Info régionales bilingues archives 4

3O / 04 / 2911

Atzo ihardoki du EA k handizki

Donostiako Kursalean BILDU koalizio abertzalea debekatzeko Espaniol Auzitegi gorenak muntatu sorgin ihiziari.Peio Urizar EA ren idazkari nagusiaren inguruan zirela hurbiletik Manu Ibarrondo, Karlos Garaikoetxea, Unai Ziarreta lehendakari sortzaile eta kudeari ohiak eta gibeletik indarrean berrehun kargudun eta ordezkari segurik Euskal Herri osotik.Urizar ek garbiki erran du ez duela BILDU-k beldurtzekorik eta sekuan debekatua balitz, arrazoi politikoen gatik bakarrik litekela. Ezin onartua !!

Arana Martija Gernikarra

zendu dela, ehortzketa ederrak ukan baititu bere herrian herengun. Gizon ikasia, euskaltzain oso izana, euskal musikaren ikerle guziz jakintsuna ere, Euskal Herri osoa beti buruan eta bihotzean zuela. Labenzu tik euskaltzain ordezkari ederra izan du Gernikako Santa Maria eliza osoki betetzen zela herritarrez. Goian bedi !

Manifa jendetsu eta beroa Baionan

aratsalde huntan ikastolen alde, frantses gobernuak ez baititu ematen behar diren laguntzak, erakunde hortan alta ikasleen kopurua beti ta gehiago emendatuz doalarik.

Urtero bezala HERRI URRATS

ikastolen pesta handia bidean maiatzaren 8 rako Senpereko aintziran.Pesta guziz ederra Euskal Herri ostik jendale gaitza bilduko duena aurten  ere. Hainbeste bada hor ikusteko eta gozatzeko.

LGV 2 aren proiektua baieztatu duela aste huntan

P.A. departamenduko kontseilu orokorrak ( frantses ezkerra buru ), bainan ez uste zen sostenguarekin halere ! Eskuineko eta erdiko kontseilariek eta berdin ezkerreko bat edo bertzek ere kontra edo xuri eginik. Duda puska bat beraz hor ere egundainokotan !

EA Labenzu federazioaren biltzar nausia

maiatzaren 29 an izanen dela erabakia izan da. Ainitz pondu izanen dela hor ikusteko eta barnatzeko, zuzendaritzak ukanen baitu zer egin bizi dugun egoera gaitzean.

25 / O4 / 2O11

2011.

ABERRI EGUNA 2011

bi milako bat partaide Baigorriko ekitaldian, hamar mila hurbil Gernikakoan, Independentistak  delako sareak deiturik, denek Euskal Herriarenzat independentzia oihukatuz.

Bietan errana izan da independentzia dela Euskal populu edo herriaren etorkizunak Europan behar duen neurri instituzionala. Ezin dela egon  Euskal Herria errespetatzen ez dutenen meneko edo menpean!

Baigorrin mintzatu dira ozen eta indartsu Ixabel Echevarria eta Battita Ameztoi.

Baigorri eta Gernikarekin lotura egina zela teknikoki internetez, bi aldetarik eskakizun berdina plazaratua zen. Gernikan prentsak altxatu ditu BILDU koalizioaren hitzak, dela EA ko idazkari nagusiak eta Alternatibakoak berdin erraten zutela  ez dela arrazoi bat bera – nun ez den zinez politikoa ! – datorren maiatzaren 22 an hauteskundetan ez izateko.

Bestalde, hitzordua emana izan Irunarako datorren urteko (2012 ) Aberri Eguna  hor handizki antolatzeko. Anartean abertzale guziak elkar jatetik… edo baztertzetik… egin ahala laster geldituz.

Hau bera programa ederra !

ABERRI EGUNA fête de   la patrie basque

célébrée en Navarre à Baigorri ( 2000 personnes ) et Gernika ( près de 10.0000 ) à l’appel du réseau “Independentistak”.

” Le peuple basque ne peut continuer de la sorte, soumis et spolié. Il a droit à sa souveraineté dans l’Europe à l’égal de n’importe quel autre peuple du monde.”

Rendez vous est donné pour l’an prochain, 75 e anniversaire du bombardement de GERNIKA et 500 e anniversaire de l’invasion de la Navarre par les Castillans ( rois Catholiques ! ) à Iruna (

23 / O4 / 2011

ABERRI EGUNA, bihar pazkoz, Baigorrin eta Gernikan !

Horrara  deitzen ditu “Independentistak” sareak iragan urtean Irun Hendaira bezala, demokraziaz eta bakez, Euskal Herria independente baten aldeko abertzale guziak . Baigorriko ekitaldia 13:00 tan. Berdintsu Gernikan eta hemen aratsalde guzian.Hor izanen gara gu ere !

” Gora Euskadi / Euskal Herria askatuta !”

ABERRI EGUNA ” Jour de la patrie basque”,

fête nationale dimanche de Pâques, celle organisée par le réseau “Independentistak”, à Baigorri ( B. Navarre ) et à Gernika. Vive le Pays Basque libre !

P.A. departemenduko kontseilari orokorrek

datorren astean eztabadatu beharra dutela LGV  2 ren alde edo ez, zenbat diru bozkatuko duten. CADE ko batzu ere hor izanen direla Baiona aldetik ere, gauzak hurbildik ikusteko.

Le Conseil général des P.A. doit doit trancher  la semaine prochaine le soutien apporté au projet de la LGV2 que soutient surtout le président de région socialiste d’Aquitaine.

AB eta Aralar eko buruak segurik ez direla ados !!

Independentista sareak antolatu  aurtengo Aberri Egunarekin ere. Bainan ez berena antolatzen zorigaitzez. Zer gertatzen da xuxen ?

Aralar et AB ne sont pas d’accord de participer  aux Aberri Eguna de Gernika et Baigori.

Telesforo de Monzon  Bergarar politikari famatuaren bizia

atzo xeheki jorratua, Anai Artea -k  Baionan antolatu ekitaldi ederrean  jende andana pollit baten aintzinean. Asko gauza oraino barnatzeko.

Riche débat sur la vie du célébre politique abertzale Telesforo de Monzon hier à Bayonne, organisé par Anai Artea, entr’aide aux réfugiés basques.

R& P.S. ( régions et Peuples solidaires edo  “Eskualde eta Herriak elkarkide”

federazioaren kontseilu federala bildu beharra dela Maiatzaren 6 an Parisen. Ainitz gai eztabadagai.Gu ere hor izanen garela.

Conseil fédéral de R& P.S. ( Régions et peuples solidaires ) le 6 mai prochain.

ZUBIAK. 42. alea plazaratua eta harpideduneri bidalia.

Ale honetan Hondarribiko Kattalin Noblia EA kide anderea galdezkatua delarik. Ondotik beste artikulu andana pollita E.H. iparraldeko EA ren ikuspegitik moldatuak:

Euskal Herri osoa zinez martxan dela,  P.A. departamenduan alternatiba gertatu dela P.S. alderdi sozialista buru jartzean Manex Pagola ren iritziz, Txomin Peillen EAkide idazle eta ikerlari ospetsuaren gogoetak: mundu merkatua nola antolatua den, Bruno Leclainche Bretainiarrak Europako Parlamentutik nola ikusten duen gaurko Europar herri zapalduen alde edo ez hanbat…

BILDU koalizioak etorkizun ederra daukaka ere segur iparraldetik ikusita ere.Fukushima Japoniar zentrala nuklearrak ematen dituen ikarak, Garonakoak bezala, Cesar Arrondok Argentinatik euskak abertzale lan sakonaz dituen gogoetak eta abar…

+ François Alfonsi Eurodeputatuaren lanen berri banatua dela ere hor gehigarri eder batekin.

