Info régionales bilingues (archives 5)

1/ 08/ 2011

———————————————————————————————

EA / LaBenZu ko bulegoa Baionan

oporretan iraila arte !

( Telefono bat halere presazko egitekoentzat. 06 08 63 05 12.).

Secrétariat de EA / LaBenZu en congés jusque début septembre. Tél. d’urgence: 06-08-63-05-12

——————————————————————————————-

Giza kate ederra Baionako pestetan Daniel Derguy ren alde.

Askok konprenitua dutela  ezarri nahi dioten MAE delakoak ez duela kanorerik jada hainbeste urte itzalean iragan dituenaren kontra !

Belle chaine humaine aux fêtes de Bayonne en faveur de Daniel Derguy menacé de Mandat d’Arrêt européen !

Senaturako bozentzat EELV eta R& P.S.ek lan programa osatua

bigarren itzulian  senatur bat, Sauveur Bacho, Arberatzeko auzapeza, ukaiteko gisan PS-ak indar bat egiten badu zinez alde hortara !

Sustengu andana jadanik.

En piste pour les candidats EELV et R& .P.S. aux sénatoriales avec la tête de liste Sauveur Bacho susceptible d’être élu au 2 e tour dans liste du P.S.

Nombreux soutiens déjà.

Espaniako Gortetako ( parlamentuko ) hauteskundeak aintzinatuak bet betan

eta hazaroaren 20 an izanen direla.BILDU-k beste tanto andana bat irabazten ahal hain segur .

Elections législatives anticipées aux Cortes espagnoles. De nouvelles avancées certainement pour BILDU !

Abuztuaren ( Agorrilaren ) 7 an eta 13 an gertakari handia Zuberoan,

Monzon Pastorala Larrainen handizki emanen dela. Baitute jeinu handi eta merezimendu !! Ikustekoa ! Denak Larrainera !

C’est OK ! pour la grande pastorale ” MONZON” à Larrau.Il y aura grande foule les 7 et 13 Août.

Baionako pestek oihartzun ederra aurten

euskal kultura ere aski ederki fagoratuz.

La culture basque à l’honneur aux fêtes de Bayonne. Il s’en était temps !

R&P.S. ( Région et Peuples solidaires ) federazioko udako Unibertsitatea eta Kongresua arrakasta handiz izanen berriz ere Mouans Sartoux en ( Probentzan).

Ordezkari multzo bat joanen dela harat EH. Iparraldetik ere, bereziki EA tik. Bai eta beste andana Europatik, ALE ren bidetik.

Université d’été et Congrès de la fédé R& P.S. en Occitanie ( Mouans Sartoux, Provence ) les 25, 26 et 27 Août avec délégations basques dont surtout EA.Et tant d’autres d’Europe par le biais de l’ALE ( Alliance Libre Européenne, Parti  des peuples sans état d’Europe ).

” Ezker abertzalea” zer izan behar den solasgai, besteak beste,

AB ren aurtengo udako Unibersitatean Makean, abuztu ondarrean, AB, Batasuna eta EA ko ordezkari batzuen artean.

———

” La gauche abertzale” en débat à l’Université d’été d’AB à Macaye ( fin Août ) avec représentants d’AB, Batasuna et EA.

18 / 07

Daniel Derguy

militanteari Parisen ezarri nahi dioten MAE ren kontra mila manifestari gutienez joanden larunbatean Baionan egin manifa ederrean.Galdegina da orai deneri MAE horren kontra diren guziak mobilisa gaiten artoski egin ahala jende inguruan bilduz.

Plus de mille personnes dans la rue samedi dernier à Bayonne,  en soutien à Daniel Derguy, menacé lui aussi du MAE ( Mandat d’arrêt européen ) et de livraison à la police espagnole !

Gabi Mouesca aurkezten da  zinez ezker abertzale gisa

datozen zenatur hauteskundetan ondoko duela Terexa Halsouet Urrunarra. Paradaz baliatu nahi da zenaturren kargua berriz ikustekoa dela erraiteko eta hautetsiek beren ardurak hartu behar dituztela Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoa konpontzeko.

