Infos régionales bilingues (archive 3)

19 /11 / 2010

Kantonamenduko bozak euskal abertzaleentzat EH BAI ekin ala beste gisan, Biarritzen bezala ?


Atzo jakiten zen Euskal Herri iparraldean dugun Bordeleko egunkarian, “Biarritze Bestelakoa” hautetsi taldeak jada izendatua duela bere kandidatua, nahiz ona, datorren martxoko kantonalentzat EH BAI plataformarekin deus funtsez adostu gabe !

Angelun ere berdin eginen omen dute AB koek. Alta beren biltzar nagusian erabaki dutelarik EH BAI kin jokatzea hautatzen dutela !

Zendako da bada beraz EH  BAI ? AB koek konbeni zaiotena baizik ez badute egiten EH BAI eko beste alderdietaz kondu hartu gabe. Batasuna eta EA-z . Oilar zaharrek beti ta gorago: kukuruku  !

Les membres de Biarritz Bestelakoa veulent-ils passer par dessus EH BAI en désignant unilatéralement leur candidate ( bonne par ailleurs ! ) ? Et à quoi sert ans ce cas EH BAI ?  Si en plus, Angelu Zain procède de même sur Anglet  ?

Manifa handia bihar Baionan aratsaldeko 4 tan Euskaldunen plazatik abiatuz

Aurore Martin Batasunako militantearen alde, hau frantses Justiziak Espanolaren sustenguz desterratzen ahal baitu berdin Euro Agindu baten izenean Espainiara…Alderdi, elkarte, komite eta abar andana handiak bai eta hautetsi lerro ederrak militante horren sustengua jakinarazia dute, zuzen den bezala.

Manif importante à Bayonne samedi prochain en défense d’Aurore Martin menacée de transfert devant les tribunaux espagnols.


Pello Urizar, EA ko Idazkari nagusiak atzo Bruxellas -en  argiki zabaldu du

ALE ko bulegoetan ( Katalan, Eskoziar eta abarren konpainian ) Euskal Herriak bake eta normalisazio politikoaren bidean euskal estatu baten behar gorria duela nazio bat den pundutik.Eta herri hau hain atxikia denaz geroz aspalditik Europari, Europak sustengua ekarri behar liokela beraz euskal autodeterminazioaren hobekienik antolatzeari.

Pello Urizar, Secrétaire Général d’EA a défendu dans les bureaux de l’ALE à Bruxelles le statut de nation indépendante  pour le Pays Basque et demandé que l’Europe facilite les choses dans ce sens….

Frantses gobernu berria omen orai

bainan behari gehienek altxatzen duten bezala,egin den aldaket guzia helduden presidentzia bozen Sarkosy ren alde hobeki apailatzeko egina dela gehienik.Iduri eta hori askiko den jendearen ilusitzeko hainbeste tratu txar jasaiten dugunean egundainokotan Euskal Herrian eta haratago ere berdintsu.

Nouveau gouvernement à Paris ? En vue des présidentielles futures ( 2012 ) sans doute.

PAU eko prefeta oraino ere aiher

EHLG ri, Senpereko herria auzitaratuz herri laguntza bat bozkatu duelakotz euskal laborarien erakunde balios horren alde. Noiz arte bada holako ttipikeriak ?

Le Préfet des P.A. toujours  et encore…en bisbille avec EHLG en convoquant au tribunal la commune de St Pée sur nivelle qui a voté une subvention en sa faveur !!

11 / 11 / 2010

R& P.S ( Régions et Peuples solidaires /  Eskualde eta Herriak elkarkide ) federazioaren kontseilu federala bildu da

gaur Parisen. Pondu ainitz ikertzeko, hala nola zenbait hauk : frantses estatuko hizkuntza menperatuen aldeko kanpaina berri bat nola asmatu, datorren udako kongresua nun egin ( beharbada Euskal Herrian ), datozen kantonalak nola apailatu, EE ( Europa Ekologia ) rekin nola hobeki lan egin eta abar…

EA entzat Mattin Etxepare koordinatzailea hor izan da.

Aurore Martin Batasunako buruzagitzakoa

deitua izan da Donibane Garaziko Jandarmeriarat eta hortik Paueko auzitegira eremana  Espainiak bidali euro agindu baten estakuru edo aintzakian.

Paueko jujeak preso sartu du horren kasua hobeki ikertzeko omen. Iduri eta preso sartu gabe ere etzuen lan bera egiten ahalko berdin ! Harrigarriko jokamoldea berriz ere !