Harpidetza urtean 12 euro.

Helbidea : ZUBIAK, Baionako Elkartetxea, 34, rue / kale Pannecau,Baiona 64 990

Le N° 42 de ZUBIAK  ( bilingue, eusk/ frants ) est paru avec de nombreuses rubriques: interview de Kattalin Noblia Garcia de Fontarrabie, opinion sur la situation actuelle au nord et au sud du P. Basque, la tragédie de Fukushima, le point de vue sur l’Europe  de Bruno Le Clainche, attaché parlementaire de l’eurodéputé corse François Alfonsi, les procédés des multinationales et leurs conséquences sur l’économie et la santé…par Txomin Peillen.

+ Bel encart retraçant les travaux de François Alfonsi Eurodéputé corse

Abonnement annuel: 12 euros. Adrese : 34, rue Pannecau, 64 100 Bayonne / Baiona

BILDU ri egiten zaizkion mehatxuak

ezin onartuak hemendik ere ! Madrile ta Parise biak berdin Euskal herriaren burujabetza egiazkoaren kontra edo aurka ! Mugitu beharko garela berriz ere gehiago bi estatu zahar lehertzaile hoien aurrean kementsu ! Eta araberan antolatu  E. H. Osoko hegal batetik bestera, berdin mugaren gainetik…

Inadmissibles les menaces que font peser PSOE et PP ( droite et gauche espagnoles ) sur la coalition indépendantiste de gauche BILDU ( Unir ) à la veille des municipales et forales du 22 mai prochain.

11 / 04 / 2011

LGV2 ren kontra berriz ere Bordelen !

bildu dira  joanden ortziralean Akitaniako prefeturan LGV2 horren alde sinatze batean berrogoita hamar bat militante . Euskal Herri alde huntarik ere.Itxura mikorik ez duela proiektu horrek. Gero ta gehiago arrazoin dagoela horren kontra.

Manifestation anti LGV2 à Bordeaux vendredi dernier devant la préfecture de région !

EKE ren biltzar nagusia

iragan larunbatan izan da Hazparnen Labazée departamendu buru sozialista ere hor zela. Batzuen ustez ahal ekonomiko gehiago beharko dela geroari buruz, ikusi ta zenbat den egiteko  gure kulturaren alde hainbeste sailetan !

AG annuelle de l’ICB ( Institut culturel basque EKE à Hasparren samedi dernier en présence de M. Labazée, nouveau président socialiste des P.A.

Beaucoup pensaient que les  moyens attribués à cet organisme sont bien peu au vu de tous ses engagements.

BILDU ren mitin handia Donostian iragan da ere joanden larunbat aratsaldean.

Mila bost ehun parte hartzale Euskal Herri guzitik, ginarri eta mogimendu asko zuen ekitaldi horretan, denen buru zirela Pello Urizar EArentzat, Ozkar Matute Alternatibarentzat eta Bakartxo Ruiz ezkerreko eta abertzale abertzalentzat.Ehun bat hautagai ere ikusi dira oholtza gainean, denak indarrean maiatzaren 22. hauteskunderi buruz.Indar metaketan dela ezkerreko abertzaleen etorkizuna, ile mataza batean hariak biltzen diren bezala…

1500 personnes au meeting de BILDU ( Réunir ) la coalition d’EA, Alternatiba et indépendanst abertzale de gauche à San Sebastian samedi dernier.

Frantses jandarma baten kontrako tiroketaz

( mitinaren momentu berdintsuan gertatua, kasualitate xoilez ? ) BILDU ko hiru partaidek beren helduan jakinarazi dute, ez direla batere ados holako gauzekin, gaizesteko baizik ez direla eta ez dutela ETA ko koien ekintzek Bildu ren lana neholaz errexten.Frantses eta Espaniol estatuek Gernikako Akordioaz kondu hartzea hobeki egin lezaketela ! ETA-k egiaztatuko den desarmean sartu behar duela zinez.

Les partis membres de BILDU, séparément comme ensemble,repoussent avec fermeté évidemment l’échange de coup de feu blessant samedi dernier  un gendarme français et redisent que de tels faits n’aident en rien à la résolution du conflit.

Alderdi politikoen kilometroa

gaur aratsean Angelun Herriko etxe ondotik 9 tan. EA koak ere hor izanen direla.

——————

Le Km des partis politiques ce soir à Anglet ( près de la mairie ) à 21h.

ZUBIAK aldizkaria ( Zn 42 )

aste honetan agertzen bere artikulu multxoarekin ( harpidetza :12 euro – helbidea : 34, Pannecau karrika – Baiona

ZUBIAK

périodique bilingue régional d’EA / Labenzu présente son nouveau numéro ( 42 ) avec de nombreux articles qui touchent de près la vie politique de la Soule, Basse Navarre et Labourd comme celle de l’ensemble d’Euskadi ou Euskal Herria.Abonnement : 12 euros. Adresse :34, rue Pannecau – Bayonne / Baiona.

3 / O4 / 2O11

Irati Tobar bizkaitar gaztea

Donibane Lohitzunen poliziak iragan astean altxatu ta Paueko auzitegiratua, Euro aginduaren aitzaki edo estakuruan eta hortik preso sartua Tolosa aldean. Hau dena Segi gazte mugimendukoa dela diotenez. Jendea inguruan aski hasarre dela, bixtan da.

Itziar Tobar la jeune Biscayenne gréviste de la faim

contre le Mandat d’arrêt européen comme ses huit autres camarades ( accusés d’être de Segi, mouvement indépendantiste interdit par l’Espagne ) a été arrêtée elle aussi par la police à St Jean de Luz, traduite au tribunal de Pau et conduite en prison à Toulouse !

La population en est exaspérée !

PA departamenduko Kontseilu Orokor burua  orain Jo Labazée sozialista

izanen dela hemendik aitzina eskuinaren ordez. Karia hortara Kotte Ezenarro Hendaia aldeko kontseilari orokorra ( sozialista eta Hendaiako auzapez izana ere )  hupatzen da lehendakaritza ordezkari izaitera, mail berdintsuan dituela beste bi sozialista ( Mondorge Angelun  eta Martin Bokalen).

Biarnesek beste holako 12  postuak halere berentzat !!

Georges Labazée nouveau président socialiste du Conseil Général des P.A.( Félicitations  !)

avec une majorité bien confortable. Mrs Ezenarro ( Hendaye ), Mondorge (Anglet ) et Martin ( Bayonne/ Boucau ) auront de plus une vice présidence, quand le Béarn s’en attribue les 12 autres !

( Aritmétique  malade ? )

EA k atzoko biltzar nazionalan aho batez onartu du

koalizionean joanen dela “Alternatiba” koekin segurik.EH.iparraldetik Jon Arrizabalaga gure ordezkaria han zela.

Denak esperantzarekin ere Sortu alderdi berri abertzale eta ezkertiarra legeztatua izanen dela, ahalik eta lasterrenik.