Gabi Mouesca, militant basque connu se présente en tandem avec terexa Halsouet d’Urrugne aux prochaines sénatoriales et ce dans l’esprit abertzale de gauche.

Aipatzekoa halere Oldarra eta Adiskideak

gure kostaldeko bi kantari koru ezagunak xapeldun atera direla  Miranda del Ebron ( Castilla y Leon ) hirian izan den lehiaketa handi batean. Bai zorionak zueri !

Les choeurs Oldarra de Biarritz et Adiskideak d’Anglet raflent les meilleurs prix d’excellence à Miranda del Ebro ( Castilla et Leon ).

Mugerren izan den Alter Village-k

egun aberatsak izan dituela Mugerren. Hor mintzatu baitira bestak beste EHLG ko Mixel Berocoirigoin arduraduna eta Daniel Olzomendi  Leia elkakartea ( Nafarroan mendiz gaineko autobia proiektuaren kontra agertua ) ren arduraduna eta orai Izurako auzapeza.

————

Succès des journées l’Altervillage à Mouguerre avec Attac et Bizi.Interventions appréciées, entr’autres de Mixel Berocoirigoin, président de EHLG ( Chambre d’agriculture alternative du nord  P. basque ) , Daniel Olzomendi, de Leia ( opposé à la transnavarraise 2 X 2 voies ), Jose Barrio pionnier de l’éducation des jeunes en difficulté en mer.

Euskaltzaleen Biltzarrak bere urteko ateraldi handia

etzi eginen Gipuzkoara autobusez Piarres Ainciart bere lehendakariaren ardurapean: Lazkaon Maizpide euskaltegia ikuskatuz bai eta Ataunen eliza, horgo organo berezia ere. Gainera oraino horgo Errota eta Barandiaran zenaren etxea eta museo berezia.

Sortie en autocar avec Euskaltzaleen Biltzarra mercredi prochain en Gipuzkoa ( Lazkao et Ataun , patrie de l’éminent chercheur anthropologue Barandiaran ).

Sauveur Bacho jaunak zenaturako bere kandidatura aurkeztuko

helduden ortzegunean bere beste bi kidekin eta ordezkoekin, sustengu ederrak dituela jadanik dela AB, EA,P.OC ( Biarnon ), EELV, bai eta R& P.S. federazioa. Bigarren itzulian berdin adoste bat eginez P.S. arekin, ez baita beste molderik zenatur hautetsi izaiteko.Goresmenak !

Sauveur Bacho, maire d’Arbératz et syndicaliste connu présente sa cadidature jeudi prochain aux sénatoriales, soutenu de divers organismes comme AB, EA, P.OC ( Béarn ), EELV etc…

Batasuna alderdia arrangura dela

ez ote zen zenaturako hauteskunde hoientzat abertzale kandidatura bateratu bat antolatzen ahal, abertzale ildoari leial egoiteko.

Froga bat bezala hor, ez ditugula euskal abertzalek gauza guziak berdin ikusten, hori normala baita naski politikan…

Batasuna regrette que les abertzale de gauche ne se soient pas entendu sur une candidature de gauche.

Txomin Peillen, idazle,ikerle eta euskaltzaina

Biarritzeko mediatekan helduden larunbatean 4 tan, Akitaniako leku izenez erakasle.

Txomin Peillen, écrivain, chercheur, académicien basque, samedi prochain à 16 h à la Médiathèque de Biarritz: Sur  l’origine des noms de lieux en Aquitaine et au delà.

16 / 07 / 2011

Egun, 16 a, larunbat aratsaldean 5 tan  izan beharra dela beraz Daniel Derguy euskal militante Hiriburutarraren aldeko manifa abertzale gotorra Baionan,

Euskaldunen Plazatik abiatuz 17: oo tan.Ezin onartua alabainan nolaz lehertu nahi duten gehiago jadanik 12 urte preso ezarri ondoan, orain libre den bat.MAE ren mehatxua gainean emanez Aurore Martin eri bezala.Ezin onartua !