Bokaleko Fertiladour edo ondarkin beldurgarriak

agerian ezarriak izan dira egun hauetan hobeki. Jakiten baita amerikar gerla industrietako azken zikinkeriak honarat ekarriak zirela mila tonaka ! duela berrogei urte, erradioaktibitate  handiak ukanik ere. Jendea asaldatzen hasia da hortaz ederki eta arrazoinekin !

Zer ari dira egundainokotan botere publikoak eta gure politikari handiak holako kasutan ere ?

Hautsak harrotzen hasiak datozen kantonaleri buruz

frantses eskuin eta ezkerrako alderdietan.Bainan Euskal Herri alde honen eta are gutiago osoaren arrangura guti ageri batzuen eta besteen deklarazionetan. Zoin planetan bizi diren bada ? Pauekoan ala Bordelekoan bakarrik ? Eta Euskal Herrikoan noiz ?

6 /11 / 2010

EH BAI koalizio abertzaleak ( AB, Batasuna, EA )

bere laneko  lehen bilkura Baioan helduden astezkenean Baionan kantonamenduko bozeri buruz…

Première réunion de  travail de la coalition électorale EH Bai ( Oui au Pays Basque ! )

- entre AB, Batasuna, EA-  mercredi prochain à Bayonne en vue des prochaines cantonales.

Erretretak 60 urtetan uztearen aldeko

8. manifa Baionan goiz honetan 10: 30 tan sindikatu artekoak bai ta LAB ek ere deiturik. Agian jendea mugituko dela oraino ere, Sarkosiren nahi  trixteen  kontra !


A l’appel de l’ intersyndicale du nord Pays Basque et de LAB, manif unitaire

aujourd’hui encore, la 8 e ! à Bayonne. Départ de la Bourse du Travail. Il faut empêcher que la loi sur la modification de l’âge de la retraite soit promulguée de manière aussi cavalière par Nicolas Sarkosy !

Tous sur le pont !

LGV2 ren kontrako bilkura andana

Lapurdiko herri eta hiri andana batean: Hiriburu, Senpere, Ustaritze….

Manifa handia ere jada bidean,  abendoaren 11 an Baionan, milaka ta milaka jenderekin!


Nombreuses réunions contre la LGV2 programmées

dans tout le Labourd, en attendant la grande manifestation du 11 décembre à Bayonne. On s’y prépare tous dès maintenant ! Pas d’excuses pour ne pas bouger !

Ehunka jende Euskal Herri guzitik

Arnaldo Otegi Ezker Abertzaleko buruaren alde,bakarka sinatzen, presondegi edo kartzelatik libre utz dezaten. Ordu baita ! Egiazko bakea Euskal Herrian !

Pétition de centaines de personnes du Pays Basque entier

en faveur de la libération d’Arnaldo Otegi, leader d’Ezker Abertzalea, toujours retenu en prison. Une paix juste pour le peuple basque et le Pays Basque !

DEMOEK itzultzen  ospe handiz Senperen

denboran P.A. departamenduko artxiba etxean hartu zituzten Euskal Herri iparraldea departamendu nahiaren artxibo garrantzitsuak. Baionan estrenatu denaz geroz orain Euskal Herri iparraldearen artxibategia.Ez baita goizegi !!

Les Démos remettent en grande pompe à St Pée sur Nivelle

les registres d’archives subtilisés voici dix ans aux archives départementales des P.A.

Vu que les archives du nord du Pays Basque sont à présent  rassemblés au centre d’archives basques inauguré hier à Bayonne.

4 / 11 / 2010

EGIA BILA Okzitaniako Tolosara

En délégation à Toulouse pour la vérité sur Jon ANZA

Baionatik joan direla Okzitaniako Tolosaraino euskal ordezkari batzu Jon Anzaren heriotzeaz betiko argitasunak eskatzeko. Tokiko prefetaren eskutan utzi baitute gutun bat argitasun hoiek lasterrenik ukaiteko. Alabainan Alliot Marie ministroak ez dio hortaz gauza handirik. Aski harrigarri dela !

où une lettre a été remise au Préfet avec demande d’éclaircicements sur la mort encore très mystérieuse du réfugié basque Jon Anza où sont constatés bien des dysfonctionnements publics. Peut-être cette fois, Alliot Marie voudra t’ elle faire un effort pour que la lumière soit faite un peu mieux…

Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari nazionala Argentinako euskal diasporaren bisitatzen

Pello Urizar, Secrétaire général d’Eusko Alkartasuna en visite auprès de la diaspora basque d’Argentine

où il exposera la situation politique basque du moment. Et ses nouveautés réjouissantes, notamment en direction du pôle souverainiste basque dont tous les partis adoptent à présent des voies absolument civiles et démocratiques.