L’assemblée nationale de EA a ratifié hier à ST Sebastien

la formation de la coalition  avec Alternatiba et indépendants abertzale et de gauches en vue des prochaines élections municipales et provinciales du 22 mai prochain.La coalition s’appellera BILDU /  Unir !

Sortu ren legeztatzearen alde

atzo aratsaldean alimaleko manifa ( 40.000 jende )  Bilbon, hortara deitzen zutela abertzale ezkertiar alderdi, sindikatu eta giza elkarte andana handiak. Ez aldiz EAJ / PNV  eta EB koek ere, beldurrez eta publizitate gehiegi egin alderdi berri horrei, abian den hauteskunde kanpaina honetan…

Enorme manifestation à nouveau à Bilbao

pour demander la légalisation du nouveau parti  SORTU / Renaissance. Et ce à l’appel de divers partis abertzale, syndicats, associations populaires etc…

Seuls parmi les partis n’y appelaient pas le PNV, PP, PSOE. ( pour cause de période de pré campagne électorale en cours ! ).

Lurrama egunak Biarritzen ospatuko direla

Baionan egiteko ordez, kudeaketa baldintza hobeak ditzutelakotz hor  ! Baionako sozialistak kexu Baionako auzapezak ez dituelakotz gauzak aski errextu ekitaldi eder hoiek Baionan geldi zitezen.

Le salon agricole Lurrama ” Terre / Mère “  quitte Bayonne pour aller à Biarritz…

L’opposition de gauche de Bayonne s’élève énergiquement contre ce transfert que la mairie de droite ( J. Grenet, député maire radical UMP ) n’a pas su négocier correctement.

Fin de règne à Bayonne ?…

Baionako Auzapezak goresmen gutienik ere ez !

joanden asteko herri kontseiluko biltzarran sozialistek eremanik ere Baionako hiru kantonamenduak, bereziki Baionan mendebalean Henri Etcheto eta Caroline Thicoipe herri kontseilariek.

Le député maire de Bayonne n’a pas de mots de félicitations

lors du dernier C.M. (du 31/ O3 ) à l’égard des 3 conseillers généraux de gauche ( PS ), Mme Marie Christine Aragon et MM. Etcheto et Martin  brillamment élus contre ses candidat(e)s  !

R& P.S. ( Herri eta eskualdeak alkarkide )

frantses estatuko Alsaziar, bretoin, okzitan, eta abar… alderdi abertzaleen federazioa zinez pozik bereziki Kortsikan eta Alsazian atera dituzten kontseilari orokorren karietarat. Okzitanian eta bereziki E.H. iparraldean ere abertzalek kopuru aski onak atera dituztela, hemen gehienik baserri aldetan. Urraska beti  aintzinera !

La fédé R& P.S. ( Régions et Peuples solidaires )

qui a concouru aussi aux dernières élections de Conseil général, place deux Conseils généraux, l’un en Alsace, l’autre en Corse. Double bravo ! Quand on sait que les abertzale basques, bretons, , occitans etc… se sont aussi bien battus;

29 / O3 / 2011

Kantonaletako bozen segida…eta abertzaleak

Bigarren itzulian nola joan diren abertzaleen bozak bereziki Garazi, Ataratze eta Baionan…. Prentsa batek dio “ezkerreko abertzaleen” boz andana zurira joan dela eta besteak ezkerrera.PNB renak berdin eskuinera.

EAk eskatua zuelarik argiki sozial demokraziaren aldekoeri boza ematea.

Quid du vote abertzale au 2e tour des cantonales ?

Certains analystes de presse locale insinuent que bon nombre abertzale de gauche se soient réfugiés dans le vote blanc.

Et que ceux du PNB soient carrément allés à la droite au moins  dans la cas de Garazi

Quand EA quant à lui appelait à voter en faveur de la gauche social démocrate, chose trop largement occultée !

2011. ABERRI EGUNA

aurtengoan bi lekutan izanen dela Pazkoz, deia egina du “Independentistak “plataformak. Baigorri  eta Gernikarako. Ikusiko nor nora joanen den, EA k segurik plataforma horren deiari  duelarik erantzunen, bere kide andana hortan partaide denaz geroz hasieratik beretik.

Jour de la patrie basque, cette année à Baigorri et Gernika

( le dimanche de Pâques) , à l’appel de la plateforme “Independentistak” dont sont membres ausi bon nombre d’EA kide.

Nafarroatik beste lurraldetara zabalduko

dela EA, Alternatiba eta beste ezkerreko talde abertzale batzuen nahia helduden maiatzeko hauteskunderi buruz. Berexketarik nehorekin egin gabe bereziki abertzale, euskaltzale eta ezkerrekoen artean.

Nouvelle plateforme électorale comme en Navarre

dans les 3 autres territoires basques du sud du Pays Basque avec EA, Alternatiba et indépendants de gauche abertzale, sans aucune exclusion !

Berri onak ere Kortsikatik eta Alsaziatik,

hor bedera abertzale atera baitira kontseilu orokor joan den igandean. Urrats bat aintzinera R& P.S. federazioarentzat ere.

Goresmenak hemendik bi hautetsi gazte hoieri eta hoien alderdieri !

Bonnes nouvelles de Corse et d’Alsace

avec  au moins 1 élu abertzale dans chacun de ces pays au Conseil Général, David  Heckel en Alsace, J.F François Angelini en Corse. Grand bravo !

Arrangura handi handiak Japoniatik ! !

Fukusimako nuklear zentralaren zapartatzeari ezin buru eginez oraino 2 asteren buruan ere !

( Ikus bloga honetan berean ” Sortir du nucléaire” saila ).

Très grandes inquiétudes toujours au Japon

dans la centrale de Fukushima qu’ils ne peuvent maîtriser même 2 semaines après le drame ! ( dizaines de milliers de morts et disparus !! )

Quelles conséquences possibles aussi pour le reste du monde ? !

(  Voir ici même le site “ Sortir du Nucléaire !” )

ETA- k herenegun atera duen komunikatuak

ez diola deus berririk ez gaixtorik ere bederen bake bidez jokatu nahi den Sortu alderdi berriaren kontra.

Communiqué d’ETA  d’ avant d’hier.

Peu de nouveauté et pas de critique non plus à l’égard du nouveau parti indépendantiste SORTU, démocratique et pacifique comme EA

San Telmo euskal museoa Donostian

berriz handizki idekia dela. Zinez laster ikustekoa !

Réouverture du Musée de société San Telmo à San Sebastian.

Une rénovation de premier plan à voir au plus vite !

28 / 03 / 2011

Kantonaletako 2. itzulia ( buelta )

Iholdiko kantonamenduan Daniel Olçomendy abertzaleak bere boz kopurua hobetzen du ederki, alkia doalarik haatik aski nagusiki  jada lekuan zen Jean Louis Caset ( F64 )eskuindarrari.

Garazi eta Atarratzeko kantonamenduetan ezkerra nagusi F. Maitiarekin lehen kantonamenduan berriz ere eta Arnaud Villeneuve kandidatu berriarekin bigarrenean.

Angelu eta Biarritzen eskuina nagusi. Aldiz Baionan 3 kantonamenduetan ezkerra nagusi ederki  Henri Etchetorekin Baiona mendebalean, M. C. Aragon ekin Baiona ekialdean eta J. C. Martin ekin iparrean.