Manif cet après midi à Bayonne, samedi 16 à 17h,en faveur de la libération définitive de Daniel Derguy militant abertzale convoqué par AB, Batasuna et EA.

Mauleko auzapeza herriaren pareta batzuetan eginak izan diren tindaketa basa batzuen kontra altxatu.

Zer nahi duten hoien egilek ? Ala ez diren ohartzen ere jendea beren kontra ezartzen dutela eta bazterrak zikintzen…

Le maire de Mauléon s’élève contre des grafittis sur les murs de la ville.Opérations contreproductives !

Aurtengo Errepublika Egunak deitu ditu SEGI koak Baionan manifestatzera bizi bizia

Frantziak eta Espainiak daramaten errepresio politikaren kontra. Eta ere galdetuz zenbat errepublikarra eta demokratikoa ote den frantses estatua, hainbertze bortizkeria eginez EH ren kontra bai eta berdin munduan.

Les jeunes du mouvement indépendantiste SEGI (continuer ) interviennent en nombre au rassemblement officiel du 14 Juillet à Bayonne

Mugerren Alter/ village  bat muntatua dela ATTAC, BIZI eta abar ekin…( goresmenak ! )

gai sozial andana bat jorratuz. Adibidez Jose Barrio Angeluarrak ere bere esperientziaren berri emanen gaur goizean 10 tan: Honek gazteak ematen baititu itsas ontzi batzuetan biziaren legeen berri hobeki ikas dezaten.

Journées altervillage à Mouguerre Elizaberri à l’initiative d’Attac, Bizi, sur de nombreux thèmes sociaux.Participation aussi  d JOse Barrio, éducateur des jeunes par stages sur bateaux.

“Euskal Errepublika Europan” ( EEE ) postala

agertu EA/ Labenzu edo iparraldek bazterretan zabaltzeko. Zergatik ez Euskal Errepublika bat eraiki urratsez urrats, hortik bailegorke EH. Iparraldeari bere autonomia. ( Postalen salprezioa: 1, 50 euro bientzat ).

Une carte postale à diffuser ” République basque en Europe” que vient d’éditer Eusko Alkartasuna.Prix:  1, 50 euro pour 2.

Sauveur Bacho, Arberatzeko auzapez ezaguna izanen bide dela datozen Zenatu hauteskundetan kandidatu

EH. Iparraldeak bere ezagutza instituzionala izaitearen alde, besteak beste.EELV eta R& P.S. ( AB, EA, P.OC…) en sustenguarekin.

Bigarren itzulian PS. arekin akordio bat eginez heltzen ahalko bailiteke kargu hortara.Hala bedi !

Sauveur Bacho , maire d’Arberatz et militant syndicaliste CFDT  bien connu depuis longtemps sera sans doute le candidat pour une Institution spécifique du nord / pays Basque aux prochaines sénatoriales. Soutenu par EELV, R& P.S….

LGV2 erokeriazko trenbide  egitasmoaren kontra bidu direla berriz ere ehunka jendeak

Pausu eta Azkaine ingurutik errepublika egunez.De Coral Urrunako andere auzapez anderea ere hoiekin. Denak pozik delako egitasmo zentzu gabe eta bazter suntsitzaile horri buru egiten dutea sekulan baino gehiago jendeak.

Plusieurs centaines de marcheurs contre le projet fou de la LGV2, depuis Ascain et Biriatou, le 14 juillet dernier

AGUR gasnategi berri eder bat estrenatua Irati aldeko mendietan, arrakasta handiarekin

erran nahi handia baita hor euskal laborantza eta industria batek egiten duten indar kementsu eta emankorra agertuz.

Bisitak ere egiten ahal nahi delarik. ( Deitu telefonoz ).

Gora Agur !

Très belle fromagerie Agur inaugurée en grand sur les pentes de la montagne Irati à partir de Mendive. Très intéressante initiative et réalisation tout près des bergers producteurs de lait de brebis sur les lieux.

