera txosten baliosa,

-  EA ren azken lanak EH. iparraldean ere

- S. Bacho zenatur kandidatuaren eta honen kideen aurkezpena eta xedeak

- Aturri aldean diren larrialdi ekologikoez argitasunak

– EA ren ideologia ren zenbait pondu nagusi

- Larraineko herriak Monzon pastorala antolatuz egin duen mirakuilua !

La revue ZUBIAK de EA N° 45 ( bilingue eusk / frants.) est en kiosque avec de nombreuses rubriques ( voir plus haut ).

Abonnement 15 euros au: 34, rue Pannecau – 64 100 – Baiona / Bayonne.


————————– § ————————-

EA / LaBenZu ko bulegoa Baionan

oporretan iraila arte !

( Telefono bat halere presazko egitekoentzat. 06 08 63 05 12.).

Secrétariat de EA / LaBenZu en congés jusque début septembre. Tél. d’urgence: 06-08-63-05-12

——————————————————————————————-

Giza kate ederra Baionako pestetan Daniel Derguy ren alde.

Askok konprenitua dutela  ezarri nahi dioten MAE delakoak ez duela kanorerik jada hainbeste urte itzalean iragan dituenaren kontra !

Belle chaine humaine aux fêtes de Bayonne en faveur de Daniel Derguy menacé de Mandat d’Arrêt européen !

Senaturako bozentzat EELV eta R& P.S.ek lan programa osatua

bigarren itzulian  senatur bat, Sauveur Bacho, Arberatzeko auzapeza, ukaiteko gisan PS-ak indar bat egiten badu zinez alde hortara !

Sustengu andana jadanik.

En piste pour les candidats EELV et R& .P.S. aux sénatoriales avec la tête de liste Sauveur Bacho susceptible d’être élu au 2 e tour dans liste du P.S.

Nombreux soutiens déjà.

Espaniako Gortetako ( parlamentuko ) hauteskundeak aintzinatuak bet betan

eta hazaroaren 20 an izanen direla.BILDU-k beste tanto andana bat irabazten ahal hain segur .

Elections législatives anticipées aux Cortes espagnoles. De nouvelles avancées certainement pour BILDU !

Abuztuaren ( Agorrilaren ) 7 an eta 13 an gertakari handia Zuberoan,

Monzon Pastorala Larrainen handizki emanen dela. Baitute jeinu handi eta merezimendu !! Ikustekoa ! Denak Larrainera !

C’est OK ! pour la grande pastorale ” MONZON” à Larrau.Il y aura grande foule les 7 et 13 Août.

Baionako pestek oihartzun ederra aurten

euskal kultura ere aski ederki fagoratuz.

La culture basque à l’honneur aux fêtes de Bayonne. Il s’en était temps !

R&P.S. ( Région et Peuples solidaires ) federazioko udako Unibertsitatea eta Kongresua arrakasta handiz izanen berriz ere Mouans Sartoux en ( Probentzan).

Ordezkari multzo bat joanen dela harat EH. Iparraldetik ere, bereziki EA tik. Bai eta beste andana Europatik, ALE ren bidetik.

Université d’été et Congrès de la fédé R& P.S. en Occitanie ( Mouans Sartoux, Provence ) les 25, 26 et 27 Août avec délégations basques dont surtout EA.Et tant d’autres d’Europe par le biais de l’ALE ( Alliance Libre Européenne, Parti  des peuples sans état d’Europe ).

” Ezker abertzalea” zer izan behar den solasgai, besteak beste,

AB ren aurtengo udako Unibersitatean Makean, abuztu ondarrean, AB, Batasuna eta EA ko ordezkari batzuen artean.

———

” La gauche abertzale” en débat à l’Université d’été d’AB à Macaye ( fin Août ) avec représentants d’AB, Batasuna et EA.