Eusko Alkartasunak dei egina baitzuen sozial demokraziaren alde boza ematea ( AB eta Batasunako koalizioak berriz, beti EH BAI sigla… baliatuz, etzuela gomendiorik ematen ez eskuin ez ezker ), ikusten da Baionan segurik abertzale boz andana bat joan dela halere, hain segur… ezker aldera .

Ondorioz P.A ( 64 ) departamendua eskuinetik ezkerrera joanen da orain 28 euskal eta biarnes ezkerreko kontseilariekin.

2 mende hautako eskuindar egoeraren aldean berritzapena beraz, Euskal herri alde honek bere “erakunde berezia” ardietsi arte !

AB eta Batasunakoek  EA ri egin ” bahiketa ttipia”k ez baitu deus onik halere hurbilerako.”Abertzale prentsa” idatzia eta ahozkoa eskutan atxiki badute ere, EA ren jarrera tapatzeko ! Aldi bat gehiago ! “Euskal demokrazia” noizko iparraldeko lerroetan bereziki ?

M.P.

2 e tour des cantonales…

Le département français des P.A. aux mains de la droite depuis plus de 2 siècles ! bascule enfin à gauche alors que le score des abertzale en général, hormis dans les cantons de  Garazi ( 1er tour ) et Iholdy ( 1e et 2e tour ) ne brille surtout pas excessivement !  Surtout pas en zones urbaines ( BAB ) !

Et que sauf EA qui, au 2e tour appelait clairement à voter pour la gauche social démocrate ( message généreusement occulté précisément dans les médias abertzale d’abord ), ni les abertzale de la coalition AB / Batasuna, ni  le PNB n’ont voulu donner au 2e tour de consigne à gauche au moins pour un + social. C’est quoi alors ” les abertzale de gauche ?? “

Sont élus ou réélus à gauche Arnaud Villeneneuve ( Tardets ), Henri Etcheto et M.C. Aragon respectivement  sur Bayonne ouest et Est, Christophe Martin  sur Bayonne nord, de même F. Maitia en Garazi.

Quand B. Inchauspé ( droite NC  retrouve haut la main son fauteuil dès le 1er tour ! sur Hasparren ), et au 2e tour ( toujours pour la droite ) sont vainqueurs sans conteste  Caset sur Iholdy, Castaing sur Labastide Clairence, Olive sur Anglet, Brisson sur Biarritz.

Pour la note finale : Dommage, oui ! que les leaders des abertzale AB, Batasuna, EA, regroupés certes généreusement au départ sous la bannière EH BAI n’aient pas su cheminer comme il faut, préférant pour les premiers ( quels appétits ! ) tenir tout en mains, y compris d’abord les “médias abertzale” priés de faire silence sur ces discordances regrettables ( petits jeux politiciens ! ) qui n’augurent aujourd’hui rien de bon pour les législatives de l’an prochain !

(Pauvre démocratie basque d’iparralde bien recroquevillée encore ) !

M.P.

24 / 03 / 2011

SORTU alderdi abertzale berria ez dela legez onartua

dio  Espainiako Auzitegi Gorenak, 3 juje ez direla haatik ados erabaki horrekin ! Baiziketa Batasunaren segida  bat baizik ez dela ! Alta Sortu-k bere araudi legezkoak dituelarik eta bortizkeria guzien kontra dela argiki badio ere.

EA k segurik berehala ihardoki du erantzun bateratu bat eman behar dela abertzale eta demokrata guzien aldetik kanorez kontrako erabaki horren kontra.

Le nouveau parti abertzale de gauche basque SORTU

est illégalisé par le Tribunal Suprême espagnol à Madrid. Avec cependant l’opposition de 3 membres !

EA demande qu’il y ait une réaction conjointe à cette mesure incompréhensible, quand on sait que Sortu a présenté des statuts conformes à la légalité et est radicalement opposé  à toute violence.

Kantonalen 2. itzuliari buruz, Euskal Herri iparraldeko EA-k jakinarazia du bere iritzia

1/ Iholdiko kantonamenduan Daniel OLçOMENDI EH BAI. kandidatuaren alde bozkatzea dudarik gabe. Hau sustengatzen dutela ere EE LV k eta P.S. ak ere.

2/ Beste kantonamenduetan ezker sozialdemokraziaren alde egitea. Ezin baita – neholaz ere -  ados izan sozial aldetik bederen Sarokosyren alderdiaren eta honen adiskideen politikaren kontra joan gabe. Guziz egoera sozial eta politiko zinez arranguratsu honetan…

2e tour des cantonales dimanche ! Position de EA / Labenzu

1 / Voter pour Daniel Olçomendy, candidat d’EH BAI sur le canton d’Iholdy

2/ Partout ailleurs voter pour la gauche social démocrate, sans hésiter ! Raison majeure: Au plan social au moins,  la gauche et la droite sont clairement différentes au plan de la justice sociale. Ou préfèrons nous encore la droite  et ses alliés, comme semblent l’indiquer certaines fomations qui affirment être de gauche basque ou autre  ? Quelle responsabilité face à l’avenir !

Atzo aratsean, Benoît Hamon PS nazionalaren eleduna eta Akitania buru den Rousset Baionan zirela

PS . kandidatuen sustenguz mitin batean. Sala bete batean hor bilduak zirela ere BAB ko sozialista buru eta hautetsiak. Bai eta EA Labenzu ko batzu ere.Denen iritzia ezkerrak nagusitu beharko lukela igandean eskuinari, sozial aldetik bederen ezker senditzen diren abertzalek, ekologistek eta abarrek ere… alde hortara egiten badute duda zenbait gaindituz bederen.Hautua dela azkenean, ezkerra edo eskuina ?

Benoit Hamon, porte parole du PS et le patron d’Aquitaine ( M. Rousset )

hier soir à Bayonne devant un nombreux public à Glain. En soutien aux candidats de gauche PS pour le 2e tour des cantonales dimanche prochain.

Pas de doute qu’il faut s’acheminer dès maintenant à changer d’ère sarkosyste. Et que ceux qui hésitent réfléchissent pour de bon ! Lundi ce sera trop tard !

17 / 03 / 2011

Aliatuak gerlan Kadafiren kontra Libian !

Arangura handiak bazterretan. Gerla bat hastea besti erretxago dela gerla hori bukatzea baino !

Forces alliées en guerre contre Kadafi en Libye !

Grosses inquiétudes quand même ! Il est plus facile d’engager une guerre que de la terminer !

Hendaian bukatu dela Euroaginduaren kontrako gose greba.

Lau ehun manifestari atzo Hendaiako herriko etxe aintzinean gose grebalarien sustenguz !

Fin de la grève de la faim à Hendaye

contre le Mandat d’arrêt européen. 400 personnes rassemblées en solidarité avec les grévistes de la faim, hier devant la mairie.

Jende andana Baionan BNP bankoaren aintzinean,

BIZI-koek deiturik nuklear industriaren alde banku batzuek egiten laguntzaren kontra.

Manif importante hier à Bayonne

convoquée par BIZI devant le siège de la BNP, pour protester contre la collusion des banques avec l’industrie nucléaire.

16 / 03 / 2011

————————

gogoeta bizia…..

Mundu-martxaren zurrunbillo eroan…

Euskal herri osoa hartzen duela bere antolakuntzan, lokarri asko eginik ere munduan barna estaturik gabeko herri menperatu andanarekin, bai eta berdin hurbilago Espaniol eta frantses estatuko diren hainbeste erakunderekin, halaber Europan,

aski nabaria da  EA rentzat segurik, Euskal Herria ezin dela mundu-martxaren zurrunbillotik ihesi ibili ! Ez nehola ere !