A voir. Visites des lieux. ( Téléphoner auparavant ).

9 / 07 / 2011

– Daniel Derguy euskal militante abertzalea, jada  12 urtez preso egonik, gose greban !

jarria dela MAE delakoaren mehatxu handiaren kontra . Danielen alde izan beharra baita manifa handi bat Baionan uztailaren 16 an,larunbata,  17:00 .

Honen alde agertuak jadanik AB, Batasuna eta EA, herenegun Baionan eman duten prentsaurrekoan.

Daniel Derguy militant politique basque ( ayant déjà effectué 12 annnées de prison en France ) est en grève de la faim contre son arrestation et le risque de subir le MAE ( Mandat d’arrêt européen ) avec remise à la police espagnole.

Manif importante en sa faveur samedi prochain à 17h à Bayonne.

- Monzon pastorala bide onean Larranen !

Gertakari kultural handi hau ( Larranen abuztuaren 7 eta 8 an ) aipatzeko prentsaurrekoak izanen dira Larraineko Herriko Etxean uztailaren 16 an aratsaldeko 4 tan, Baionan Elkar saltegian 18 an,goizeko 10 tan eta Koldo Mitxelena liburutegian Donostian egun berean eguerditan.

Hor mintzatuko dira, pastoralaren idazlea Johaine Bordaxar,ikusgarri antolatzailea J. Pierra Recalt eta Koru gidari den JL Aranburu Bidabe. Gora Larraine eta Zuberoa !

La Pastorale MONZON ( à Larrau les 7 et 13 Août prochains ) en préparation active !

Diverses conférences de presse à cet effet à la mairie de Larrau, Librairie Elkar à Bayonne, Centre Koldo Mitxelena à S Sebastian ( Donostia ) successivement les 16 juillet à 16h, le 18 à 10 h et à 12 h.

- Espaniol Parlamentuko ( Cortes ) hauteskundeak aintzinatuak ( aurreratuak ) litezkela ?

Hau dio La Clau Katalan kaseta elektronikoak goiz honetan, Espainiako Parlamentuko hauteskundeak aintzinatuak direla hazilaren 27 ra.Litekena beraz  ?

BILDU-k  ere laster mugitu beharko hor berriz Euskal Herriaren boza edo ahotsa finki entzunarazteko azken bozkaldietan bezala.

Selon le journal électronique catalan La Clau, les élections aux Cortes ( législatives ) espagnoles seraient avancées au 27 novembre.

- UEU euskal udako Unibertsitateak ederki

ereman bere lanak Baionan, orai Eibarren jarraikiko baititu parte hartzale gehiagorekin bixtan da.

L’ Université d’été basque quitte aujourd’hui ses journées de Bayonne pour se poursuivre à Eibar en Gipuzkoa.

- MAM minixtro ohiak dio berriz ere LGV 2 trenbide berria zinez debaldekoa eta kaltegarri dela hemen.

L’ancienne ministre UMP M. Alliot Marie aussi déclare à nouveau que le projet de la LGV2 en Pays Basque est totalement insensé et ruineux.

- BIL GAITEN ! – marka berri bat: ( ezkerreko abertzale eta ekolojistak ) E.H. Iparraldean

mintzatu dela Baionan atzo prentsaureko batean: Hegoaldean BILDU ren gisa alde huntan ere mugitu behar dela, jada egin lanen eta gerokoen segurtatzeko.Alderdi abertzale guzieri idekia dela eta haratago ere.EH BAI baino erakunde politiko iraunkorrago eta zabalago bati buruz joanez berdin ahal bada.

Bil Gaiten ( Unisssons nous ), nouvelle marque politique abertzale, pense qu’il faut aller à l’union des abertzale de gauche en nord / Pays Basque à l’image de BILDU en sud / Pays Basque.

- Ezker abertzale ofizialak ere diola deplauki E.H. hegoaldeko prentsaurreko batean atzo

bortizkeriak ez duela euskal subirautza laguntzen. Politikoki eta bake bidez jokatu behar dela izaitekotz !