Hor erakutsiko baitiete egiazko aldaketa bati buruz doala euskal politika, euskal subirautzaren aldeko alderdi guziek orain bide zibil eta demokratikoez jo nahi dutela. Bere ahal guziak hor sartu dituela ere EA k eta ondorio ederrak jada badirela alde hortarat.

2/ 11 / 2011

MANIF GEANTE à DONOSTIA  / S. Sebastian contre la torture

Manifa alimalea Donostian Tortura salatzeko.

samedi dernier avec la participation de dizaines de milliers de gens de tous âges et le soutien principalement des partis et organismes de la gauche basque.

Joanden larunbatean milaka jenderekin, euskal ezker abertzaleko alderdi eta moimendu sozial andana handiaren sustenguarekin.

20.000 ikusliar LURRAMA ren pestan Baionan azken aste ondarrean

20.000 visiteurs au salon LURRAMA à Bayonne au dernier Week end.

Aro oxo bat lagun,iragan da aurtengoa, gazte andana handia ikusi dela hor, bainan berdin familia osoak beren haur edo arrahaurrekin. Hitz batez giro gaitza geehienetan, gogoak ere lasaitua prefetak ez duela bederen ziri handirik aise sartuko hor Laborantza Ganbara berezi honen kontra.

Aidé par un temps bien clément, le Salon Lurrama a tenu parole encore une fois, attirant nombre de jeunes comme des familles entières.Ambiance très détendue aussi,sans crainte à présent de voir un préfet enquiquiner pareille entreprise. C’est déjà ça !

Karlos Garaikoetxearen hitzaldia Hondarribian joan den ortzirale aratsean

Discours de Karlos Garaikoetxea à Fontarrabie vendredi

Ehun bat jende baziren bilduak hor Hondarribia,Irune, Hendaia, Urruna, Donibane Lohitzune aldetik ere  EAE ko eta Eusko Alkartasunaren Lehendakari handi izanaren hitzak entzuteko. Ziola betiko talenduarekin parada historiko handi batean garela abertzaleak espaniol ezker eta eskuinari buru egiteko eta behingoz Euskal herriaren eskubideak oihukatzeko eta finkatzeko.

Une centaine d’auditeurs de Fontarrabie, Irun, comme de Hendaye, St Jean de Luz et d’Urrugne aussi pour écouter les propos de l’orateur et observateur hors pair sur le moment politique actuel en Pays Basque. Opportunité historique pour les abertzale pour s’unir face à la coalition droite gauche espagnole et affirmer nos droits de peuple et pays basques.

27/ 10 / 201o

Autonomia eta hunen ahalak ( eskumenak)…

Autonomie et Compétences

Partaide andana eder batekin iragan da joanden ortzirale aratsean Baionako IUT an Autonomiaz ” Autonomia Eraki ” elkarteak muntatu eztabaida luzea.

Bakotxak bere eskualdean ezagutzen duenaren arabera, Sabin Intxaurragak (EA )  EAE-z, Joan Ridaurak (ERC ) Kataluniaz,Gilles Simeonik Kortsikaz, hiruek erran dute egiazko autonomia bat ez dela airerat antolatzen. EAE ( Euskadi ) ko kasuan Sabin Intxaurragak aipatu ditu izan diren gora beherak, Espainiak ez baitu batere bere hitza atxiki. Zernahi gisaz orai Autonomia baino haratago joan behar dela . Berdin arizan dira beste bi hizlariak ere beren herriarentzat.

Ondotik taula gainera igan direnetan, Alain Iriart Kontseilari orokorra ( AB ) eta Alice Leiciagueçahar ( EE )Akitania eskualdeko kontseilaria dira, bakotxa bere hitzez, argienik izan: Euskal Herri alde honek aldaketa sakonak behar dituela,oraiko xixtimatik haratago. Beste bi hizlariek, Max Brisson ( UMP ) eta J.J. Lasserrek ( Modem ) aldiz ez dute biziki ikusten zer ekartzen ahal duen hain hoberik oraiko xixtimaz aldatzea.Beraz hauk bientzat Autonomiarik ez !