Guziz egun hauetan bereziki berdin:Herri arabeen mugidan, berdin Japonian gertatzen diren hain gertakari latzekin ! Euskal Herria mundu xoko bat baizik ez dela, nahi bezain berezia eta maitea izanik ere.

Beharrik badugula orain internet sarea ere, Euskal herria munduari eta mundua Euskal Herriari ederki lotzen duena. Ainitz gauza aldatuko dela hortik gure artean ere.Batzuk uste baino lehen.

Segur hobe, alde gehienetarik !

Il est de plus en plus évident que le Pays Basque

participe aussi à son niveau au tourbillon des évènements mondiaux et qu’il convient aussi d’y être attentif. Ce qui ne saurait être sans conséquences: menaces nucléaires ( Japon ou même plus près, si accident imprévu…comme toujours ! ), guerre de Libye etc…

Jendea hemen eta nun nahi,

hainbeste oihartzunekin, beti harritua Japonian gertatzen den lurrikara eta nuklear zalapartarekin. Elkartasun solas eta xede asko ere, beharrik !

Bai eta manifak hemen eta nun nahi, atzo Baionan EE LV k deiturik zerbait abiatua balinbada ere, umilki bada umilki. Kantonaletako hauteskundeen artean erdiz erdi . Batek ez baitu besteari deus kentzen azkenean !

Divers rassemblements prévus notamment à Bayonne

à ‘appel soit de EE LV ou de Bizi en solidarité avec le Japon et dénoncer les catastrophes ou risques nucléaires.

Aski poztekoa

Europak Arnaldo Otegiren alde egiten duela aldi huntan, Espainiari izun bat jarriz, Arnaldok ( beti preso dena ) espaniol erregearen kontra atera zituenak etzirela azkenean batere presondegi edo kartzelaz ordaintzekoak….IRITZIAK baizik ! Eta iritzi ezberdinak demokrazia baten oinarri, beti !

L’Europe prend le parti d’Arnaldo Otegi

( toujours en prison ) et qui fut aussi condamné pour injures au roi d’Espagne.Alorsqu’il ne faisait qu’exprimer une opinion, chose normale  en démocratie.

Euro aginduak

egin nahi dituen estradizio edo jende kanporatzeak ere ez direla berdin batere bidezkoak, hau diola orain Europar Komisioneko eledunak. Guretzat hobe, Segi ko gaztek eta bestek egun hautan jasan behar dituzten kanporatze eta presondegiratzeen ondoan !

Un représentant de la Commission européenne

doute fort de la valeur des mesures d’extraditions ( Mandat d’arrêt européen ) à l’encontre des militant(e)s de Segi ( réfugiés …et bien menacés au nord du P. Basque )  et le fait savoir à l’Espagne et à la..France.

Garonako  zentral nuklearra

E.H. tik hain hurbil dena hesteko eskatu du, PP koek salbu, atzo euskal parlamentuak Gasteizen. Guretzat ere hemen, hanbat hobe !

Le Parlement basque ( hormis le PP )

demande la fermeture de la centrale de Garona ( en Alava ) si proche aussi de nous au nord du Pays Basque…

Igandean kantonaletako hautskundeen lehen itzulia !

Elea baitabila batzutan,

jende askok ez duela omen bozkatzera joaiteko gutiziarik…( sunda batzuen arabera ! ) hori da ikusiko egiazki hurbildik igande aratsean. Gure ustez jendea joanen baita andana handitan giza eskubide handi hortaz baliatzera, bakotxa bere kandidatu  ( eta programa ) hoberenaren alde.

Guk EA koek gure hautua aspaldi egina, ezkerreko abertzaleen alde bozkatu behar dela dudarik gabe, lehen itzulian segurik eta bigarrenean ere, ezkerreko abertzalerik bederen balinbada haitadan. Berdin Iholdi, Garazi, Hazparne aldetan ? Nork daki ?

15 / 03 / 2011

JAPONIAKO  LURRIKARAk eta ondotik gertatu den itsas uholde” Tsunami”ak

denen gainetik harriturik uzten gaituela Europa honetaraino ere. Hainbeste hil eta jende galtze, desmasia izigarriak bestalde eta bereziki Fuckushima ko nuklear erreakoreak ere hor ukan duen ixtripu lazgarriak erakusten daukute aldi bat gehiago ” 0 arriskurik” ez dela azkenean nihun ere. Ez bereziki nuklearrarekin  ! Dakigularik azkenean ekonomia zati handiak moltsa handien gizentzeko antolatuak direla gero ta gehiago , jendeen segurtasunaren gainetik ere !!

Zer nahi gisaz, gure elkartasun osoa diotegu gisa hortan hain lazgarriki hunkiak diren Japoneseri ! Noiz ba arta gehiagorekin jokaturo dira hain diru gose diren hoiek oro munduan ? Aintzinamenduaren izenean omen !!

Eta zendako hainbeste tematu nuklear horrekin  ere ? ?  Guk aldiz, beharrik eta arrazoinekin, NUKLEARRIK EZ eta EZ !

Les évènements survenus au Japon ont de quoi nous attérer dans le monde entier !!

Quand tout cela se double d’accident nucléaire comme à la centrale de Fuckushima. Pas de “Risque 0 ” donc, encore moins avec le nucléaire !

Il faut arrêter avec les profits pharamineux des grandes fortunes là bas comme ici qui ne reculent devant rien, en mettant en avant le mythe du progrès !!

Mais tout d’abord toute notre solidarité avec tant de morts et de disparitions

Euro Agindurik ez  militante politikoeentzat !

Horra zer duten erran finki aldi bat gehiago joanden ostiralean 3 gose grebalarien sustenguz Hendaian bildu hautetsiek. Hor zela ere EA ko ordezkaritza bat, Ikerne Badiola buru.

Helduden larunbat goizez, 19 an, berriz ere ekitaldi berdintsua Hendaiako udal edo herriko etxe aintzinean. Denak deituak garela horrarat !

NON  au mandat d’arrêt européen à l’endroit de militants politiques !

C’est ce qu’ont dit à nouveau les élus rassemblés vendredi dernier à l’Auto Port des Joncaux à Hendaye en soutien aux trois grévistes de la faim. Avec aussi la présence d’une délégation d’EA dont Ikerne Badiola, élue de Zumarraga et responsable de la Comunication d’EA.

Kantonaletako hauteskundeak beren bidetik doatzila bixtan da…

helduden larunbat arte. EE LV koek jakinarazten dutela jadanik bigarren itzulirako ez dutela gomendiorik emanen ez eskuin ez ezker ! Bitxikeria halere, beti ezker balinbadira hemen ere.

La campagne des cantonales suit son cours…

quand les EE LV déclarent déjà qu’ils ne donneront pas de consigne pour le 2e tour ! Ni à gauche ni à droite ! Etonnant non ?

Lamassoure euro deputatu Biarnesak ( UMP ) diola ere deplauki

LGV2 delako trenbide berria baitezpadakoa dela aintzinamenduaren izenean ! eta kantonamendu bozak iragan eta erabakiak hartu beharko direla  alde hortara !