“La violence est contre productive à l’émergence du Souverainisme basque” selon la gauche abertzale dans une Conf. de presse en sud/ P. Basque.

Il faut plutôt procéder politiquement et par des voies pacifiques.

- Egun goizean BATERA plataformak bere biltzar Nagusia

Ezpeletan goizeko 9 tan.Deneri idekia. Datozen Zenatur hauteskundeak ere aipatuak izanen direla, besteak beste.

Les élections sénatoriales aussi… au menu de l’AG de la plateforme BATERA ce matin à Espelette, 9H.

5/07/2011

EHZ festibalak arrakasta handia

aurten ere Heletan. 20.ooo ikusliar ikusgarrietan. Gora EHZ : Gora Euskal gazteria !

Gros succès cette année encore au festival basque EHZ de Héleta. Plus de 20.000 spectateurs !

Donostia Europako Kultura Kapitala

hautatua izana dela. Ez baitu berdin balio gure EH. Iparraldeko eskualdearentzat ere. Gora Donostia eta Donostiarrak  !

DONOSTIA, Capitale culturelle d’Europe en vue de 2O16 !

Batera plataformak biltzar nagusia duela

datorren larunbatean Ezpeletan goizeko 9 tan hasirik. EH. Iparraldearentzat Instituzio bereziaren aldeko kanpaina berri baten mentura bidean.

AG de la plateforme BATERA samedi prochain à Ezpeleta ( 9h ). Revendication d’une Institution spécifique pour le nord / P. Basque.

Kostaldeko sozialista frantsesak Aubry ren alde direla omen gehienak.

Le PS de la Côte basque en majorité en faveur de Martine Aubry, pour les primaires en perspective.

2/07 / 2011

EA / Iparralde edo LaBenZu-k prentsaurrekoa

eman du Baionan iragan asteartean, ekainaren 28 an, Mattin Etchepare Koordinatzailea, Manex Pagola idazkaria eta Jose Barrio, Xarles Etxandi, hauk biak ere zuzendaritzakoak mahainburu zirela.

- BILDU ren arrakastaz arras pozik,bietan oraino Lohitzune Txarola Donibane Lohitzundarra Gipuzkoako Junten lehendakari izaiteaz.  Ahantzi gabe Sabin Intxaurraga zenak eta honen ingurukoek ere  alde hortarat ekarri indarrak ! EH. alde huntan aldiz gauzak beti berdintsu, Frantzia zinez itsu eta beti elkor hemengo beharreri, froga egina baita Frantziak ez duela ez euskal populu ez Euskal Herririk nahi, hortakotz argi dela beraz Euskal Herriak Europan Euskal Errepublika demokratiko bat izan behar duela ahal bezain laster.

Zenaturako bozentzat EA k hemen sustengatuko duela izaitekotz EELV eta R& P.S. ek muntatu nahi duten zerrenda.

Conférence de presse de EA / nord P. Basque mardi dernier à Bayonne.Le succès général de BILDU et l’élection de Lohitzune Txarola de St Jean de Luz à la présidence des Juntas de Gipuzkoa ont de quoi réconforter.Sans oublier tous les efforts accomplis dans ce sens le regretté Sabin Intxaurraga et son entourage.

Par contre immobilisme insupportable au nord du P. Basque. La France ne veut manifstement ni de peuple ni de pays basques.Il est donc temps d’aller politiquement à l’instauration de la République Basque démocratique en Europe.

Pour les sénatoriales, EA soutiendra ici la liste EELV / R& .P.S. en cours de constitution.

Bateraguneko auzipetuen alde manifa handia

izan beharra dela gaur arratsaldean Donostian 17: 30 tan. EA koak ere hor izanen direla sustengua agertzeko.

Importante manif en défense de Bateragune et ses prisonniers à Donostia cet après midi. EA y sera aussi présent en masse.

Heletan abiatua EHZ festibala

gazte eta gazte ondo andana handiarekin, froga ederra euskal kulturak bizi nahi duela eta oihartzun ederra duela E.H. tik kanpo ere.