LURRAMA  Egunak  aste bukaera huntan Baionan sekulan baino indartsuago ( urriaren 29, 30, 31 an

Journées annuelles   LURRAMA plus présentes que jamais cette fin de semaine à Bayonne ( 29,30,31 octobre )

Beste urtetan bezala jende handia ibili beharra dela hor, dudarik gabe, hainbeste gauza ikusten eta jastatzatzen ( erakusketa,jateko,mintzaldi, haurrentzat jostailu eta abar…). Giro eder baten mentura !

“LGV rik ez ! ” elkarte zabalaren biltzar nausia Uztaritzeko ezkerparetan larunbat goizean ( urriaren 30 an, 9:30- 13:00 ).

Afera trixte horren azken astetan sartzen ari gara, RFF -k ez baitu buruan sartua oraino, hobe duela geldirik egoitea, jendeak ez baitu holako  burugabekeriarik nahi neholaz ere hemen gaindi ere.
Orai baita ere denbora LGV horren kontra diren guziak elkartzeko eta behar den guzia egiteko.


“Euskal Herria Bai ” antolatu behar litekela beraz… helduden kantonamendu hauteskundetarako…


Abertzaleen Batasunak ere, gehiengo batez bederen, horren alde egin duenaz geroz, joanden larunbatean egin duten biltzar nagusian. Diola haatik – EA eta Batasuna rekin hortaz  deus aipatu ere gabe ! – 10 kandidatuetarik 6 edo zazpi AB koak izaitea nahi duela.


Buru lepo juntak bero, abiatu beharko beraz, hiru alderdiek eginen dituzketen lehen bilkurak berak  !…


20 /10 / 2010

-

Erretretak 6O urtetan !

Retraite à 60 ans !


18.000 manifestari atzo Baionan, sekulan ikusi ez den jendetza. Jendeak zainak airean bainan burua hotz eta ez dela amore emateko prestik oraino !

18.000 manifestants hier à Bayonne. Du jamais vu ! La mobilisation tient bon.

-

EUROPA  EKOLOGIA aintzina doala.

L’évolution d’Europe Ecologie…


EA k ere hurbildik jarraitzen baitu zer aterako den hazila erditan Lyon en izanen diren EE ren egunetan. Bereziki  zer leku emanen dieten zinez obretan  frantses estatuko herri berezieri eta hauen alde ari diren alderdi abertzaleri, tokian tokika zuzenean edo R& P.S. federazioaren bidez…

EA suit avec attention l’évolution de E. Ecologie et les orientations  qui seront prises en mi novembre à Lyon, notamment sur la prise en compte effective ou non – concrètement – de la problématique des nations si honteusement captives du système ultra centraliste  franco français.

-

“Euskal Herria bai / EH BAI” ?

BAI ala EZ  ! heldu diren kantonamenduko bozetan ?

Oui ou non la coalition EH. Bai ( Oui au Pays Basque ) pour les prochaines cantonales ?


Aste bukaera honetan emanen du AB-k bere erantzuna, Batasunak eta EA k jada errana dutela hori dela formula hoberena  Euskal Herriaren alde batean ala bestan bizi dugun egoera maltzur honetan abertzaleak azkenean entzunak izaiteko.

On n’attend plus que la décision de la formation AB ( samedi prochain ) en faveur de la réédition de la coalition EH BAI en vue des prochaines cantonales.

EA et Batasuna  quant à eux, y sont prêts depuis longtemps…

-

Autonomia Eraiki ren foroa ortziralean Baionako IUT. an.aratseko 8 tan.

Forum d” Autonomia Eraiki ” /  Mise en place de l’Autonomie pour le LaBenZu ( Labourd, B. Navarre, Soule ) à l’IUT de Bayonne vendredi prochain à 20h.


Hor agertuak izanen direla Euskadi, Katalunia eta Kortsikako esperientzia batzu Sabin Intxaurraga, J. Ridaura eta Gilles Simeoni rekin.Iritzi trukaketa ederra denentzat aintzina joaiteko hemen ere…

Interviendront dans ce forum MM. Sabin Intxaurraga ( EA ) pour le Pays Basque, Joan Ridaura ( ERC ) pour la Catalogne, Me  Gilles Simeoni ( Femu a Corsica ) pour la Corse.

Avec la participation d’Alice Leiciaguezahar ( conseillère régionale EE ), Alain Iriart (Conseiller général AB ), Max Brisson ( Conseiller général UMP )

Entrée  libre.

28 / 07 / 2010

Jon ANZA ri omenaldia

Joanden larunbatean egin zaio omenaldi handi bat Ziburuko herri erdian zernahi jenderen aintzinean. Bi partetan iragan dena. Lehena publikoa eta bigarrena kazetaririk gabekoa, nun hiru jende iragan baitira begitartea estalirik Jon Anzaren bizia goratzen zutela eta zuzenki gaitzesten frantses eta Espaniol gobernuek haren kontra egina: Hainbeste denbora utziz haren berririk ere jakin gabe !