L’eurodéputé  béarnais Lamassoure ( UMP )

déclare tout bonnement qu’au sortir des cantonales, il faudra s’engager à signer pour la LGV 2. Au nom du progrès !!

Argitze

” Arantxa Manterola-k gaurko GARA ( Ezker abertzalea ).egunkarian dionaz, EA-k ez duela nehoiz EH BAI tan parte hartu !…

Ez ote den hori soberasko edo gaizki erraitea ?  Jendeak berak zuzenduko baitu hain segur nahasmen hori guzia. Bai eta EA ren kontra E.H. alde honetako  Ezker abertzale batek ( oraino ere  ) daraman “gerra xikina  !” ..AB ko arima eder batzu hor gogotik zirikari. ( Aldi bat gehiago ! ).

Arantxa delakoak egia hobea ziokeen  ausartzia ukan balu  bere lerro nahasietan erraiteko, etzela neholaz ere utzi behar EA k bere bi kandidatu bederen aurkezterat. AB eta Batasunak hartzen zituztela erdizka leku guziak !  ( M.P.)

RECTIFICATIF ( sur la “guéguerre cantonale !” ” gauche abertzale”  du nord du Pays Basque contre EA , via certains d’AB…)

“Arantxa Manterola nous indiquant – comme si elle devait faire feu ! – mais bien tranquilement, dans l’édition du quotidien Gara ( gauche abertzale ) de ce jour, qu’EA n’a jamais fait partie de la coalition EH BAI…la plupart des lecteurs sauront rectifier d’eux mêmes pareille sous/ info qui a si peu à voir avec un journalisme élémentaire.

Intox de circonstance ! Et ce n’est pas nouveau même chez des “abertzale”.

L’ info appropriée eût été de dire pourquoi EA a adopté pour ces cantonales la formule ” soutien oui..mais pas de participation !”  Ses propositions de candidatures (  2 ) ayant été tout bonnement récusées expressément par  AB et Batasuna.

Question de “démocratie abertzale avancée !” ( MP).

Gernikako akordioaren inguruan Irunen

Helduden larunbatean egin beharra da ekitaldia, horrarat biltzen direla Akordio horren alde diren guziak.Lapurdiko EA kideak ere.

Artetik Hendaian ere bilduko goizeko 11 tan  Herriko etxe aintzinean horgo 3 gose grebalarien  inguruan  estradizioen gaitzesteko.

En soutien  de l’Accord de Gernika,

rassemblement de tous les membres de la zone de  Bidasoa samedi prochain à Irun. Une  représentation des EA kide du Labourd s’y rendra aussi.

Par ailleurs, une protestation contre les extraditions aura lieu ce même samedi à 11 h devant la mairie de Hendaye, en présence des 3 grévistes de la faim

Gaur eguerditarik oren bata arte EDF. egoitza nagusiaren aintzinean

bilduko dira berriz EELV k deiturik nuklearraren kontra direnak. Larunbatean berriz BIZI-k deiturik  BNP bankoaren aintzinean  aratsaldeko 6 tan.

A l’appel de EE LV, rassemblement

de 12 h à 13 h  devant le siège d’EDF à Bayonne contre la folie du nucléaire.

De même samedi prochain à 18 h devant  la BNP ( place de la Liberté à Bayonne ) à l’appel de BIZI pour le même motif.

Aurtengo ABERRI  EGUN bateratua

Baigorrin eta Gernikan  “Independentistak”  delako plataformak deiturik jaz Irun Hendaian bezala.(  Xehetasunak  geroago ).

P.A.departamendua  eskuinetik ezkerrera joanen dela….

Atarratzeko auzapezak ( ezker aldekoa ) eta Baiona mendebalean  Henri Etcheto-k ( sozialista ) partida erematen badute.

Bestalde, “ezkerreko abertzaleen” emaitzari barrandan dagonik ere badela, EA ko kandidaturik ez dela hor bat bera, alta EH BAI sigla edo markarekin doatzila lorioski. Ez baita ere hain argi  oraino zer eginen duten 2. itzulian.

Le département des P.A. pourrait bien basculer de droite à gauche …

Vus les succès annoncés du maire de Tardets ( divers gauche ) et de Henri Etcheto (  PS ) sur Bayonne ouest.

Par ailleurs, le score  des “abertzale de gauche” où ne figure cependant aucun candidat de EA…est scruté de près. Ce qui ne les empêche pas d’avancer sous le sigle d’ EH BAI ( composé normalement d’AB, Batasuna, EA ).

Quand on ignore aussi encore ce qu’ils feront au second tour…

10/ 03 / 2011

“Aviron Bayonnais” delakoak

ematen duela solasik kantonaletako kanpaina betean.Handien arteko saltsa bat gehiago argitzeko.

L’aviron bayonnais ( club sportif bayonnais )

fait de grosses vagues successives et alimente abondamment la campagne des cantonales bayonnaises…

P.A. departamenduak eta Nafarroako gobernuak

itun berri bat sinatu duela ekonomia, kirola, euskal kultura eta abarren alde. Force 64 hori ere ez dela lo !

Les P.A. et le gouvernement de Navarre signent

une convention en faveur de l’économie, culture basque etc…au plan tranfrontalier. On ne dort pas non plus, cette fois, à “Forces 64″.

Baionako Bar Bar… delakoan entzuna:

Aldi hontako EH BAI delako honek zer emanen duen kantonamendu bozetan ? Nolaz kandidatu gehienak “kasik aprendizak” direla ? Nolaz ere EA korik ez dela hor batere agertzen ? Ez Baionan ez Hazparnen ere ?

Erantzuna martxoaren 21 an.

Maiorga RAMIREZ eta Eba ARANGUREN

gure adiskide hurbilak  EA ren hautagai Nafarroan, lehena  nafar Parlamentu buru, bigarrena, Iruneako udaleko zerrendaburu. Zorionak !

Nos proches amis EAkide Maiorga RAMIREZ et Eva ARANGUREN

seront têtes de liste pour EA, le premier au Parlement de Navarre, la seconde à la mairie de Pampelune aux élections municipales et forales de mai prochain au sud du Pays Basque.Félicitations !

Relevé au BAR BAR de Bayonne:

Que donnera la formule EH BAI de ces cantonales avec tous ces candidats (  la plupart ” novices” ? ) . Pourquoi n’y a t-il non plus là de candidats d’EA, ni à Bayonne ni non plus à Hasparren ?

Réponse le 21 mars.

BOZAK BOZAK … eta BESTE GAUZAK  …

Bozen artetik bihar, ortzirala, martxoaren 11 an, Hendaian prentsaurreko garrantzitsu bat izan beharra da ” Autoport” delakoan, Joncaux aldean, hor Euro Aginduaren kontra gose greban direnen konpainaian.

Elections, élections…et autres questions…

Demain, vendredi 11 mars,  à 10h 30, aura lieu à l’autoport de Hendaye ( Joncaux ) une conférence de presse en compagnie des 3 grévistes de la faim contre l’inaldmissible Mandat d’arrêt européen..

Mila  manifestariz goiti

joanden larunbatean ” giza kate ” luze batean  Baionako RN 10 bide erditik. euro agindu zikinaren kontra !

Ainitz gazte !

Plus de 1000 participants, samedi dernier

en une longue chaine humaine le long de la RN 10 de Bayonne à Anglet, contre le mandat d’arrêt européen. Beaucoup de jeunes !