Le grand festival des jeunes EHZ ( Pays Basque en direct ) a démarré sur les chapeaux de roue à Heleta.

Udako Euskal Unibersitatea

idekitzen bihar uzatailaren 6  arte Baionan ikergai andana batekin urte guziz bezala.

L’Université basque d’été ( UEU )ouvre demain à Baiona jusqu’au 6 juillet.

26 /06 / 2011

Hiru lau mila manifestari atzoko manifan Baionan Aurore Martin en alde

MAE edo Euroagindu hori Auroren kontra kendu behar dela, hori da oihukatu hor ziren alderdi, sindikatu, elkarte eta norbanakoen ganik, frantses alderdi batzuetako ordezkariak ere ikusten zirela hor, PS, PC, EELV eta NPA tik . Aurore ere lotu da manifari momentu batean eta aintzina jarraiki.

Plus de 3000 manifestants à Bayonne en soutien à Aurore Martin victime du mandat d’arrêt européen où elle même s’est jointe au cortège en première ligne.

Martin Garitano bozkatua izan dela Gipuzkoa auzoko Ahaldun nagusi
BILDU eta ARALAR en bozekin.Lohitzune Txarola Juntetako lehendakariak eman dio eskura agintarien makila.
Soutenu par BILDU et Aralar, Lohitzune Txarola, le nouveau  Député Général de Gipuzkoa, Martin Garitano a reçu des mains de Lohitzune Txarola présidente des Juntas de Gipuzkoa  le makila d’honneur.

Battittu COYOS Mauletarra atzo Euskaltzaindian sartu

euskaltzain andana eta beste ehun bat jende ere hor zirela, gehienak Zuberotarrak.Giro ederra eta hitzaldi sarkorrak. Gora Zuberoa !
Le linguiste mauléonais Battittu Coyos intronisé à l’Académie de la langue basque samedi dernier à Mauléon devant une nombreuse assistance.

Izagirre Donostiako auzapezak herriko etxetik kendu

espaniol erregearen itxura, espaniol alderdiak zinez hasarre agertuz.
Le nouveau maire ( BILDU ) de Donostia ( San Sebastian ) a retiré de la salle pleinière de la mairie le portrait du roi d’Espagne

EH. Iparraldeko EA k prentsaurreko bat emanen datorren asteartean, ekainaren 28 an , 10 tan, Baionako Trinque Moderne-n.

Zertan den EH. alde huntako EA politika egoera berri huntan eta zeri buruz joan behar den hemendik aintzina Euskal Errepublika bat Europan obratuz.

Conférence de presse mardi 28 de EA du nord du Pays Basque. Situation politique et les réponses à apporter en oeuvrant à l’instauration d’une République basque en Europe par des voies démocratique et pacifiques.

19/06 / 2011

Aurore Martin jendetara agertu da bere gordagiatik,

atzo Biarritzeko Irati salan eskubide zibil eta politikoen alde antolatu ekitaldian ( 2 mila jende ). Adibidez Korsikatik beretik bi hautetsi ( Jean Guy Talamoni eta François Alfonsi eurodeputatua ). Sustengu handia ikusi dela hor hautetsi, jende  ezagun eta besteen ganik. Bereziki AB eta Batasunaren ganik ere bixtan da, EA eta PNB koak haatik ez direlarik sustengu hortara deituak izan, naski.

Abertzale herra politiko  zahar batzu oraino ere bizi ?  Zer da politika hori ( BILDU ren aroan ere ) ? Eta EH. hegoaldeari egunainokotan oraino ere bizkarrez ? (Frantzia ta “honen” euskal eskualdea beti hain sakratuak direla ? Holako sustengu zerrendak Hendaiako mugan geldiaraziz ?  ).Badela errealitate huntaz ere nun gogoeta !

Aurore Martin a reparu au grand meeting de Biarritz.

Senatorialak bidean abertzalekin ere

Bilkura batzu abiatu beharrak direla laster ean kandidatu abertzalerik ( edo Batera-korik ) agertzen ahalko den hauteskunde mota hortan. Ororen buru bigarren itzulian noren alde jokatzeko, ezker ala eskuin ?