Bigarren parteko ekitaldian izan dira Gara egunkariak dionez oihu ainitz ETA ren alde eta “Herriak ez du barkatuko! ” bezalakoak. E. H. alderdi politiko gehienak hortaz harrituak gelditzen direla, Ezker abertzaleak deklaratua duenaz geroz abertzale politika demokratikoaren eta bakebidezkoaren aroan sartuak garela…

Euskal Subirautza poloa aintzina ereman nahi duten

Ezker abertzalea eta EA koak bildu dira Aralar ekin ere, eta beste hainbeste eginen EAJ / PNV rekin aski laster.Ez da goizegi !

Zuberoan XAHAKOA pastorala handia

hiru aldiz segidan Etxecopar Attuli ren obraz orroitzeko.Emanaldi bat gauaz ere. Ikustekoa !

Barkoxen dena apailatua dute hobekienean.Gora Zuberoa eta Zuberotarrrak !

Arrasatera bisita ederra

egin dute Lekorne, Makea eta inguruko jende andana batek bereziki Fagor koperatiba ikuskatuz.Bertaratzean, lehen ongi etorria egin diote Pello Urizar bertako herri kontseilariak, gero hitza uzten zuela Fagor eko aditueri. Egun aberatsa gisa askotara, jendea loriaturik itzuli baita hainbeste gauza eder ikusirik eta xehetasun jakinik.

MOUANS SARTOUX Probentzako hiri pollitan

izan beharrak baitira R& P.S.  federazioaren aurtengo Udako Unibetsitate eta kongresua, Lapurdi eta Zuberoa aldetik E A ren ordezkari multxo pollit bat haratu beharra da. Xehetasunak geroago emanen baitira.

Baiona hiriko oposizioak

bere jarrera agertu du berriz ere Batz eko zikintegi proiektuaz, bainan J. Grenet auzapezak ez die erantzunik ere eman nahi ukan !

EA ren Baionako bulegoa

hetsia izanen da abuztu osoan, ondotik izanen baita egitekorik, hala nola hauteskunde kantonalak nola hobekienik apailatu euskal abertzale ildotik, nehundik ahal bada …

08 /07/ 2010

Erretreten 60 urtetan zaintzeko

Atzo bildu dira berriz ere erretretak 60 urtetan zaintzeko muntatua den komitea ( P.S / PC/ BIZI / Attac/ AB / NPA /EA / eta besste batzuek muntatu komitekokoa. Ez dela amor eman behar eta irailaren 7 ko manifa handia oraitik  atxiki behar dela. Eta aintzina ere ekintza berezi batzu antolatuz.

Irunako pestetan aurten ere mundu bat

bildua lehen egunetik. Giro gaitza beti bezala. Mendiez alde hontako jende ainitz ere haratuak.

EA / Lapurdi, BeNafarroa, Zuberoa -

LABENZU – ko federazioak bere urteko biltzar nagusia bihar ostirale aratzaldean Baionan. Pondu asko ikusteko eta erabakitzeko, hala nola Euskal Herri osoko EA koen artean eta haratago nola lan egin.

Joanden larunbatean, uztailak 10, manifa zinez jendetsua

izan da Donostian bero handia izana gatik. Milaka manifestarik oihu egiten zutela eskal independentziaren alde. Independentziaz kanpo ez baitu Euskal Herriak egiazko ezagupenik ez bertan, ez Europan eta munduan.Lapurditik EA ko ordezkaritza bat segurik han zen.

BATERA kolektiboak bere bidea segitzen

hautetsi andana bat mintzatuz Lapurdi, B Nafarroa eta Zuberoak behar duten erakunde instituzionalaren alde. Batzu ez ote diren gibelka bezala ari beren alderdiaren interesak lehen ezarriz ?

EA ( Lapurdi, BeNafarroa eta Zuberoa ) bildu da

joanden orztirale aratsean ( 9-O7 ) bere urteko biltzar nagusiarentzat Mattin Etchepare kudeariaren inguruan. Ainitz pondu ikusiak ian dira. Eta erabaki batzu ere hartuak, hala nola E A osoaren martxa segitzen dugula egin ahala, bai eta helduden urteko kantonalentzat nolazpait antolatu beharko dela EH. Bai koalizioa, E.E. koak edo E.H. Berdeak hor biltzera deituz berdin.