Kantonalen 2. itzuliari buruz zer eginen ezkerreko abertzalek ?

Baionako euskal astekari politiko  batek erdizka bederen dionaz, oraino ezker alde bozkatzea ez litekela bekatu bat ! Bainan zer, euskal abertzale bat ere dantzan balinbada 2. itzulirako ere ? Guk  segurik espero duguna.

EA k segurik bere jarrera hartuko martxoaren 20 aratsean berean eta jakinaraziko beste ezkerreko… alderdieri bederen.

2e Tour des cantonales, position des “abertzale de gauche” ?

Selon suggestion à mi voix d’un hebdo politique basque de Bayonne, ce ne serait pas un pêché de continuer à voter à gauche.

Mais quid de l’abertzale resté en lice pour ce 2ème tour ? Ce que nous autres au moins espérons.

EA prendra sa position dès le 20 mars au soir et la fera connaître aux autres partis de la gauche…abertzale.

4 / 03 / 2O11

Bihar, larunbata, giza kate bat

izanen da Baiona San Leon eko biraguneann aratsaldeko 3 tan Euro Aginduaren gaitzesteko, honen izenean hartu baititu poliziak Lapurdin eta BeNafaroan Segi ko 7 gazte eta espaniol komisarietan sartu !…

Chaine humaine

à Bayonne contre le mandat d’arrêt européen

EA-k bihar goizean aurkezten ditu Donostian

datozen herriko eta diputazioko hauteskundetan jarriko dituen beste hautesgai andana. Horietan asko Lapurdin ere ezagutuak.

EA présente des candidats pour la Navarre

Joanden astezkenean François Alfonsi kortsikar eurodeputatua

Baionan zen bere lanen berri zenbait emateko bai eta helduden udazkeneko senatur hauteskundetaz mintzatzeko EE LV ko Brulé jaunarekin. Horrarat bilduak zirela bederen AB eta EA ko arduradun batzu.

Rencontre à Bayonne

avec François Alfonsi eurodéputé et  M. Brulé d’EELV en vue des sénatoriales prochaines

Libia, Tunisia, Egipto…biziki kalaka…

Bainan ez duela oraino nehork Baiona aldean ere manifa baten xederik aipatzen ere hainbeste pairatzen duten jendalde hoien alde. Harmak  geldi diten eta diktadoreek bederen alde gin dezaten !

Peu de mobilisation

pour dénoncer les crimes en Tunisie, Libye etc.. Etonnant non ?

1/ 03 / 2011

4 arrastatze berriz ere !

Izpuran hetsirik egon diren 8 gaztetarik 4 arrastatuak izan dira atzo berean eta auzitegietarat eremanak izanen.

Joanden ostiralean azkenik 300 jende bildu ziren Donibane Garazin hoien alde, Euro Aginduak ez duela batere funtsik finki erraiteko aldi bat gehiago !

4 nouvelles arrestations

parmi les 8 jeunes basques visés par les mesures d’estradition !

Iragan larunbatean Donostian Gernikako Akordioaren alde

beren engaiamendua eman du beste  elkarte eta mugimendu andana batek. Euskal Herri iparraldetik ere haratuak zirela ere  zenbait  EA kide.Pozik, ikusiz gauzak aintzina doatzila.

Samedi dernier à S. Sebastian,

nouveaux appuis à l’Accord de Gernika avec aussi une délégation d’EA ( P. basque nord )

Hamar hautetsi segurik

euroaginduak mehatxaten dituen gazteak beren etxetan hartzeko prestik direla. Horietan Alice Leiciagueçahar ere, hau Akitania Eskualdeko Kontseilaria ( EEV ).

Dix élu(e)s au moins

prêts à accueillir chez eux les jeunes basques menacés d’estradition, parmi eux, Alice Leiciagueçahar, Conseillère régionale basque d’Aquitaine

Hogoi  bat kandidatu ( kantonaletakoak )

izan direla joanden larunbatean Ezpeletan Batera plataformak antolatu  E.H. Iparraldea euskal lurralde kolektibitate bat izan dadin  ekitaldira. Hoietan euskal abertzale, F.  sozialista, EE Berde eta abar….

Une vingtaine de candidat(e)s

aux cantonales présents à Espelette samedi dernier à la réunion du Collectif Batera en vue de la Collectivité territoriale du nord du Pays Basque

23 / 02 / 2o10

Alimaleko jendetza

joanden larunbatean Bilbaon, SORTU alderdi berriaren legeztatzearen alde, bai eta gure eskualdetik ere.

Foule énorme samedi dernier à la manifestation de Bilbao pour la légalisation du nouveau parti SORTU.

LGV trenbide berriaren egitea

lanetan gero ta gehiago.Basakeria honen kontra altxatzen direnek hatsa hartzen dute arrazoinekin.

Doutes sérieux de plus en plus sur la poursuite du projet de LGV2 sur la Côte basque du nord du P. Basque.

Euskal memoriaz

joanden ortziralean Donostian egin den mintzaldia kausitua izan dela, hor baitzen ere, besteak beste Cesar Arrondo Argentinar erakasle ezagutua eta handik ere euskal abertzalegoaren zutabetarik dena. Milesker !

Conférence réussie  sur ” la mémoire historique des basques” vendredi dernier à la salle Andia de la Kutxa de St Sebastien avec aussi participation de César Arrondo universitaire basque en Argentine.

Zerrikeria

herenegun gauean Baionako Kalostrape eta AEK ren egoitzaren kontra, etxe aintzindegiko berinak tindaturik basaki.

Vandalisme contre l’auberge Kalosptrape et les locaux d’AEK attenants à la rue Marengo de Bayonne.

14/ 02 / 2011

Bitartekari internazionak Euskal Herrian

egun hautan, bake prozesuaz edo bideaz …mintzatzeko euskal polikariekin bezala espainiolekin.Denen artetik SORTU alderdi berriaren legalisazioaz ere ukanen dutela solas.

Les facilitateurs internationaux de paix et de normalisation politique en Pays Basque en recherche de solution

Helduden larunbatean denak gomitatuak garela Bilbaora

” Bakerantz” ( bakeari buruz ) legalisazioa lemapean hor iragan beharra den manifa handirat

Invitation à la manif unitaire à Bilbao samei prochain pour demander la légalisation du nouveau parti abertzale de gauche démocrate et non violent

Frantses gobernuak berriz ere EZ eta EZ  !

euskara bezalako hizkuntzen legalisazioari, Armand Jung  Alsaziar deputatu sozialistak ( eta  “Eskualdetako hizkuntzen Estudioen” elkartearen buru denak)  egin galde suharra baztertuz aldi bat gehiago !

C’est à nouveau le Niet français à la reconnaissance officielle des langues et cultures minorisées de l’Etat français !

“EH BAI  delakoan”, kantonaleri buruz,

EA ko kandidaturik ez balinbada ere zuzenki, EA k sustengatzen duela halere ezkerreko abertzale kandidatuen sail gehiena bainan ez kanpaina hortan parte hartzen.

Zurrumurru batzuek bestela balinbadiote ere.

A propos des cantonales dont la plupart des têtes de “listes EH BAI “relèvent soit d’AB soit de Batasuna, EA soutient malgré tout la plupart de leurs revendications mais pense ne pas participer directement à cette campagne

Ildo beretik haatik, EA ez dela batere segur

Baiona aldean zikin tratatzeaz  egin nahi den eraikin handia  egokia dela… hiritik hain hurbil eta ez jakin ere segurki   eraikin hau ongi ibiliko ote den…

EA émet, pour sa part,toutes ses réserves vis à vis de l’implantation de l’usine de traitements d’ordures à Batz de Bayonne. Dans l’attente de meilleures vraies garanties pour la population immédiate des lieux.