Les abertzale seront présents aux sénatoriales au nord du Pays Basque.

Oraiko berrietan Garitano

gure auzo hurbileko Gipuzkoako Deputatu nagusi datorren ortzegunean izendatu beharra da BILDU ren sustengu xoilarekin eta beharbada Aralar eko juntero bakarra lotuz. Hala bedi !

Martin Garitano ( Bildu ) sera certainement Député Général de Gipuzkoa

ZUBIAK 43

irakurgai dela ainitz artikulu motarekin. Lehen orrian Pello Urizar EA ko idazkari nagusiaren hitza bai eta bereziki Lohitzune Txarola Donibane  Lohitzundarrari eta orain Gipuzkoako Junten andere  Lehendakari berria denari egin elkarrizketa. Gogoeta bat ere R& P.S. en ganik jakiteko nora doan PS alderdia herri zapalduen egoerari buruz, Mattin Etxepare, EH Iparraldeko EA ren koordinatzailearen berriak berriki Baionan egina izan den urteko biltzar nagusiaz. Txomin Peillen ek berriz aipatzen duela Ajuriaguerra mediku pskiatra famatuak utzi dituen orroitzapen eta lan bikainak.Eta beste berririk ere…

ZUBIAK aldizkari politikoa, elebiduna ( euskara / frantsesa ).34 , Pannecau karrika- Baiona – Urteko harpidetza: 15 euro

ZUBIAK ( les ponts ) 43  ( périodique bilingue de EA / Nord Pays Basque en kiosque avec de nombreux articles. Interview de Lohitzune Txarola ( présidente des Juntas de Gipuzkoa ), positionnement de R& P.S. par rapport au PS,dialogue avec Martin Etchepare, Coordinateur territorial de EA au nord du Pays Basque etc…

Abonnement annuel 15 euros.

Josu RUIZ eta BURUTARAN jaunak,

azken bozetan BILDU ren zerrendan bermatu bi EA koak  Donostiako Juan Karlos Izagirre auzapezaren axuantetan direla, Alternatiba eta beste hautsi independentiente batzuekin. Goresmenak !

Ruiz et Burutaran de EA en bonne place dans el Conseil municipal de Donostia ( S. Sebastian ).

12 / O6 / 2011

BILDU koalizioak Euskadiko herriko etxe gehienak kudeatuko ditu azkenean  !

Donostiako auzapeza bera BILDU koa izanen ere, J. karlos Izagirre. Zorionak !   Lohitzune Charola Donibane Lohitzundarra, jada Irungoho hautetsi dela bai eta Gipuzkoako Batzar nagusietakoa ere, batzar hauen lehendakari izanen dela uste da ere, BILDU ren izenean.

BILDUk haizea alde duela ez da dudarik, anartean EA k  hemen ere bere iritzi eta lan saila,  hortaz laster agertu beharra.

ELA  sindikatuaren ehungarren urteburua handizki ospatua Bilbaon herenegun eta atzo Baionan ordezkari eta gomita andana batekin.

Manu Robles de Arangiz en gidaritzapean ( hau Beskoitzen bizi izana luzaz  bere andre eta haurrekin  eta hor zendua ere ) zinez indartu baitzen, gaur egun gisa bat edo beste Euskal Herri osoan lanean ari dela, oraiko idazkari nagusi  Ttiki Munoz ek giderrak daramazkiela.Euskal Herri osoko sindikatu azkarrena bilakatua dela ehun eta hamabots mila kidekin  !

Zorionak ELA !

Julian de Ajuriaguerra psikiatra nagusiaren omenez ( 1911 – 2011 )

izan dira bi egun lantsu eta eder Eusko Ikaskuntzak antolaturik, herenegun Bilbaon eta atzo Baionan. Julian Ajuriaguerra jauna luzaz Suizan lanean arizan ondoan kokatua baitzen ere milafrangan bere egoitza hor eraikiz.