8/02 / 2011

Zinez eskertzekoa !

SORTU deitu Ezker abertzaleko alderdi berriak atzo aurkeztu ditu bere xedeak eta estatutuak Bilbaoko Euskalduna jauregian.Ezker abertzaleak bide demokratiko eta baketsuak erabiliko dituela bakarrik politika egiteko Euskal Herriaren alde.

Bada hor zinez alegeratzekorik bai ! Ez baitira hargatik problema guziak xuenduak edo konponduak, ikusi eta oraino ere espaniol eskuin eta ezkerraren erreakzio ezkor tematsuak !

“SORTU” /  Créer, innover…nouveau parti abertzale de gauche.

Comme promis par l’ex Batasuna, un nouveau parti s’est mis en place lundi dernier à Bilbao et qui réfute toute violence y compris celle de l’ETA.

SORTU devrait pouvoir se présenter aux prochaines municipales et provinciales du sud du P. Basque en mai prochain.

EH BAI delakoa martxan kantonamenduko bozetan.

Bainan ez da hau obratu ahal izan ez Biarritzen ez Angekun ere. Alta EH BAI en xedeez bestalde, LORTU ARTE eta GERNIKAKO AKORDIOAK ere  besterik gomendatzen dutelarik Euskal Herrian.

La plateforme EH BAI ( Oui au P. Basque ) est en route sur 8 cantons sur 10 cantons à renouveler au nord du P. basque. Anglet et Biarritz – menés par des candidats d’AB -préférant se passer de la plateforme en question pour coller aux réalites locales…

Quid des accords de LORTU ARTE et de l’ACCORD de Gernika ?

MAM ere aski lanetan !

Frantses kazeta batzuek  berri emanik nola Michèle Alliot Marie k bere senarrarekin ( hau ere ministroa ! ) opor oparoak izan dituela Tunisian joanen Eguberri alderat, jende batzuek begiak handi idekiak dituzte gure kostaldean ere, ikusiz hurbildik nola dabiltzan frantses goi kargudun batzu segurik ! Hain xuxen, jendea, Tunisian bezala, leher egiten ari delarik ere !!

La ministre MAM, adjointe au Conseil Municipal de St Jean de Luz où elle était de pasage ces jours ci, a filé doux sur ses aventures en Tunisie

28 / 01 / 2011

Kantonalak bidean !

Bazterrak berotzen hasiak jadanik. Abertzaleak ere berenarekin.Esperantza handiak ere ttanto eder batzu ateratzeko.

Gure sail huntan izanen baita hortaz nun zer.

7 / 12 / 2010

Aurore Martin en alde !

2000 manifestari segurik joanden larunbatean Baionan, elkarte, sindikatu eta alderdi abertzale edo ez andanak deiturik.Euro Agindu hori ez dela neholaz ere zuzena ez bakearen aldekoa !

Plus de 2000 manifestants encore samedi dernier à Bayonne contre le Mandat d’arrêt européen à l’encontre d’Aurore Martin militante de Batasuna! Beaucoup de détermination!  ça promet pour l’UMP en cette veille des cantonales !

Xabier Lete olerkari eta kantari historikoa

joan zaikulua eritasun luze eta gaixto baten ondotik.Dolu handiak milaka eskualde guzietarik !

Xabier Lete le grand poête et chanteur historique s’en est allé aussi après une longue et cruelle maladie. Condoléances unanimes de toutes parts pour ce grand créateur et acteur artistique .

Larunbatean berriz ere manifa handia Baionan LGV  aren kontra.

Ikustekoa izanen dela zenbat jende bildu beharra den LGV aren proiektu ero horren kontra Baionan aratsaldeko 3 tan.

Ez hautetsi, ez herritarrek ez baitute arrazoinekin amore ematen ez ere aise emanen geroan ere.

Manif géante à Bayonne samedi prochain 15h ( Place Lauga ) contre le projet fou de la LGV dans la région. Au lieu de procéder d’abord à la mise en conformité du réseau existant !! Mille fois plus nécesaire économique et moins super destructeur de l’environnement !

AURORE MARTIN  utzi bakean !

Alde orotarik Batasunako  andere militante honen aldeko deiak, bai hemen eta haratago ere. Beharrik !*

Abendoaren 4 an,larunbata, aratsaldeko 4 tan abiaturik Baionan Euskaldunen plazatik, manifa Aurore Martin en kontrako euro aginduaren kontra !

Denak Baionara !

Grande manif unitaire samedi  4 décembre à Bayonne, 16: oo ( Départ de la Place des Basques )

contre la menace d’extradition d’Aurore Martin, militante de Batasuna ( légal en France ).

Non et Non au Mandat d’arrêt européen à l’encontre d’Aurore Martin !!

29/11 / 2010

Euro Aginduari ez eta ez !

Aurore Martin Batasunako kide militantea Paueko auzitegiak arrisku handian ezartzen baitu Espaniak galdegin euro aginduarekin (  preso hartze, tortura irrisku eta abar… ), beste manifa handi bat deitua da helduden larunbat aratsaldean Baionan. Hautetsi andana ederrak sustengatzen duena ahoan bilorik gabe. Jende ainitz joan beharra da horrarat, arrazoinekin !

Ezker Abertzaleak,

hegoaldean Batasuna debekatua denaz geroz, beste ziklo berri bat abiatzen du alderdi berri bat laster plazaratuko duela alderdien ( Espainiako ) araudiak betez osoki.

Ez da zuzena alabainan Batasunari boz emaileak politika tresna politikorik gabe izaitea, horrek ez baitu espaniol politika ( PP + Psoe ) indartzen baizik !

Suerte on beraz alderi berriari !

Pello Urizar

EA ko idazkari nagusiak mintzaldi gotor bat eman beharra du Errenterian astezken honetan aratseko 7 tan, Lapurdiko EA kidetarik ere hain segur horratuko direla zuzen den bezala.Hendaiatik bi urratsetan !

EH Bai egin nahiz,

kantonamendutako bilkurak abiatzen dira aste honetan eskuin ta ezker. Abertzale oro adi egoitera deitua da, egin ahalako guziak hor elkartzeko dela programa, egutegi eta kandidatu gaien ikertzeko.

Durangoko azoka famatua

abendoaen 4 tik 8 rat izanen dela, Lapurditik ere haratuko dira zenbait argitaletxe orain usaia hartua den bezala. Zinez hor azoka hori euskal azoka nazionala ( eta zinez arrakastatsua aspalditik ! ) bilakatzen dela.

ZUBIAK 41.

aste honetan plazaratzen dela argipen andana batekin. Urteko harpidetza 12 euro – Helbidea: Elkatetxea, 34, Pannecau karrika – 64 100 Baiona

Manifa herraldoi ( alimalearen) mentura LGV aren kontra !!

Dauden trenbideak antolatu ( askoz ere merkeago lehenik ! ) eta errotuki inposatu nahi daukuten LGV gastu handiko eta zinez debaldekoaren kontra manifa herraldoia izanen da abendoaren 11 an Baionan berriz ere.