Aditu andana mintzatu da ” maisu” edo buru hain argi horren lana goretsiz, horren lanak nun nahi ezagunak direla psikiatriaren sailetan eta aintzindari ekarriak berdin. Bideo eder batek erakutsi digu zer trenpuko gizona, jakintsuna eta abertzalea zen ere.

Modelo guziz ederra ikerlari guzientzat.Umila eta ausarta .

O4 / 06 / 2011

EA ( Lapurdi, BeNafarroa, Zuberoa) federazioko Biltzar nagusia

iragan da erran bezala maiatzaren 29 an Baionan. Beste zenbait erabakiren artean gehienik azpimarratu dena EH BAi ez haratago joaitea entseatu behar dela, hegoaldean BILDU bezalako zerbait alde honetan ere antolatuz hemengo egoeraren arabera. Beste alderdi abertzalekin eginen dira hortarako harremanak.

Tenter d’aller à un BILDU au nord du Pays Basque.

Telle a été la principale décision de l’AG d’EA annuelle ( fédération de Soule, Basse Navarre, Labourd ) tenue à Bayonne le dimanche 29 mai.

Ekainaren 18 an Biarritzeko IRATI barnetan izanen da mogimendu.

Hor antolatuko baita eskubide zibil eta politikoen aldeko ekimen indartsu bat guziz aratsaldeko 6 etarik aintzina.

Rassemblement important pour les droits civils et politiques en Pays Basque

le 18 juin à la salle d’Irati à Biarritz.

Aurore Martin abertzale militanteak jakinarazi du

bere gordagiatik ateratzeko xedetan dela bere politika lana denen bixtan eremaiteko.Euroaginduaren mehatxu pean dela beti,aurreikusten bezala du frantses poliziak altxatuko duela berdin eta Espainiaratuko, hor urte andana baten presondegia irriskatzen duela. Alta zuzengabe ari direlarik eta alde orotarik sustenguak dituelarik horrelakorik ez dadin gerta.

Aurore Martin, Militante de Batasuna,

cachée depuis plusieurs mois pour échapper à une mesure d’extradition ( MAE ) et de prison à Madrid, déclare vouloir réapparaître au grand jour malgré le risque d’arrestation par la police française. Alorsqu’elle est assistée de son bon droit et de très nombreux soutiens !

Baionako suminduek,

Madrileko eta beste hanbat lekutako ” indignados” ek bezala beren kanpamenduetan diraute. Nahiz Baionako auzapeza jaukitu zaien bitxiki auzitegiratuz, hor eskatzen zuela lekuak huts ditzaten Pelletier plazatik. Bainan auzitegiak ez dio arrazoin eman auzapezari.

Les Indignés ( Sumindu ) de Bayonne

camperont sur leurs positions malgré l’interdiction du maire de Bayonne que le tribunal de Pau a réfutée clairement.

Euskararen Erakunde publikoaren lehendakari berria Frantxua Maitia

Kontseilari orokor sozialista izanen da Max Brisson eskuindarraren ondotik.

Maitiak dionaz,indar eginen da orai bereziki euskara erabalia izan dadin zinez ahal den leku guzietan.Hala bedi !

Le nouveau président de l’Office Public de la langue basque, à Bayonne

François Maitia – Conseiller général et régional PS  ( succédant à Max Brisson, UMP ) insistera pour que la langue basque soit présente – et utilisée concrètement dans tous les lieux possibles.

ELA ( Eusko Langileen Alkartasuna ) euskal abertzale sindikatuak

ehun urte betetzen dituela ( 1911 – 2011 ) erakusketa aberats bat ideki da goiz huntan Baionako Elkar liburu saltegiko barnetan.Sindikatuaren buru Ttiki Munoz hor zen ere , jende andana zuela inguruan gertakaria ospatzeko.

Très belle et riche exposition du syndicat basque  ELA- 1011-2011 -  ( inauguration hier en présence de son président  Ttiki MUNOZ

à la librairie Elkar de Bayonne. A voir !